53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

629E/2022 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarte egiten diren osasun programetarako eta toki erakundeek zahartze aktiborako ekipamenduan egiten dituzten gastuetarako. DDBN identifikazioa: 60639.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen da Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra. Arau horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko dituela, eta horiek argitaratu beharko direla, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Aipatu 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, dirulaguntza deialdi honen xedea da toki erakundeek, fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek autolaguntza taldeak eratzeko eta haien funtzionamendua sustatzeko berariazko ekintzak egitea; orobat, erakunde horiek beraiek, herritarren partaidetzarekin, osasuna prebenitu, sustatu eta mantentzeko programak garatzea, bai eta toki erakundeek zahartze aktiborako ekipamendua erostea ere, bat etorriz Osasun Departamentuak osasun arloko politikaren esparru orokorrean sustatzen dituen irizpideekin, bereziki, ekintza horien xedea denean Osasun Plan indardunean, 2016-2020 Osasun Publikoaren Planean, Drogei eta Adikzioei buruzko Prebentzio Plan indardunean, Paziente Kronikoari eta Pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako Estrategian eta Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategian aipatzen diren helburuak betetzea, eta bat datozenean Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak bizimoduei buruz ematen dituen gomendioekin.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1. artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren 8.v) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarte egiten diren osasun programetarako eta toki erakundeek zahartze aktiborako ekipamenduan egiten dituzten gastuetarako, bat etorriz ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan jasotako oinarri arautzaileekin.

2. 2.353.055 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastuen aurrekontuko honako partida hauen kargura:

–511004-51100-4819-311100 partida, “Paziente eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak, osasun arazoak hobetzera zuzenduak”: 516.000 euro.

–511004-51100-4819-311104 partida, “Programa komunitarioetarako dirulaguntzak GIB-HIESarengatiko infekzioari loturik”: 129.906 euro.

–520001-51200-4609-313900 partida, “Osasuna sustatu eta prebenitzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”: 234.130 euro.

–520001-51200-4609-313902 partida, “Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak”: 310.419 euro.

–520001-51200-4819-313902 partida, “Entitateentzako dirulaguntzak adikzioak komunitatean prebenitzeko”: 288.000 euro.

–520001-51200-4819-313907 partida, “Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”: 100.000 euro.

–520001-51200-4819-313900 partida, “Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak”: 193.600 euro.

–520001-51200-4819-313903 partida, “Ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak”: 266.000 euro.

–520001-51200-4609-313905 partida, “(E) Toki erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiborako (AGENDA 21)”: 145.000 euro.

–520001-51200-7609-313900 partida, “Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako”: 170.000 euro.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2022ko otsailaren 22an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

1. ERANSKINA

Toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarte egiten diren osasun programetarako eta toki erakundeek zahartze aktiborako ekipamenduan egiten dituzten gastuetarako. Oinarri arautzaileak

1.–Dirulaguntzaren xedea.

Deialdi honen xedea da behar den araubidea ezartzea toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntza batzuk emateko, helburu dutenak autolaguntza taldeak eratzea eta, orobat, osasuna eta zahartze aktibo eta osasungarria prebenitzeko, sustatzeko eta mantentzeko programak eta jarduerak garatzea, bai eta toki erakundeek zahartze aktiborako ekipamendua erostea ere, betiere gastu horiek 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitartean egiten badira, honako arlo hauei loturik:

–“Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak, osasun arazoak hobetzera zuzenduak”: osasun arazoak dituzten pertsonen edo haien familiarren elkarteen proiektuak, osasun arazoak edo horien ondorioak hobetzera zuzenduak, GIB-HIESa salbu; arreta berezia ematen zaie Osasun Planean eta Prozesu Kronikoak eta Pluripatologiak dituzten Pazienteei Arreta Emateko Nafarroako Estrategian jasotako prestakuntza programei eta/edo autolaguntzako programei.

–“Programa komunitarioetarako dirulaguntzak, GIB-HIESaren infekzioari loturik”: irabazi-asmorik gabeko elkarteek, fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek edo toki erakundeek, GIB-HIESaren infekzioari loturik, egiten dituzten programa komunitarioetarako dirulaguntzak, arreta berezia emanez berariazko prebentziorako ekintzei.

–“Osasuna sustatu eta prebenitzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”: toki erakundeek, fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek edo irabazi-asmorik gabeko elkarteek, eskualdeko zerbitzu eta baliabideekin batera, talde-osasuna eta osasun komunitarioa prebenitu eta sustatzeko egiten dituzten programetarako dirulaguntzak, salbu eta zahartzaro aktibo eta osasungarriari, adikzioen prebentzioari eta GIB-HIESari loturikoak, horiek berariazko lerroen kontura izanen baitira.

–“Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak”: udalek eta/edo mankomunitateek egiten dituzten programak, komunitatea adikzio substantziadunen eta substantzia gabekoen ondorioez prebenitzeko.

–“Adikzioak komunitatean prebenitzeko programetarako dirulaguntzak”: fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek egiten dituzten programak, komunitatea adikzio substantziadunen eta substantzia gabekoen ondorioez prebenitzeko.

–“Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”: fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko egiten dituzten programa komunitarioak garatzeko.

–“Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak”: toki erakundeek, fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek sexu- eta ugalketa-osasuna sustatzeko egiten dituzten programa komunitarioak garatzeko.

–“Ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak”: toki erakundeek, fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek ijitoen gutxiengo etnikoaren osasun heziketarako eta bitartekaritzarako egiten dituzten programetarako dirulaguntzak.

– “Toki erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiborako (AGENDA 21)”: zahartze aktibo eta osasungarrirako programak garatzeko.

–“Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako”.

2.–Erakunde onuradunek bete beharrekoak.

Deialdi honen bidez ezartzen diren dirulaguntzen onuradunak toki erakundeak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatutako fundazioak, gizarte ekimeneko kooperatibak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak izaten ahalko dira, baldin eta autolaguntza taldeak eratzen badituzte edo, deialdiaren epean, osasuna prebenitu, sustatu eta mantentzeko ekintza edo programak edo zahartzaro aktibo eta osasungarriari lotutakoak egiten badituzte, Nafarroako Foru Komunitateko biztanleei arreta emateko asmoz, eta, betiere, Osasun Departamentuak zehazturiko lehentasunekin bat etortzen badira.

Entitate publikoenak ez diren eskaeren kasuan, entitate eskatzaileek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean izan beharko dituzte, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei itzuli beharreko zorrei dagozkien betebeharrak ere, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena egiten den egunean.

Entitate eskatzaileak ezin dira egon dirulaguntzen onuradun izatea galarazten duten gainerako egoeretan, zeinak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarrita baitaude.

Entitate eskatzaileek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, deialdi honen 9. oinarriaren arabera.

Baldintza horiek guztiak diruz laguntzen den jarduerak irauten duen denbora osoan bete beharko dira. Entitate onuradunaren erantzukizuna da, aldaketarik bada, horien berri ematea.

3.–Gastu diruz lagungarriak, diruz lagungarriak ez direnak eta laguntzen zenbatekoak.

3.1. Gastu diruz lagungarriak:

a) Jardueren, material suntsigarriaren eta entitate onuradunaren langileen gastuak, aurkezturiko proiektu edo programarekin zuzenean lotuak daudenak.

Lokalen alokairua eta funtzionamendu gastuak jarduera gastuei dagozkiela ulertuko da jarduera garatzeko helburu bakarrarekin alokatzen denean eta beste entitate batzuekin partekatzen ez denean. Gastuak beste entitate batzuekin partekatzen badira, diruz lagunduko da entitate bakoitzak bere gain hartzen duen gastuaren zati proportzionala.

b) Entitatearen funtzionamenduko gastu orokorrak (langileria, lokalen mantentze-lana, bulegoko materiala, eta abar) dirulaguntzari egozten ahalko zaizkio, gehienez ere justifikatu beharreko kantitatearen %25era bitarte.

c) Toki erakundeek zahartze aktiborako programak garatzeko egindako programetarako gastuak: 10.000 euro gehienez.

d) Toki erakundeek eta horiek ordezkatzen dituzten gizarte ekimeneko kooperatibek zahartze aktibo eta osasungarriko programak garatzen lagunduko duen ekipamenduan egindako ekipamendu-gastuak: 17.000 euro, gehienez.

Salbuespenak:

a) GIB-HIESaren infekzioari, ijitoen komunitatean osasuna sustatzeari eta sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitarioari buruzko programa komunitarioei loturiko jarduketetarako programetan ez du indarrik izanen funtzionamendu gastuetarako %25eko mugak; betiere, ziurtasun osoz frogatu beharko da dirulaguntzaren xedeko proiektuari loturik daudela.

b) “Komunitatean adikzioak prebenitzeko programak egiteko dirulaguntzak”’ lerroaren kargura ematen diren dirulaguntzetan, ebazpenean zehaztuko da zenbat diru erabiltzen ahalko den alokairuak ordaintzeko, entitateek lokal bat behar dutenean dirulaguntzaren xedeko jarduera burutzeko.

Gastu diruz lagungarritzat joko dira finantza gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario eta erregistro gastuak, diruz lagundutako proiektua egiteko peritu gastuak eta berariazko administrazio gastuak, baita banku-bermerako gastuak ere, baldin eta zuzeneko lotura badute dirulaguntzaren xedeko jarduerarekin eta ezinbestekoak badira hura behar bezala prestatu nahiz gauzatzeko. Bankuetako kontuen zor interesak ez dira inoiz diruz lagungarriak izanen.

Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xedeko kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

3.2. Diruz lagungarriak ez diren gastuak:

Gastu hauek ez dute dirulaguntzarik izanen:

a) Gastu inbentariagarriak, hau da, produktu bakar batean 500 eurotik gorako gastuak, salbu eta ”Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako” lerroari dagozkionak.

b) Zerbitzu publikoek egiten dituzten jarduerak, toki erakundeek egindakoak salbu.

c) Inbertsioak, salbu eta “Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako” lerroari dagozkionak.

d) Entitatearen edo elkartearen publizitateari edo sustapenari lotutako gastuak.

e) Aurreikusitako jarduerak betetzeaz bestelako helburua duten bidaiak.

f) Instrukzio unitatearen ustez, programan sartutako jardueren garapenari loturik ez dagoen prestakuntza.

g) Deialdiaren 2. eranskinean ezarritako moduluak gainditzen dituzten kopuru unitarioak. Eranskin horretan jaso gabeko kasuetan, ez da dirulaguntzarik emanen Foru Komunitateko Administrazioan indarra duten tarifetatik gorako jardueren kostuetarako.

h) Gaixotasunei buruzko sentsibilizazio eta informazio jarduerak, herritar guztientzat direnak.

i) Inprimatutako materiala: inprimatutako materialetarako dirulaguntza emanen da, bakar-bakarrik eta salbuespenez, baldin eta ebaluazioa egiten duen unitatearen iritziz ezinbestekoa bada programaren helburua lortzeko.

j) “Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak” lerroan, podologiako eta odontologiako zerbitzuek eta ebidentzia zientifikoak bermatu gabeko jarduerek ez dute dirulaguntzarik izanen.

k) Ez da diruz lagunduko jardunaldi, kongresu eta kanpamenduetara joate hutsa, monitoreak eta boluntarioak izan ezik.

l) “Adikzioen prebentziorako udal planetarako dirulaguntzak” lerroan, ez da dirulaguntzarik emanen langileak, adikzioen tratamendua osatzeko laguntzak, tokiko dirulaguntzak eta hirugarrenentzako dirulaguntzatzat hartzen ahal diren transferentziak ordaintzeko.

m) “Osasuna sustatu eta prebenitzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak” lerroan, ez da dirulaguntzarik emanen elkarteko langileen gastuak ordaintzeko, salbuespen honekin: toki erakundeek oinarrizko osasun laguntzako zentroekin lankidetzan egindako ariketa fisikoko programak.

n) Ikasleekin ikasgeletan egiten diren jarduerei ere ez zaie dirulaguntzarik emanen.

o) “Osasuna sustatu eta prebenitzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak” lerroan, ez da dirulaguntzarik emanen jarduera ludikoak ordaintzeko, osasunaren sustapenarekin loturik ez badaude.

p) Ez dira diruz lagunduko ez lan osasuneko jarduerak, ez lanbide prestakuntza, salbu eta monitoreen eta boluntarioen kasuan.

3.3. Laguntzen zenbatekoa.

Guztizko gastua 2.353.055 eurokoa da, eta 2022ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontuetako gastuen aurrekontuko partida hauen kargura ordainduko da:

–511004-51100-4819-311100 partida, “Paziente eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak, osasun arazoak hobetzera zuzenduak”. Aurreikusitako esleipena: 516.000 euro.

–511004-51100-4819-311104 partida, “Programa komunitarioetarako dirulaguntzak GIB-HIESarengatiko infekzioari loturik”. Aurreikusitako esleipena: 129.906 euro.

–520001-51200-4609-313900 partida, “Osasuna sustatu eta prebenitzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 234.130 euro.

–520001-51200-4609-313902 partida, “Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 310.419 euro.

–520001-51200-4819-313902 partida, “Entitateentzako dirulaguntzak adikzioak komunitatean prebenitzeko”. Aurreikusitako esleipena: 288.000 euro.

–520001-51200-4819-313907 partida, “Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 100.000 euro.

–520001-51200-4819-313900 partida, “Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 193.600 euro.

–520001-51200-4819-313903 partida, “Ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 266.000 euro.

–520001-51200-4609-313905 partida, “(E) Toki erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiborako (AGENDA 21)”. Aurreikusitako esleipena: 145.000 euro.

–520001-51200-7609-313900 partida, “Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako”. Aurreikusitako esleipena: 170.000 euro.

Aurkeztutako eskaerak baloratu eta gero, partidetan gelditzen ahal diren gerakinak erabil litezke goian deskribatu diren partidetatik edozeinen kreditua handitzeko.

4.–Eskaerak.

4.1. Noiz eta non aurkeztu.

4.1.1. Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.1.2. Eskaerak elektronikoki tramitatuko dira, hemendik: Nafarroako Ataria, deialdiaren fitxa, “Tramitatu” aukera (https://www.navarra.es/eu/tramiteak), hemendik aurrera “laguntzen fitxa”.

Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo cl@ve eduki beharko da.

Dokumentazioa agiri bereizitan aurkeztuko da, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela, laguntzen fitxan eskuragarri dauden artxiboen zenbakiak eta izenak aldatu gabe.

Eskabideetan, gaitutako helbide elektroniko bat adieraziko da, zerbitzu arduradunaren eta erakunde eskatzaileen arteko komunikazio- eta jakinarazpen-kanala izango dena.

4.1.3. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

4.1.4. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

a) Dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofiziala, behar bezala betea, dirulaguntza eskatzen duen erakundearen ordezkariak sinatua, eta egin beharreko proiektu, ekintza edo programaren atal teknikoak eta ekonomikoak behar bezala arrazoiturik. Inprimaki ofiziala Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuan (Amaia kalea 2-A, 3. solairua, 31002, Iruña) edo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (Leire kalea 15, 31003, Iruña) lortzen ahalko da, edo Nafarroako Gobernuaren web-orri ofizialetik jaisten ahalko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea).

b) Dirulaguntza eskatzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

c) Adieraztea Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen, fundazioen edo kooperatiben erregistroetatik zeinetan dagoen inskribatua entitate eskatzailea, hala badagokio; egoitza Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo duten entitateen kasuan, haien estatutuen kopia eta dagokion erregistroan inskribatu izanaren adierazpena.

d) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena entitatea, haren administratzailea eta/edo ordezkaria dirulaguntzen onuradun izatea galarazten duten egoeretatik bakar batean ere ez daudela. Egoera horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira. Aitorpen hori dirulaguntzaren eskabideari erantsi zaion ereduaren arabera egin daiteke.

f) Transferentzia bidezko ordainketa eskatzeko inprimakia, behar bezala betea.

g) Dirulaguntzaren aurrerakinik eskatuz gero, deialdiaren 11.2 oinarrian xedaturikoarekin bat, entitate eskatzaileak dokumentazioa aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsak aldez aurretik behar direla frogatzen duena, oinarri horretan ezarritakoaren arabera.

h) Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso ote duen adierazten duena. Adierazpen hori dirulaguntzaren eskabideari erantsi zaion ereduaren arabera egin daiteke.

i) Toki erakundeak ordezkatzen dituzten gizarte ekimeneko kooperatibek hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 28. artikuluan xedaturikoarekin bat, ez dago b), c), d) eta f) letretan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira, betiere datu horiek ageri direneko espedientea edo deialdia adierazten bada eta aurkeztu zirenez geroztik aldaketarik gertatu ez bada.

Eskaera aurkezteak berekin dakar entitateak Osasun Departamentuari baimena ematea Ogasun Publikoan eta Estatuko Administrazio Orokorrean informazioa bildu dezan, jakiteko ea eskatzaileak bete dituen bere zerga betebeharrak, dirua itzultzekoak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere hiru programa aurkezten ahalko ditu deialdi honetan, toki erakundeek izan ezik.

“Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako” lerroan, toki erakunde bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

4.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerak adierazi diren betebeharrak bete ezean, dagokion instrukzio unitateak interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezean, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatu bezala.

5.–Prozedura instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.

Deialdi honen instrukzioa unitate hauei dagokie, baloratu beharreko programaren arabera:

–Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua:

  • Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak, osasun arazoak hobetzera zuzenduak.
  • GIB-HIESaren infekzioari loturiko programa komunitarioetarako dirulaguntzak.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzua:

  • Osasuna sustatu eta prebenitzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak.
  • Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak.
  • Entitateentzako dirulaguntzak adikzioak komunitatean prebenitzeko.
  • Zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak.
  • Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak.
  • Ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak.
  • Toki erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiborako (AGENDA 21).
  • Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako.

Aipatu diren instrukzio unitateek egiaztatuko dute entitate eskatzaileek betetzen dituztela dirulaguntza lortzeko betebeharrak. Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuak unitate guztien instrukzioa koordinatu eta prozeduraren gainean ebazteko proposamena aurkeztuko du, Ebaluazio Batzordearen irizpenarekin bat.

Osasuneko zuzendari nagusia da dirulaguntza emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa. Ebazpen hori 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta. Epe hori iragan eta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat joko dira.

6.–Eskaerak ebaluatzeko kide anitzeko organoa.

Ebaluazio Batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua:

–Genoveva Ochando Ortiz andrea, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburua izanen dena. Beharrezkoa izanez gero, M.ª José Perez Jarauta andrea izanen da ordezkoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzuko burua.

–Rosa Múgica Martínez andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, osasuna sustatu eta prebenitzeko programen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Irene Morales Loro andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–María Visitación Mateo García andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, adikzioen prebentziorako udal planen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Mikele Jauregui Elso andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Joseba Huarte Guerra jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, komunitatean adikzioen prebentziorako programen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezko gisa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikari bat arituko da.

–Fermín Castiella Lafuente jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioetarako, toki erakundeei zahartze aktiborako ematen zaizkien dirulaguntzetarako (AGENDA 21) eta udal erakundeei zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako ematen zaizkien dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa M.ª Teresa Calvo Yanguas andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Asunción Roldán Arroniz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, komunitatean hezkuntza sexual-afektiboa sustatzeko dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Rocío Ibañez Espinal andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Rebeca Germán Almagro andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko gizarte-langilea, ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezko gisa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikari bat arituko da.

