58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2022 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eguneratzen baitira Nafarroan ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza-agiria eta inprimaki teknikoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 125/2012 Ebazpenaren bidez onetsiak.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urtarrilaren 26an emandako 125/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako tokiko ehiza-barrutietan eta ehiza-barruti pribatuetan ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza-agiria eta inprimaki teknikoa onetsi ziren. Gero, horien aplikazio praktikoan zenbait zailtasun atzemanda, bi dokumentuak zuzendu ziren, otsailaren 15eko 84/2013 Ebazpenaren eta urtarrilaren 17ko 45/2014 Ebazpenaren bidez.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak martxoaren 13an emandako 211/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroan ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza-agiriaren eta inprimaki teknikoaren aldaketa onetsi zen (Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 125/2012 Ebazpenaren bidez onetsiak ziren haiek), ikusi baitzen beharrezkoa zela, batetik, zenbait puntu argitzea, eta, bestetik, nabarmentzea zeinen beharrezkoa eta garrantzitsua den ehiza antolatzeko planak idatzi dituzten teknikariek egindako landa-lana, zeren, zenbait urte eman eta gero aurreko agiria aplikatzen, ikusiak ziren zenbait gabezia.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 199E/2018 ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroan ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza-agiria eta inprimaki teknikoa aldatzea (Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 125/2012 Ebazpenaren bidez onetsiak ziren haiek).

Azken denboraldietako Ehiza Debekualdiei buruzko Foru Aginduan txertatu diren askotariko eguneraketek, albaitaritza osasuneko arauekin bat etorri beharrak eta atal honetako teknikariek aldi horietan atzeman dituzten gabeziek eta erabilera zailtasunek hartaraturik, beharrezko jo da aldatzea Nafarroako ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza-agiria eta dagozkion inprimaki teknikoak.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean eta legea garatzeko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroan ehiza antolatzeko planak prestatzeko baldintza tekniko orokorren agiria, I. eranskinarekin bat.

Bigarrena. Eguneratzea Nafarroan ehiza antolatzeko planak prestatzeko inprimaki teknikoak, aipatu baldintza-agiriaren arabera, II. eta III. eranskinekin bat.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Departamentuko web-orrian argitaratzea. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

ERANSKINAK

I. eranskina.–Baldintza-agiria (PDFa).

II. eranskina.–Inprimaki teknikoa (DOC).

III. eranskina.–Inprimaki teknikoa - ehiza-barruti intentsiboak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2203663