60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Hiri-jarduketarako plan berezia Amillaoko UC-10 unitatean. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2022ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Amillaoko UC-10 unitaterako, D.P.I. Promociones Arbelín SLk sustatua. Haren xedea da ezabatzea hirigintzako determinazio xehatu bat, behartzen duena proiektu komun bat aurkeztera bi etxebizitza atxiki bakoitzeko, eta baimentzea familia bakarreko etxebizitza bakartuak eta lerrokatuak aipatu eremu horretan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin.

Amillaon, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2203813