–Josune Isturiz Beorlegui andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Ataleko gizarte-langilea. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Carolina Patiño Freire andrea izanen da, Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Ataleko teknikaria.

–Estrella Miqueleiz Autor andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzailea, GIB-HIESagatiko infekzioen programaren dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezko gisa, zerbitzu horretako teknikariak arituko dira.

–Elena Antoñanzas Baztán andrea, Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua, pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzetarako. Batzordeko idazkaria izanen da. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa María Fé Idoate Cervantes andrea izanen da, Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua.

Ebaluazio Batzordeak eskaerak baloratu eta dirulaguntzak eman eta ukatzeko proposamena aurkeztuko du, instrukzio unitate bakoitzak emandako txostena ikusita. Unitate horiek lehenengo balorazioa eginen dute, ez loteslea, 7. oinarrian aipatzen diren irizpide eta puntuazioak erabiliz.

Ebaluazio Batzordeak proiektuak ebaluatu eta bidezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko argibide osagarriak eskatzen ahalko ditu, eta diruz lagundutako jardueraren gaineko frogagiri guztiak eskuratzen ahalko ditu.

Batzorde horren proposamena loteslea izanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta baloraziorako arau orokorrak.

7.1. Dirulaguntza hauek emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun-zerrenda bat prestatzeko asmoz, 7.3. puntuan eta 3. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideen arabera, hainbanaketa aplikatuz behar denean, aipatu 3. eranskinaren c) letran ezarritakoari jarraikiz.

7.2. Programak edo jarduerak banaka puntuatuko dira arlo bakoitzean, lortu nahi diren helburuen arabera. Arlo bakoitzari aurrekontuko partida bat dagokio, arlo hori finantzatzeko erabiliko dena, hain zuzen.

Ikusten bada proiektuak 3.2 oinarriaren arabera dirulaguntza jaso ez dezaketen gastuak dituela, edo deialdi honen eremuari ez dagozkion jarduerak dituela, horiexek kendu eta berriz eginen da proiektuaren ebaluazio ekonomikoa, hura baloratu baino lehen.

7.3. Deialdiaren 3. eranskinean ezarritako irizpideen arabera baloratuko dira proiektuak, dirulaguntzaren lerro bakoitzerako.

8.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza hartzen duten erakundeek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza jasotzen duten jarduerak eskaeretan eta dirulaguntza ematen duen ebazpenean adierazitako baldintzetan gauzatzea, bai eta hala egin izana frogatzea ere. Diruz laguntzen diren jarduerak 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarte eginen dira, eta Nafarroako Foru Komunitatean garatuko dira.

b) Osasun Departamentuari beste erakunde batzuek helburu eta xede bererako emaniko laguntza edo dirulaguntza guztien gaineko erantzukizunpeko adierazpena ematea. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen. Beste laguntzarik jaso ezean, hori ere adieraziko da justifikazio memoriarekin batera. Eskabide ofiziala eskuratzeko bide berberak erabiliz lor daiteke erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

c) Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat. Logotipoa erabili aurretik, dirulaguntzaren onarpena tramitatu duen instrukzio unitateari jakinarazi beharko zaio. Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak garatzeko dirulaguntzek zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko estrategiaren logotipoa eraman beharko dute gauzatzen dituzten ekintzetan.

d) Dirulaguntza jasotzen duten toki erakundeak behartuak egonen dira “Adikzioei buruzko udal programetako jardueren memoria teknikoa” aurkeztera, eta erraztasunak emanen dituzte bere profesionalek Drogak eta adikzioak prebenitzeko planean proposatzen den prestakuntzan parte har dezaten.

e) Jarduerak gauzatu bitartean gertatzen diren alterazio guztien berri ematea instrukzio unitateari, baldin eta dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan harturiko baldintzei eragiten badiete.

f) Orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatzen diren gainerako betebeharrak betetzea.

9.–Gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen entitate onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, dirulaguntzen onuradunek arau horietan ezartzen den dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuen kasuan, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (betiere laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira), honako informazio osagarri hau jakinarazi beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen duen dedikazioaren araubidea.

e) Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa osatzeko epea hilabetekoa izanen da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

10.–Aldaketak.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak nola edo hala aldatuz gero, haren berri eman beharko zaio dagokion kudeaketa unitateari, eta emandako laguntza aldatzeko eskatu beharko da.

Gertatzen diren gorabeherak behar adina arrazoituko dira aldaketaren eskaeretan; gertatu bezain laster formulatuko dira eta, betiere, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko epea bukatu baino lehen; aurkezten direnetik beranduenez hilabeteko epean ebatzi beharko dira eta, bidezkoa bada, laguntza aldatuko da eta, zein den kasua, dagokion diru kopurua itzuli beharko da.

Programa gauzatzeko diruz lagundutako gastu multzoen artean (langileak, jarduerak eta funtzionamendua) gehienez ere %5eko desbideraketa ekonomikoa onartuko da, haren osotasunari eragiten diola kontuan hartu gabe.

Entitatearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik entitateak ezin badu diruz lagundutako programetako bat garatu, entitate instrukzio-egileari jakinaraziko dio. Ordainketa aurreratua kobratu ez badu, dirulaguntza osoa edo partziala kobratzeko eskubidea galduko du. Ordainketa aurreratua kobratu badu, kopuru osoa itzuliko da.

11.–Dirulaguntzaren ordainketa.

11.1. Ordainketa jarduera osorik justifikatu ondoren.

Entitateak eskatzen ez badu ez ordainketa aurreraturik, ez konturako ordainketarik, ordainketa Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da, jardueraren justifikazio tekniko eta ekonomikoa 12. oinarrian xedatutakoaren arabera egiten denetik hilabeteko epean.

Dirulaguntzaren azken justifikazioa, hau da, jarduera eta gastua egin izana justifikatzeko memoria teknikoa eta ekonomikoa, 2022ko abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da, 12.2 atalean adierazitakoaren arabera.

11.2. Ordainketa aurreratua.

11.2.1. Entitate onuradunek hala eskatzen dutenean, eta frogatzen dutenean beharrezkoa dela funts likidoen hornidura egitea dirulaguntzaren xedeak betetzeko, aldez aurretik ordaintzen ahalko da emandako dirulaguntza, Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Horretarako, entitateak, dirulaguntzaren eskaerarekin batera, kontuen egoera orria aurkeztu beharko du, aurreko urteko bukaerari dagokiona, bai eta 2022ko diru-sarrera eta gastuen mugimenduen aurreikuspena ere, edo beste edozein egiaztagiri, dirulaguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretik funtsez hornitu beharra duela frogatzeko.

Toki erakundeen kasuan, beharrezkotzat jotzen bada, idazkaritzak luzatutako ziurtagiri bat aurkeztuko da, aurreko paragrafoan aipatutako alderdiak adierazten dituena, hots: diru-sarrera eta gastuen aurreikuspena, eta programa gauzatzeko aldez aurretiko funts-horniduraren beharra.

11.2.2. Dirulaguntzaren azken justifikazioa 2022ko abenduaren 19a baino lehen aurkeztuko da, 12. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

11.3. Konturako ordainketa.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluaren arabera, eta entitate onuradunak ez badu frogatzen aurretik diru-funtsez hornitu beharra duela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, entitateak eskatuz gero, konturako ordainketen bidez egiten ahalko da ordainketa, eta, ordainketa horietan, diruz lagundutako jardueraren zati exekutatuari dagokion gastu arruntak eta langile-gastuak ordainduko dira, Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, betiere ukituriko entitateak aurkeztu ondoren epe horretan egindako jardueraren memoria tekniko sinplifikatu bat eta jarduera horren ondoriozko gastuen zerrenda.

Konturako ordainketa horiek entitateak eskatu beharko ditu, betiere 2022ko urriaren 31a baino lehen, eta Osasuneko zuzendari nagusiak eskaera jasotzen denetik hilabeteko epean eman beharko duen ebazpen baten bidez ebatziko dira.

Dirulaguntzaren azken justifikazioa 2022ko abenduaren 19a baino lehen aurkeztuko da, 12. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

12.–Azken justifikazioaren edukia.

12.1. Memoriak tekniko batek eta memoria ekonomiko batek osatuko dute azken justifikazioa, non adieraziko baita jarduera egin dela, baita 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarte egin diren gastuak ere.

12.2. Azken justifikazioa entitateak aurkeztu beharko du, eredu ofizialean, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez, Osasun Departamentuaren zerbitzu arduradunari zuzendua.

12.3. Diruz lagundutako programaren edo jardueraren memoria ekonomikoari fakturen kopia erantsiko zaio. Fakturen kopiarekin batera, gastuen zerrenda zenbakidun bat aurkeztuko da, gastu kontzeptuen arabera zehaztua, Fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedaturikoari jarraituz.

Memoria ekonomikoari fakturen zerrenda erantsiko zaio euskarri informatikoan, bai eta egindako gastuak jasotzen dituen kalkulu-orri elektroniko bat ere.

Memoria ekonomikoak aurkeztutako edo berriz ebaluatutako programari dagokion gastu guztia hartuko du barne. Langileak kontratatuz gero, Gizarte Segurantzako eta PFEZko gastuak onartzen ahalko dira, 2022ko urtarrilaren 31ra artekoak.

12.4. Jasotako dirulaguntzaren erabilera justifikatzeko, udalek, memoria teknikoaz gainera, gastuak diruz lagundutako jarduerari egoki aplikatu zaizkiola adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, udaleko idazkariak sinatua eta kontu-hartzaileak ikus-onetsia, horrelakorik baldin bada; gainera, programari loturiko fakturen zerrenda gehituko zaie, baita ordainagiriak ere.

12.5. Memoriak aurkezteko epea bukaturik, eta horiek diruz lagundutako jarduerarekin bat datozela egiaztatu ondoren, kudeaketa organoak espedientea itxiko du, aurretik fiskalizazioa eginda.

