60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Beriaingo Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea udalerri honetako balorazio txostena berrikusteko prozedura hastea.

Aditzera ematen da bosgarren balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Dokumentu teknikoa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta https://www.beriain.es webgunean, azter dadin eta, bidezko bada, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2022ko martxoaren 9an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2203557