60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GESALATZ

Deialdia, peoi lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako kontratatuarekin

Gesalazko Udalak 2022ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, deialdia onetsi da peoi lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako kontratuarekin.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak argitaratuko dira Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan.

Muetzen (Gesalatz), 2022ko martxoaren 16an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2203978