13.–Azpikontratazioa.

Entitate onuradunak dirulaguntzaren xedeko jarduera batzuk hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko ditu, diruz lagundutako zenbatekoaren %50era bitarte gehienez, baldin eta behar bezala justifikatuta badago.

Muga horrek ez du indarrik izanen “Pazienteen eta familiarren elkarteak” lerroan, profesionalei terapietarako egindako ordainketen kasuan, ez eta “Adikzioen prebentziorako udal planak” lerroan ere.

Azpikontratazioa egiteko asmoa nahitaez adierazi beharko da aurkezten diren proiektuetan, xehetasunez.

Dirulaguntza jaso dezakeen gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, entitate onuradunak frogatu beharko du enpresa hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, hiru hornitzaileren aurrekontu bana aurkeztuz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedaturikoarekin bat.

Hirugarren entitateekin hitzarturiko jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, kontratu idatzia beharko da azpikontratazioa egiteko. Azpikontratazioetan, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan aurreikusitako gainerako betebeharrak bete beharko dira.

Entitate kontratatuek entitate onuradunaren aurrean erantzun beharko dute, bakar-bakarrik. Administrazioaren aurrean, aldiz, onuradunak du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa.

Kontzeptu horretatik kanpo geldituko da entitate onuradunak diruz laguntzen den jarduera bere kasa aurrera eramateko egin behar dituen gastuak kontratatzea, esaterako monitoreei edo profesionalei ordaintzea zerbitzu bat eman dezaten, betiere programaren plangintza eta jarraipena entitate onuradunak egiten badu.

14.–Bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak izanen dira beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin, salbu xede bererako erabiltzen ahal diren Osasun Departamentuaren beste dirulaguntza batzuekin. Alabaina, erakundeek proiektu edo programa bererako emandako dirulaguntza guztien zenbatekoa, guztira, ez da inolaz ere izanen proiektuaren edo programaren kostu osoa baino handiagoa.

15.–Dirua itzultzea.

15.1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

15.2. Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

15.3. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

16.–Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun gertatzen den entitatea dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboetarako zehapen araubidearen mende egonen da, zeina Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita baitago, eta han ezarritako erantzukizunak izanen ditu.

17.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

18.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen, oinarri arautzaile hauen eta garatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluarekin.

19.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Osasun Departamentuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren http://www.navarra.es/eu/ webgune ofizialean eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean, adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

20.–Datuen babesa.

Eskaeran eta deialdi honetan aurkeztutako gainerako dokumentazioan jasotako datu pertsonalak honako hauei jarraikiz tratatuko dira deialdia ebazteko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Datuen tratamenduari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren Atarian dago ikusgai, zehazki, Osasun Departamentuaren “Dirulaguntzen, beken eta laguntzen kudeaketa” izeneko atalean, web helbide honetan:

http://www.gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/datu-pertsonalen-tratamendua

2. ERANSKINA

Gehieneko modulu diruz lagungarriak

a) Langileei, kilometroei eta irakaskuntzari dagokienez, diruz lagundu daitezkeen gehieneko ordainsariak Foru Komunitateko Administrazioan indarrean daudenak izanen dira:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/langile-publikoen-ordainsariak

Edo haien lan hitzarmenean indarra dutenak.

Zahartze aktiboaren lerroan, fundazioek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek, toki erakundeek eta horiek ordezkatzen dituzten gizarte ekimeneko kooperatibek egindako programen kasuan, langileria-gastuen kontzeptuari dagokionez, %30 onartuko da, gehienez 6.000 euro.

b) “Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak” izeneko lerroan, hauexek dira gehieneko tarifa diruz lagungarriak jarduketa hauetarako:

–Banakako terapia saioa: 40 euro.

–Taldeko terapia saioa: 60 euro.

c) Jardunaldietan, irakaskuntza eta prestakuntza jardueretan, noizean behin garatu beharreko jardueretan eta antzekoetan, hauexek izanen dira gehieneko tarifa diruz lagungarriak:

–Hitzaldiak, tailerretako irakaskuntza-saioak edo hezkuntza-jarduera puntualak: gehienez 70,31 euro orduko (Nafarroako Gobernuaren Sistema Publikoaren ordainsari aldakorren 2021eko tarifa https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/retribuciones-2021) eta 12 ordu proiektu bakoitzeko, salbu eta eskualde bat baino gehiago edo 3 entitate baino gehiago hartzen dituzten proiektuak (behar bezala justifikatua), horietan gehieneko muga 72 ordukoa izanen baita proiektu bakoitzeko. Pazienteen elkarteentzako lerroan, muga ekonomikoak izanen du indarra, ez denbora-mugak.

–Hitzaldiak, jardunaldiak, mahai-inguruak, antzerkiak, zineforumak: gehienez ere 150 euro saio bakoitzeko, 50 euro mahai-inguruan parte hartzeagatik eta 480 euro proiektu bakoitzeko, zenbait eskualde hartzen dituzten proiektuak salbu (behar bezala justifikatua).

–Boluntarioen eta monitoreen prestakuntza eta eguneratzea: gehienez ere 480 euro proiektu bakoitzeko.

–Ariketa fisikoko taldeak: gehienez 150 euro taldeko eta hilabeteko, eta, gehienez, 3 talde proiektuko, salbu eta toki erakundeek oinarrizko laguntzako zentroen laguntzarekin egiten dituzten programetan, zeinetan taldeen kopurua oinarrizko laguntzako zentroek esaten dutenaren araberakoa izanen baita. Garraioa diruz lagungarria izanen da, bakarrik, eskualdeko proiektuetan.

–Jardueren zabalkunde gastuak; gehienez 200 euro proiektu bakoitzeko.

–Paper-gauzetako gastua jardueretarako; gehienez 300 euro proiektu bakoitzeko. Behar bezala justifikatutako eta zehaztutako beste material batzuk, gehienez ere 1.500 euro proiektu bakoitzeko.

Eranskin honetan aurreikusitakoak baino tarifa handiagoak aurkezten badira, horien beharra justifikatu beharko da, eta dagokion kudeaketa-unitateak jarduerak egin baino lehen onartu beharko ditu. Bestela, eranskinean aurreikusitakoak ordainduko dira, edozein dela ere haien egiazko kostua.

3. ERANSKINA

Proiektuen balorazioa

a) Balorazio irizpideak.

Irizpide hauek erabiliko dira balorazioan:

1. Aurkezturiko programa bat etortzea eta/edo osagarria izatea Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte. Honela banatuko da puntuazioa atal honetan:

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

1.3. Berdintasunaren eta generoaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea: 5 puntu arte.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte. Honela banatuko da puntuazioa atal honetan:

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte. Honela banatuko da puntuazioa atal honetan:

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremu askotarikoak eta autolaguntza. Xedeko populazioak parte hartzea proposamenaren diseinuan eta plangintzan: 9 puntu arte.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte, salbu eta “Ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak” eta “Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak” izeneko lerroak.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 6 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

3.6. Lokal publikoak erabiltzea eta/edo baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte, salbu eta “Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak” izeneko lerroa.

b) Balorazio azpi-irizpideak.

Deialdi honen dirulaguntzaren lerro bakoitzean, lerro horretako dirulaguntzen xedearen berariazko ezaugarriei aplikatzen zaizkien azpi-irizpideen arabera aplikatuko dira irizpide orokorrak. Hona hemen azpi-irizpide horiek zehaztuak, lerro bakoitzeko:

–“Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak, osasun arazoak hobetzera zuzenduak”.

1. Aurkezturiko programa bat etortzea eta/edo osagarria izatea Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte.

  • Nafarroako Osasun Plan indardunaren lehentasunezko osasun estrategia batekin bat etortzea: 5 puntu.
  • Nafarroako Osasun Departamentuaren beste estrategia edo programa batzuekin bat etortzea: puntu bat estrategia bakoitzeko, eta gehienez ere 2 puntu.
  • Emakumeek Nafarroako Foru Komunitateko politika publikoetan parte-hartze sozial eta politikoa izateko Estrategia indardunarekin bat etortzea: 5 puntu arte.
  • Hizkera inklusiboaren erabilera: 1 puntu.
  • Abiapuntuaren deskribapenean emakumeen perspektiba eta egoera kontuan hartzea: 1 puntu.
  • Emakumeak programan sartzen laguntzeko neurriak: 1 puntu.
  • Analisian sexuaren arabera bereizitako datuak eta datuen ebaluaziorako adierazleak: 1 puntu.
  • Neurri zuzentzaileak genero-arrakala leuntzeko: 1 puntu.
  • Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate Planeko osasun arloko estrategia batekin bat etortzea: puntu bat estrategia bakoitzeko, eta gehienez ere 2 puntu.
  • Osasun Ministerioaren beste estrategia batzuekin bat etortzea: 1 puntu.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

  • Desgaitasuna gutxitzea eta autonomia sustatzea: 1 puntu.
  • Norberak hautemandako osasuna eta osasunarekin ikusteko duen bizi-kalitatea hobetzea: 1 puntu.
  • Bizimodu osasungarriak sustatzea eta osasunerako arriskuak gutxitzea: 1 puntu.
  • Ahalduntzea eta norberaren zainketa sustatzea: 1 puntu.
  • Osasuneko emaitzetan desberdintasunak gutxitzea: 1 puntu.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea: 5 puntu arte.

