60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren Kultur Hedapeneko zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.
Izendapena

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko martxoaren 15ean:

2021eko abuztuaren 17an emandako Ebazpen Bidez onetsi zen Iruñeko Udalaren Kultur Hedapeneko zerbitzuburu-lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2021eko 212. NAOn argitaratua, irailaren 9koan.

Behin prozesua amaituta eta kalifikazio-epaimahaiak aktak eta deialdiaren 11. atalean jasotako proba gainditu duten izangaien zerrenda eman ondoren, egokia da puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapena egitea.

Hori horrela, ebatzi dut Beatriz Iribarren Zabalegui and. izendatzea Iruñeko Udalaren Kultur Hedapeneko zerbitzuburu-lanpostua betetzeko (300400-2 plaza zk.).

Izendatutako izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Aipatutako lanpostuan aritzeko epea gehienez ere 6 urte natural bitartekoa izanen da.

Iruñean, 2022ko martxoaren 15ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2203827