60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Hiri-jarduketako plan berezia, udal ekipamenduetarako espazioen gehieneko lerrokadurei dagokienez. Hasierako onespena

Caparroso Udaleko alkateordeak 2022ko martxoaren 4an eman 79. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Hiri-jarduketarako plan berezi hau: Caparrosoko Udalaren hirigintzaplanaren aldaketa xehatua, udal ekipamenduetarako espazioen gehieneko lerrokadurak, EEBBko arkitekto Juan Cruz Lasheras Guilzuk 2022ko otsailaren 25ean idatzitako dokumentuaren arabera. Udala da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, jendeari arreta emateko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Espedientea Udalaren webgunean ere ikusgai dago eta alegazioak Udalaren helbide elektronikoaren bidez aurkez daitezke:

https://sedeelectronica.caparroso.es.

Caparroson, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2203333