  • Desberdintasun sozioekonomikoak kontuan hartzea: 2 puntu.
  • Jarduketak landa eremuetan: 1 puntu.
  • Jarduketak haurrekin, nerabeekin edo zaharrekin: 1 puntu.
  • Eskaintza euskaraz: 1 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

  • Hasierako egoeraren deskripzioa: 5 puntu arte.
  • Deskripzioaren argitasuna: 1 puntu.
  • Ukitutako pertsonen kopurua: 1 puntu.
  • Pazientearen profilaren definizioa/ukipen maila: 1 puntu.
  • Beharren deskripzioa: 2 puntu.
  • Helburuen argitasuna, zehaztasuna eta garrantzia: 8 puntu arte.
  • Helburuen kalitatea: 4 puntu arte.
  • Helburuen argitasuna: 1 puntu.
  • Helburuen garrantzia: 1 puntu.
  • Berariazko helburuen zehaztasuna: 1 puntu.
  • Neurtzeko moduko berariazko helburuak: 1 puntu.
  • Helburu mota: 4 puntu arte.
  • Informazio helburuak: 1 puntu.
  • Prestakuntza helburuak: 1 puntu.
  • Helburu terapeutikoak: 2 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Xede-populazioa: 4 puntu, gehienez ere.
  • Gaixotasun kronikoa duten pertsonak: 1 puntu.
  • Gaixotasun larria duten pertsonak: 1 puntu.
  • Esku-hartze kolektiboa: 1 puntu.
  • Esku-hartzea familietan: 1 puntu.
  • Aurreikusitako eragina: 6 puntu, gehienez ere.
  • Ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko eta jarrerak aldatzeko aukera ematea: 1 puntu.
  • Funtzioak kontserbatzea edo mantentzea: 2 puntu arte.
  • Pazienteen bizi kalitatea hobetzea: 2 puntu arte.
  • Zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea: 1 puntu.
  • Efizientzia (programaren kostua pertsona bakoitzeko): 3 puntu, gehienez ere.
  • 0 eurotik 100 bitarte: 3 puntu.
  • 101 eurotik 300 bitarte: 2 puntu.
  • 301 eurotik 500 bitarte: 1 puntu.
  • 500 eurotik gora: 0 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Metodologia: 9 puntu, gehienez.
  • Kalitatearen ebidentzia zientifikoa izatea: 1 puntu.
  • Langileen egokitasuna: 2 puntu arte.
  • Inklusio irizpideak: 2 puntu arte.
  • Deszentralizazioa osasun barrutietan: 2 puntu arte.
  • Elkarlana beste erakunde batzuekin: 2 puntu arte.
  • Ebaluazioaren kalitatea: 5 puntu, gehienez ere.
  • Aurreikusitako ebaluazioaren definizioaren zehaztasuna eta egokitasuna (zer/nola/nork/noiz): 3 puntu arte.
  • Ebaluazio kuantitatiboa: 1 puntu.
  • Ebaluazio kualitatiboa: 1 puntu.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

  • Osagarritasuna elkartearen beste programa batzuekin: 1 puntu.
  • Osagarritasuna beste elkarte batzuen programekin: 3 puntu arte.
  • Osagarritasuna osasun sistemako programekin: 3 puntu arte.
  • Osagarritasuna beste programa publiko batzuekin: 2 puntu arte.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremuak askotarikoak izatea eta autolaguntza: 9 puntu arte.

  • Komunitatearen parte-hartzea sustatzea: 3 puntu arte.
  • Esku-hartze eremu askotarikoak: 3 puntu arte.
  • Autolaguntza: 3 puntu arte.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

  • Eskatutako finantzaketaren portzentajea: 3 puntu, gehienez ere.
  • %20: 3 puntu.
  • %20-40: 2 puntu.
  • %40-60: 1 puntu.
  • > %60: 0 puntu.
  • Finantzaketa publikoaren portzentajea: 2 puntu, gehienez ere.
  • %0-35: 2 puntu.
  • >%35-%70: 1 puntu.
  • > %70: 0 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu arte.

  • Aurreko urteko proiektuaren justifikazioaren kalitatea: 4 puntu arte.
  • Aurkezpena eta zehaztasuna: 2 puntu.
  • Proiektura egokitzea: 2 puntu.

Lehen aldiz aurkezten diren elkarteen kasuan, programa aurreko urteetan egin izana baloratuko da, nahiz eta partida honetan diruz lagundua ez izan. Ondorio horietarako, exekuzio-memoria bat aurkeztu beharko da.

  • Entitatearen baliabideak proiektuarentzat egokiak izatea: 1 puntu arte.
  • Entitate eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia: 1 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

  • Boluntarioen parte-hartzea programan: 2 puntu arte.
  • Boluntarioen lankidetza elkartean: 1 puntu.

3.6. Lokal publikoak erabiltzea edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

–“GIB-HIESaren infekzioari loturiko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programa bat etortzea eta/edo osagarria izatea Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. GIB eta STG bidezko infekzioari buruz Nafarroan edo Estatuan indarrean dauden plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte.

  • Prebentzio konbinatuko jarduketak: 5 puntu arte.
  • Diagnostiko goiztiarreko jarduketak: 5 puntu arte.
  • Kronikotasuna hobetzeko eta tratamendu antirretrobirala hasteko jarduketak: 1 puntu arte.
  • Bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak: 4 puntu arte.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

  • Infekzio arrisku handiko pertsonengana eta infekzioa duten pertsonengana bideratzen diren ekintzak: 5 puntu arte.
  • Infekzioa duten pertsonengana bideratzen diren ekintzak: 2 puntu arte.
  • Infekzio arrisku handiko pertsonengana bideratzen diren ekintzak: 3 puntu arte.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea: 5 puntu arte.

  • Ekitatearen ikuspegia: 1 puntu.
  • Genero ikuspegia: 1 puntu.
  • Kulturartekotasuna: 1 puntu.
  • Aniztasuna: 1 puntu.
  • Euskara: 1 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

  • Hasierako egoeraren deskripzio egokia eta beharraren justifikazioa: 5 puntu arte.
  • Zehaztasuna eta argitasuna helburu orokorrak formulatzean: 2 puntu arte.
  • Zehaztasuna eta argitasuna helburu espezifikoak formulatzean: 2 puntu arte.
  • Helburuak beharretara egokitzea: 4 puntu arte.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Atzemateko eta motibatzeko estrategiak/jarduerak. Definizioa eta zehaztasuna: 3 puntu arte.
  • Xede-populazioaren egokitasun kualitatiboa/kuantitatiboa: 5 puntu arte.
  • Efizientzia: pertsonaren eta jardueraren denboraren arteko haztapena: 5 puntu arte.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Jardueraren deskribapenaren xehetasuna (zer, nola, noiz, iraupena): 4 puntu arte.
  • Jardueren kalitatea: espezifikotasuna, originaltasuna, aurreko efizientzia: 5 puntu arte.
  • Aurreikusita dagoen ebaluazioaren definizioaren zehaztasuna eta egokitasuna (zer, nola, nork, noiz): 5 puntu arte.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

  • 3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.
  • Estatu mailako entitateek bultzatu edo lagundutako programak: 3 puntu arte.
  • Eremu sozial berean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko entitateek bultzatu edo lagundutako programak: 3 puntu arte.
  • Gaien eremu berean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko entitateek bultzatu edo lagundutako programak: 3 puntu arte.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremuak askotarikoak izatea eta autolaguntza: 9 puntu arte.

  • Xede-populazioaren parte-hartze maila: 8 puntu arte.
  • Proiektuaren onuradun izatea: 2 puntu.
  • Proiektua definitzen parte hartzea: 2 puntu.
  • Proiektua garatzen parte hartzea: 2 puntu.
  • Proiektua ebaluatzen parte hartzea: 2 puntu.
  • Parte-hartze komunitarioa sustatzea: 1 puntu arte.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

  • Eskatutako finantzaketaren portzentajea: 3 puntu, gehienez ere.
  • < %40: 3 puntu.
  • %40-70: 2 puntu.
  • > %70: 1 puntu.
  • Finantzaketa publikoaren portzentajea: 2 puntu, gehienez ere.
  • %0-40: 2 puntu.
  • >%40: 1 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu arte.

  • Aurreko urteko proiektuaren justifikazioaren kalitatea: 2 puntu arte.
  • Aurkezpena eta zehaztasuna: 1 puntu.
  • Proiektura egokitzea: 1 puntu.

Lehen aldiz aurkezten diren elkarteen kasuan, programa aurreko urteetan egin izana baloratuko da, nahiz eta partida honetan diruz lagundua ez izan. Ondorio horietarako, exekuzio-memoria bat aurkeztu beharko da.

  • Entitate eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia: 2 puntu arte.
  • Entitatearen baliabideak proiektuarentzat egokiak izatea: 2 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

  • Boluntarioen parte-hartze maila: 3 puntu arte.

3.6. Lokal publikoak erabiltzea edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

  • Lokal publikoak erabiltzea edo lokalak partekatzea beste elkarte batzuekin jarduerak egiteko. 3 puntu arte.

–“Osasuna sustatu eta prebenitzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”.

1. Programaren bat-etortze maila eta/edo osagarritasuna: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategia indardunekin bat etortzea, 15 puntu arte:

Hauexek dira kontuan hartuko diren plan eta estrategiak:

  • Osasun Sistema Nazionalean osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia.
  • Nafarroako Osasun Plan indarduna, Osasun Departamentuarena.
  • Osasun Publikoaren Plan indarduna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarena.

Osasun arloko gai hauetakoren bat landuz gero, 15 puntu gehienez ere:

  • Gurasoen hezkuntza: 15 puntu.
  • Elikadura: 15 puntu.
  • Ariketa fisikoa: 15 puntu.
  • Segurtasuna eta istripuen prebentzioa: 15 puntu.
  • Ongizate emozionala, estresaren maneiua: 15 puntu.
  • Beste norbait zaintzea eta nork bere burua zaintzea: 15 puntu.
  • Loa: 5 puntu.
  • Bizkarra zaindu: 5 puntu.

Proiektuak gai bakar bati heltzen badio, dagokion puntuazio guztia esleituko zaio. Gai bati baino gehiagori heltzen badie lehentasun mailak ezarrita, batez besteko puntuazioa esleituko zaio.

