6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2022ko zerga-tasak

Urraulbeitiko Udalak, 2021eko abenduaren 23ko osoko bilkuran, erabaki zuen ezartzea, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren zerga-tasak, aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,25.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,27.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4ko indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: honako hau izanen da sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatuko den koefizientea (zerga-oinarria kalkulatzeko): martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoa gehieneko koefiziente gisa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Kuota zehazteko zerga-tasa: %.8,28.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulbeitin, 2021eko abenduaren 27an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2118156