60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 3. Poligonoko 1219. lurzatian. Hasierako onarpena

2022ko martxoaren 3an egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman zion Etxarri Aranazko 3. poligonoko 1219 (Karrikestu 14) lurzatiaren hiri jarduketarako plan bereziari.

Sustatzailea Erta Elizondo Arruabarrena.

Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2022ko martxoaren 9an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2203516