1.2. Osasun Departamentuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren lehentasunezko osasun helburuak: Langaia haurtzaroko etapa bada edo osagai askoko ariketa fisikoko programak badira oinarrizko osasun laguntzako zentroekin lankidetzan: 5 puntu.

1.3. Ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea (populazio kaltebera, generoa, euskara...): 5 puntu arte.

  • Ikuspegi bat: 1 puntu.
  • 2 ikuspegi: 3 puntu.
  • 3 ikuspegi edo ikuspegi gehiago: 5 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte:

  • Egoeraren deskripzioa eta beharraren justifikazioa: 7 puntu arte.
  • Hasierako egoera eta erantzun nahi diren osasun beharrak behar adina deskribatzen badira edo proiektuaren beharra justifikatzen bada: 7 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: 3 puntu.
  • Ez bada deskribatzen: 0 puntu.
  • Helburuen formulazioa: 3 puntu arte.
  • Formulatzen diren helburu orokorrak eta berariazkoak garrantzitsuak, zehatzak eta argiak izatea: 3 puntu.
  • Helburu orokorrak formulatuz gero: 1 puntu.
  • Ez bada helbururik formulatzen: 0 puntu.
  • Kalitatea eta beharretarako egokiak izatea: 3 puntu arte.
  • Helburuak beharretarako egokiak izanez gero: 3 puntu.
  • Partzialki egokiak izanez gero, puntu bat.
  • Egokiak ez badira, 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Atzeman eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero: 3 puntu arte.
  • Erabiltzen badira: 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen, 0 puntu.
  • Populazio onuraduna: 5 puntu arte.
  • Onuradunak 20 lagun edo gehiago badira, 5 puntu.
  • Onuradunak 20 lagun baino gutxiago badira, 3 puntu.
  • Iraupena: 5 puntu arte.
  • 10 ordutik gorako iraupena badu, 5 puntu.
  • 10 orduko iraupena edo gutxiagokoa badu, 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Osasuna sustatzeko erabilitako estrategiak (biztanleriari buruzko informazioa, talde-osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak): 5 puntu arte.
  • Estrategia bat erabiltzen bada: 1 puntu.
  • 2 estrategia erabiltzen badira: 2 puntu.
  • 2 estrategia baino gehiago erabiltzen badira: 5 puntu.
  • Jardueren deskribapena (zer, nola, noiz, iraupena): 3 puntu arte.
  • Jarduerak erabat deskribatuz gero: 3 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: puntu bat.
  • Egokitzapena: 3 puntu arte.
  • Jarduerak helburuetarako, populazio onuradunarentzat eta estrategietarako egokiak izanez gero: 3 puntu.
  • Partzialki egokiak izanez gero: 1 puntu.
  • Ebaluazioa: 3 puntu arte.
  • Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den zehatz-mehatz azalduz gero: 3 puntu.
  • Partzialki azalduz gero: 1 puntu.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

  • Entitate eskatzaileaz gain beste 3 entitate/zerbitzu/baliabidek edo gehiagok parte hartuz gero: 9 puntu.
  • 2 entitate/zerbitzu/baliabidek parte hartuz gero: 6 puntu.
  • Entitate/zerbitzu/baliabide batek parte hartuz gero: 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

  • Xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartuz gero: 5 puntu.
  • Proiektua aurrera egin ahala parte hartuz gero, bakarrik: 3 puntu.
  • Gizarte ekintzako entitatea bada, 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

  • Kofinantzaketa %50ekoa edo handiagoa izanez gero: 5 puntu.
  • Kofinantzaketa %50 baino txikiagoa izanez gero: 2 puntu.
  • Ez dago kofinantzaketarik: 0 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu arte.

  • Entitatearen ibilbide historikoa proiektuekin bat badator: 3 puntu arte.
  • Entitatearen baliabideak proiektuarentzat egokiak izatea: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

  • Proiektuan zerbait egiten badute, 3 puntu.
  • Halakorik badago: 1 puntu.

3.6. Lokalak eta baliabideak: gehienez 3 puntu.

  • Lokalak eta baliabide publikoak erabiltzen badira eta/edo beste elkarte batzuekin partekatzen badira: 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen: 0 puntu.

–“Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programa bat etortzea eta/edo osagarria izatea Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategia indardunekin bat etortzea: 15 puntu arte.

  • III. Prebentzio Planarekin bat etortzea: Drogak eta adikzioak: 8 puntu arte.
  • Bat etortzea Drogei buruzko Plan Nazionaleko Drogen kontrako Ekintza Planarekin: 5 puntu arte.
  • Bat etortzea Osasun Sistema Nazionaleko Osasunaren Sustapenerako eta Prebentziorako Estrategiarekin toki eremuan: 2 puntu arte.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

  • Haurren eta nerabeen osasuna sustatzea: 2 puntu arte.
  • Guraso eskola: puntu bat arte.
  • Osasuna sustatzea gazteen artean. Foru Plana: 2 puntu arte.

1.3. Ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea: 5 puntu arte.

  • Adikzioetarako arrisku faktoreen ikuspegia sartzea, Droga eta Toxikomanien Europako Behatokiaren arabera (prebentzio selektiboaren eta adieraziaren estrategiak): 3 puntu.
  • Genero ikuspegia kontuan hartzea: 1 puntu.
  • Kultura arteko ikuspegia kontuan hartzea: 1 puntu.

1.4. Drogei buruzko Plan Nazionalaren deialdiaren arabera aurkeztutako eskaeren kasuan, modu osagarrian, deialdi horretan zehaztutako helburuak aintzat hartuko dira.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

  • Beharren hasierako analisia informazio kuantitatiboarekin eta kualitatiboarekin: 4 puntu arte.
  • Baliabide komunitarioen hasierako analisia: 3 puntu arte.
  • Helburu orokorren argitasuna eta garrantzia: 3 puntu arte.
  • Berariazko helburuen zehaztasuna: 3 puntu arte.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Erreferentziako populazioaren definizioa, kontuan izanda diruz lagundu beharreko proiektuak proiektu komunitarioak direla: 3 puntu arte.
  • Xede-populazioa: 5 puntu arte.
  • Parte-hartzaileengan duen eraginaren analisia: 5 puntu arte.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Helburuen, metodologiaren eta planteatzen diren jardueren arteko koherentzia: 7 puntu arte.
  • Ebaluazioa adierazle kuantitatibo eta kualitatiboekin: 7 puntu arte.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

  • Integrazioa toki erakunde eskatzailearen beste ekimen batzuekin: 3 puntu arte.
  • Integrazioa eskualdean garatzen diren beste programa batzuekin: 3 puntu arte.
  • Pertsona guztientzat hurbileko prebentzio-egiturak garatzea, prebentzio unibertsal, selektibo eta adierazia bultzatzen duten esku-hartzeekin: 3 puntu arte.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremuak askotarikoak izatea eta autolaguntza: 10 puntu arte.

  • Prebentzio komunitarioaren estrategiak erabiltzea: 3 puntu arte.
  • Sareko lana: 3 puntu arte.
  • Bitartekaritza soziala erabiltzea: 2 puntu.
  • Berdinen arteko hezkuntza: 2 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

Programarako eskatutako finantzaketaren portzentajea:

  • %50eko kofinantzaketa edo handiagoa: 5 puntu.
  • Kofinantzaketa %50ekoa baino txikiagoa: 2 puntu.
  • Ez dago kofinantzaketarik. 0 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 8 puntu arte.

  • Entitate eskatzailearen profesionalen arduraldia proiektuan: 5 puntu arte.
  • Erabilitako baliabideak egokiak izatea aurkeztutako proiektuarentzat: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

  • Aurkeztutako proiektuak boluntariorik badu guraso elkarteekin, bitartekariekin, haur eta gazteen aisian eta abarretan egindako esku-hartzeetan: 2 puntu.
  • Entitate eskatzailean boluntarioak izatea: 1 puntu.

–“Adikzioak komunitatean prebenitzeko programetarako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programa bat etortzea eta/edo osagarria izatea Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategia indardunekin bat etortzea: 15 puntu arte.

Proposatzen diren programak eta jarduerak bat etortzea III. Prebentzio Planaren helburuekin: drogak eta adikzioak, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearenak eta lege hori partez garatzen duen Erregelamendu onesten duen urtarrilaren 19ko 7/2009 Foru Dekretuarenak.

  • Guztiz bat etortzea: 15 puntu.
  • Bat-etortze partziala: 7 puntu.
  • Bat-etortzerik ez: 0 puntu.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

  • Hauek dira baloratzen diren helburuak:
  • Adingabeetan:
  • Ez kontsumitzea.
  • Kontsumitzen hasteko edo apustuekin ausazko jokoetan hasteko adina atzeratzea.
  • Kontsumoa uztea eta murriztea.
  • Helduengan:
  • Kontsumoa uztea.
  • Kaltea eta arriskua murriztea.
  • Berriz ez erortzeko prebentzioa.
  • Autolaguntza.
  • Hauxe da puntuazioa:
  • Helburu bat aurkeztuz gero: 3 puntu.
  • Bi helburu aurkeztuz gero: 4 puntu.
  • Bi helburu baino gehiago aurkeztuz gero: 5 puntu.
  • Ez badu helbururik aurkezten: 0 puntu.

