60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

Trukatzea 2. poligonoko 98. udal lurzatia antzeko ezaugarriak dituen beste batekin. Jendaurrean jartzea

Etxarriko Udala aztertzen ari da 2. poligonoko 98. lurzatia antzeko ezaugarriak dituen beste batekin trukatzea, ondoren kale bat zabaltzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan, lortu nahi den xederako egokiak diren ondasunen titularren eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 130. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

Etxarrin, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, José María Odériz Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2203696