60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Administrazio arteko hitzarmena, zuzkidura-lurzatia lagatzeko. Jendaurrean jartzea

Udalak 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen administrazio arteko hitzarmena, Olkozko Kontzejuari lagatzeko plangintza egitean ateratzen den zuzkidura-lurzatiaren erabilera, Olkozko BS1ean dagoena (1633 m²-ko azalera du). Orobat, erabaki zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hilabeteko epean jendaurrean jartzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Biurrun-Olkotzen, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2203667