1.3. Ekitatearen edo generoaren ikuspegiak edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea: 5 puntu arte.

  • Generoa.
  • Teknologia gehiegi erabiltzea eta jokozaletasun patologikoa.
  • Eskaintza euskaraz.
  • Gutxiengo etnikoak eta kulturartekotasuna. Immigrazioa.
  • Egoera ekonomiko txarrak.
  • Puntuazioa:
  • Ikuspegi bat aurkeztuz gero: 1 puntu.
  • Bi ikuspegi aurkeztuz gero: 2 puntu.
  • Hiru ikuspegi aurkeztuz gero: 3 puntu.
  • Lau ikuspegi aurkeztuz gero: 4 puntu.
  • Lau ikuspegi baino gehiago aurkeztuz gero: 5 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

  • Programaren justifikazioa: 7 puntu arte.
  • Esku-hartzearen beharra: 4 puntu arte.
  • Abiapuntuko egoeraren azterketa, arrisku-faktoreak eta babesa, informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa: 3 puntu arte.
  • Helburuak argiak izatea: 6 puntu arte.
  • Helburu orokor zehatzak, xede-populazioa: 3 puntu arte.
  • Berariazko helburuen zehaztasuna, lortu beharreko emaitzak: 3 puntu arte.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Xede-populazioa: 10 puntu arte.
  • Atzemateko eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero: 3 puntu arte.
  • Kopurua: 2 puntu arte.
  • Populazioan esku hartzeko zailtasuna: 5 puntu arte.
  • Parte-hartzaileengan duen eraginaren analisia: 3 puntu arte.
  • Familiako harremanak hobetzea: 1 puntu.
  • Baliabide komunitarioen erabilera hobetzea (aisia eta astialdia): 1 puntu.
  • Hezkuntza eremua hobetzea: 1 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Metodologia: 10 puntu arte.
  • Detekzio eta esku-hartze goiztiarra: 4 puntu arte.
  • Eremu eta agenteen esku-hartze integrala: 3 puntu arte.
  • Adikzioen arrisku faktoreak eta haien aurreko babesa: 2 puntu.
  • Beste baliabide batzuetara hedatzeko modukoa: 1 puntu.
  • Ebaluazioa: 4 puntu arte.
  • Jarraipenaren adierazleak eta emaitzak: 2 puntu arte.
  • Analisian sexuaren arabera bereizitako datuak eta datuen ebaluaziorako adierazleak: 2 puntu arte.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

  • Entitateak egindako programa ez da baliabide komunitario batean garatzen: 4 puntu.
  • Osagarritasuna baliabide komunitarioekin: 4 puntu arte.
  • Osagarritasuna entitatearen beste programa batzuekin, eremu komunitarioan ez badago: 1 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremuak askotarikoak izatea eta autolaguntza: 9 puntu arte.

  • Integrazioa eremu komunitarioko jarduera normalizatuetan: 3 puntu arte.
  • Beste baliabide batzuen parte-hartzea: 3 puntu arte.
  • Xede-populazioak diseinuan eta plangintzan parte hartzea: 1 puntu arte.
  • Autolaguntza-taldeak erraztea: 2 puntu arte.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

  • Kofinantzaketarik gabe: 0 puntu.
  • Entitateak bereak dituen langile eta baliabideen parte-hartzea %5era artekoa bada: 3 puntu.
  • Entitateak bereak dituen langile eta baliabideen parte-hartzea %5-10 artekoa bada: 4 puntu.
  • Entitateak bereak dituen langile eta baliabideen parte-hartzea %10etik gorakoa bada: 5 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu arte.

  • Jarraitutasuna behar duten jarduketei jarraipena ematea: bi puntu arte.
  • Jarduketa puntual justifikatuak, proiektua egokitzeko gaitasuna: 1 puntu.
  • Entitatearen ibilbidea: 2 puntu arte (lehen aldiz aurkezten diren elkarteen kasuan, aurreko urteetan antzeko programak egin izana baloratuko da, nahiz eta partida honetan diruz lagundu ez. Ondorio horietarako, exekuzio-memoria bat aurkeztu beharko da).
  • Entitateko langile kualifikatuak beharrezkoak diren jardueretarako: 1 puntu.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu gehienez.

3.6. Lokal publikoak erabiltzea edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

–“Zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”.

1. Programaren bat-etortze maila eta/edo osagarritasuna: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategia indardunekin bat etortzea: 15 puntu arte. Hauexek dira kontuan hartuko diren plan eta estrategiak:

  • Nafarroako Gobernuaren Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Estrategia.
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioarena.
  • Nafarroako Osasun Plan indarduna, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarena.

Honako osasun gai hauek lantzen badira, adierazten den puntuazioa emanen da:

  • Parte-hartzea eta gizarte-ekintza: 7,5 puntu arte.
  • Hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntza: 7,5 puntu arte.
  • Bizimodu osasungarrien sustapena: Elikadura eta/edo ariketa fisikoa: 7,5 puntu arte.
  • Informazio eta komunikazio soziala. Adinekoen irudi positiboa: 7,5 puntu arte.
  • Beste norbait zaintzea eta nork bere burua zaintzea: 7,5 puntura bitarte.

Atal honetan gehienez ere 15 puntu lortzen ahalko dira.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren helburuak, aurreko atalean sartuak ez dauden gaietarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Osasun Publikoaren Planean definitzen direnen artean: 5 puntu arte.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea (populazio kaltebera, generoa, euskara...): 5 puntu arte.

  • Ikuspegi bat: puntu bat.
  • Bi ikuspegi: 3 puntu.
  • Hiru ikuspegi: 5 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte:

  • Egoeraren deskripzioa eta beharraren justifikazioa: 7 puntu arte.
  • Hasierako egoera eta erantzun nahi diren osasun beharrak behar adina deskribatzen badira edo proiektuaren beharra justifikatzen bada: 7 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: 3 puntu.
  • Ez bada deskribatzen: 0 puntu.
  • Helburuen formulazioa: 6 puntu arte.
  • Formulatzen diren helburu orokorrak eta berariazkoak garrantzitsuak, zehatzak eta argiak izatea, eta bakoitzarentzako jarduerak formulatzea, 6 puntu.
  • Helburuak partzialki formulatuz gero: 3 puntu.
  • Ez bada helbururik formulatzen edo modu desegokian formulatuz gero: 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Atzemateko eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero: 3 puntu arte.
  • Erabiltzen badira: 3 puntu.
  • Erabiltzen ez badira: 0 puntu.
  • Iraupena: 10 puntu arte.
  • Jarduerak 30 ordu baino gehiago irauten badu: 10 puntu.
  • Jarduerak 10 ordu baino gehiago irauten badu, eta 30 ordu baino gutxiago: 5 puntu.
  • Jarduerak 10 ordu edo gutxiago irauten badu: 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Osasuna sustatzeko erabilitako estrategiak (biztanleriari buruzko informazioa, talde-osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak): 5 puntu arte.
  • Estrategia bat erabiltzen bada: 1 puntu.
  • 2 estrategia erabiltzen badira: 2 puntu.
  • 2 estrategia baino gehiago erabiltzen badira: 5 puntu.
  • Jardueren deskripzioa: 3 puntu arte.
  • Jarduerak deskribatuz gero (zer, nola, noiz, iraupena): 3 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: 1 puntu.
  • Deskribatzen ez badira: 0 puntu.
  • Jarduerak helburuetarako, populazio onuradunarentzat eta estrategietarako egokiak izanez gero: 3 puntu arte.
  • Egokiak izanez gero: 3 puntu.
  • Partzialki egokiak izanez gero: 1 puntu.
  • Ez badira egokiak: 0 puntu.
  • Ebaluazioa: 3 puntu arte.
  • Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den azalduz gero: 3 puntu.
  • Partzialki azalduz gero: 1 puntu.
  • Azaltzen ez bada: 0 puntu.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

  • Parte-hartzea:
  • Entitate eskatzaileaz gain, beste 2 entitate/zerbitzu/baliabide baino gehiagok parte hartzen badute: 9 puntu.
  • Entitate eskatzaileaz gain, beste 2 entitate/zerbitzu/baliabidek parte hartzen badute: 6 puntu.
  • Entitate eskatzaileaz gain, beste entitate/zerbitzu/baliabide batek parte hartzen badu: 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

  • Xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartuz gero: 5 puntu.
  • Bakarrik proiektuaren garapenean parte hartuko badu: 3 puntu.
  • Gizarte ekintzako entitatea bada: 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

  • Kofinantzaketa %50ekoa bada, gutxienez: 5 puntu.
  • Kofinantzaketa %50etik beherakoa bada: 2 puntu.
  • Kofinantzaketarik gabe: 0 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu arte.

  • Entitatearen ibilbide historikoa proiektuekin bat badator: 3 puntu arte.
  • Baliabideak proiektuarentzat egokiak izatea: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

  • Proiektuan zerbait egiten badute: 3 puntu.
  • Halakorik badago: 1 puntu.

3.6. Lokalak eta baliabideak: gehienez 3 puntu.

  • Lokalak eta baliabideak beste elkarte batzuekin batera erabiltzen eta partekatzen badira: 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen: 0 puntu.

–“Toki erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiborako (AGENDA 21)”.

1. Programaren bat-etortze maila eta/edo osagarritasuna: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategia indardunekin bat etortzea: 15 puntu arte. Hauexek dira kontuan hartuko diren plan eta estrategiak:

  • Nafarroako Gobernuaren Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Estrategia.
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioarena.
  • Nafarroako Osasun Plan indarduna, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarena.

Honako osasun gai hauek lantzen badira, adierazten den puntuazioa emanen da:

  • Parte-hartzea eta gizarte-ekintza: 7,5 puntu arte.
  • Hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntza: 7,5 puntu arte.
  • Bizimodu osasungarrien sustapena: Elikadura eta/edo ariketa fisikoa: 7,5 puntu arte.
  • Informazio eta komunikazio soziala. Adinekoen irudi positiboa: 7,5 puntu arte.
  • Beste norbait zaintzea eta nork bere burua zaintzea: 7,5 puntura bitarte.

Atal honetan gehienez ere 15 puntu lortzen ahalko dira.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren helburuak, aurreko atalean sartuak ez dauden gaietarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Osasun Publikoaren Planean definitzen direnen artean: 5 puntu arte.

1.3. Ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea (populazio kaltebera, generoa, euskara...): 5 puntu arte.

