60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 276. lurzatian. Hasierako onespena

Ziritzako Udalak, 2022ko martxoaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 276. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ziritzan, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2203595