2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Aldaketa, Udal Planeko araudiaren 65. artikuluan. Hasierako onespena
Allingo Udalak, 2022ko martxoaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea, Udal Planeko araudiaren 65. artikuluan, okupazioari eta abeltzaintzako instalazioetara errepide, bide, altxonbide eta lurzatiaren mugetara dagoen distantziari buruzko parametroren bat aldatzeko, sektoreko araudian ezarritakoei egokituta. SAT Mendia da sustatzailea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluekin.
Amillaon, 2022ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.
Iragarkiaren kodea: L2203703