60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2022-2024rako. Jendaurrean jartzea

Berriozarko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, Berriozarko Udalaren 2022-2024 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onetsi zuen.

Plan estrategikoa osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://www.berriozar.es/wp-content/uploads/2022/03/Plan-estrategico-subvenciones-2022_2024.pdf

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Berriozarren, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2203810