60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Mezkirizko UE-17 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, 13 poligonoko 55., 432. eta 591. (A azpilurzatia) lurzatietan. Hasierako onespena

Mezkirizko 13. poligonoko 55., 432. eta 591. lurzatietan (A azpilurzatia) UE-17ari eragiten dion xehetasun-azterlana hasieran onartu denez, Teresa Espinal Aristuk sustatua, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da 20 lan-egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Alegazioak Erroibarko Udalaren Sarrera Erregistroan (Frantziako errepidea z/g Lintzoain, Nafarroa) aurkeztu ahalko dira.

Erroibarren, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2203418