  • Ikuspegi bat: puntu bat.
  • Bi ikuspegi: 3 puntu.
  • Hiru ikuspegi: 5 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte:

  • Egoeraren deskripzioa eta beharraren justifikazioa: 7 puntu arte.
  • Hasierako egoera eta erantzun nahi diren osasun beharrak behar adina deskribatzen badira edo proiektuaren beharra justifikatzen bada: 7 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: 3 puntu.
  • Ez bada deskribatzen: 0 puntu.
  • Helburuen formulazioa: 6 puntu arte.
  • Formulatzen diren helburu orokorrak eta berariazkoak garrantzitsuak, zehatzak eta argiak izatea, eta bakoitzarentzako jarduerak formulatzea, 6 puntu.
  • Partzialki formulatuz gero: 3 puntu.
  • Ez bada helbururik formulatzen edo modu desegokian formulatuz gero: 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Atzemateko eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero: 3 puntu arte.
  • Erabiltzen badira: 3 puntu.
  • Erabiltzen ez badira: 0 puntu.
  • Iraupena: 10 puntu arte.
  • Jarduerak 30 ordu baino gehiago irauten badu: 10 puntu.
  • Jarduerak 10 ordu baino gehiago irauten badu, eta 30 ordu baino gutxiago: 5 puntu.
  • Jarduerak 10 ordu edo gutxiago irauten badu: 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Osasuna sustatzeko erabilitako estrategiak (biztanleriari buruzko informazioa, talde-osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak): 5 puntu arte.
  • Estrategia bat erabiltzen bada: 1 puntu.
  • 2 estrategia erabiltzen badira: 2 puntu.
  • 2 estrategia baino gehiago erabiltzen badira: 5 puntu.
  • Jardueren deskripzioa: 3 puntu arte.
  • Jarduerak deskribatuz gero (zer, nola, noiz, iraupena): 3 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: 1 puntu.
  • Deskribatzen ez badira: 0 puntu.
  • Jarduerak helburuetarako, populazio onuradunarentzat eta estrategietarako egokiak izanez gero: 3 puntu arte.
  • Egokiak izanez gero: 3 puntu.
  • Partzialki egokiak izanez gero: 1 puntu.
  • Egokiak ez badira: 0 puntu.
  • Ebaluazioa: 3 puntu arte.
  • Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den azalduz gero: 3 puntu.
  • Partzialki azalduz gero: 1 puntu.
  • Azaltzen ez bada: 0 puntu.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

  • Parte-hartzea:
  • Entitate eskatzaileaz gain, beste 2 entitate/zerbitzu/baliabidek baino gehiagok parte hartzen badute: 9 puntu.
  • Entitate eskatzaileaz gain, beste 2 entitate/zerbitzu/baliabidek parte hartzen badute: 6 puntu.
  • Entitate eskatzaileaz gain, beste entitate/zerbitzu/baliabide batek parte hartzen badu: 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

  • Xede-populazioak proiektuaren diseinuan eta garapenean parte hartuz gero: 5 puntu.
  • Bakarrik proiektuaren garapenean parte hartuko badu: 3 puntu.
  • Gizarte ekintzako entitatea bada: 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

  • Kofinantzaketa %50ekoa bada, gutxienez: 5 puntu.
  • Kofinantzaketa %50etik beherakoa bada: 2 puntu.
  • Kofinantzaketarik gabe: 0 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu arte.

  • Entitatearen ibilbide historikoa proiektuekin bat badator: 3 puntu arte.
  • Baliabideak proiektuarentzat egokiak izatea: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

  • Proiektuan zerbait egiten badute: 3 puntu.
  • Halakorik badago: 1 puntu.

3.6. Lokalak eta baliabideak: gehienez 3 puntu.

  • Lokalak eta baliabideak beste elkarte batzuekin batera erabiltzen eta partekatzen badira: 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen: 0 puntu.

–“Udal erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendurako”.

1. Programaren bat-etortze maila eta/edo osagarritasuna: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte. Hauexek dira kontuan hartuko diren plan eta estrategiak:

  • Nafarroako Gobernuaren Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Estrategia.
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioarena.
  • Nafarroako Osasun Plan indarduna, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarena.

Honako osasun gai hauek lantzen badira, adierazten den puntuazioa emanen da:

  • Parte-hartzea eta gizarte-ekintza: 7,5 puntu arte.
  • Hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntza: 7,5 puntu arte.
  • Bizimodu osasungarrien sustapena: Elikadura eta/edo ariketa fisikoa: 7,5 puntu arte.
  • Informazio eta komunikazio soziala. Adinekoen irudi positiboa: 7,5 puntu arte.
  • Beste norbait zaintzea eta nork bere burua zaintzea: 7,5 puntu arte.

Atal honetan gehienez ere 15 puntu lortzen ahalko dira.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren helburuak, aurreko atalean sartuak ez dauden gaietarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Osasun Publikoaren Planean definitzen direnen artean: 5 puntu arte.

1.3. Ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea (populazio kaltebera, generoa, euskara...): 5 puntu arte.

  • Ikuspegi bat: puntu bat.
  • Bi ikuspegi: 3 puntu.
  • Hiru ikuspegi edo gehiago: 5 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte:

  • Egoeraren deskribapena eta zahartze aktibo eta osasungarriko programak egin ahal izateko beharrezkoa den inbertsioaren beharraren justifikazioa: 10 puntu arte.
  • Hasierako egoera eta erantzun nahi diren osasun beharrak behar adina deskribatzen badira edo proiektuaren beharra justifikatzen bada: 10 puntu.
  • Ez bada deskribatzen: 0 puntu.
  • Helburuen formulazioa: 3 puntu arte.
  • Formulatzen diren helburu orokorrak eta berariazkoak garrantzitsuak, zehatzak eta argiak izatea, eta bakoitzarentzako jarduerak formulatzea, 3 puntu.
  • Ez bada helbururik formulatzen edo modu desegokian formulatuz gero: 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Inbertsioa zahartze aktiboko programetara eta adinekoen osasuna sustatzeko programetara bideratzen bada: 4 puntu.
  • Inbertsioa osasuna sustatzeko belaunaldien arteko programetara bideratzen bada: 4 puntu.
  • Inbertsioa batez ere adineko biztanleentzat diren osasuna sustatzeko programetara bideratzen bada: 3 puntu.
  • Inbertsioa biztanle guztientzat diren osasuna sustatzeko programetara bideratzen bada: 1 puntu.
  • Herritar kalteberen, emakumeen eta zaintzaileen parte-hartzea bultzatzeko ekintzak egiten dira: 5 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Ekipamenduak ahalbidetzen dituen jardueren eta programen deskribapena: 7 puntu arte.
  • Ekipamenduaren aplikazioaren ebaluazioa (nork, noiz eta nola). 7 puntu arte:

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

  • Parte-hartzea:
  • Entitate eskatzaileaz gain, beste 2 entitate/zerbitzu/baliabide baino gehiago baliatzen badira ekipamenduaz: 9 puntu.
  • Entitate eskatzaileaz gain, beste 2 entitate/zerbitzu/baliabide baliatzen badira ekipamenduaz: 6 puntu.
  • Entitate eskatzaileaz gain, beste entitate/zerbitzu/baliabide bat baliatzen bada ekipamenduaz: 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

  • Xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartuz gero: 5 puntu.
  • Proiektuaren garapenean parte hartuko badu: 3 puntu.
  • Gizarte ekintzako entitatea bada: 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

  • Kofinantzaketa %50ekoa bada, gutxienez: 5 puntu.
  • Kofinantzaketa %50etik beherakoa bada: 2 puntu.
  • Kofinantzaketarik gabe: 0 puntu.

3.4. Proiektua garatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu arte.

  • Entitateak proiektua gauzatzeko langileak eta teknikariak ditu (deskribapena): 6 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

  • Proiektuan zerbait egiten badute: 3 puntu.
  • Halakorik badago: 1 puntu.

3.6. Lokalak eta baliabideak: gehienez 3 puntu.

  • Lokalak eta baliabideak beste entitate publiko eta pribatu batzuekin batera erabiltzen eta partekatzen badira: 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen: 0 puntu.

–“Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programa bat etortzea eta/edo osagarria izatea Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategia indardunekin bat etortzea: 15 puntu arte.

Proiektuetan proposatzen diren jarduerak honako hauekin bat etortzen badira:

  • 103/2016 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duena.
  • Osasun Publikoaren Plan indarduna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarena.
  • Sexu- eta ugalketa-osasunaren 2011ko Estrategia, Osasuneko, Gizarte Politiketako eta Berdintasuneko Ministerioarena.

Eta edukietan lantzen badira:

  • 4 gai edo gehiago: 15 puntu.
  • 2-3 gai: 10 puntu.
  • Gai bat: 5 puntu.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

  • Xede-populazioa nerabeak eta gazteak badira: 5 puntu.
  • 103/2016 Foru Dekretuak lehenetsitako beste populazio batzuk badira: 2 puntu.
  • Lehenetsitako populazioetatik bat ere ez bada: 0 puntu.

1.3. Ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea: 5 puntu arte.

  • Egoera sozioekonomikoagatik kaltebera den populazioa edo genero ikuspegia edo eremu mistoan nahiz euskaldunean euskarazko lana integratzen duten jarduketak kontuan hartzen badira: 5 puntu.
  • Berdintasun falta erakusten duten beste ardatz batzuk berdintasun bidean jartzeko ekintzak sartzen badira: 2 puntu.
  • Berdintasunaren ikuspegia kontuan hartzen ez bada: 0 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

  • Egoeraren deskripzioa eta beharraren justifikazioa: Hasierako egoera eta erantzun nahi diren osasun beharrak behar adina deskribatzen badira edo proiektuaren beharra justifikatzen bada, 7 puntu. Partzialki deskribatuz gero, 3 puntu. Ez bada deskribatzen, 0 puntu.
  • Helburuen formulazioa: Formulatzen diren helburu orokorrak eta berariazkoak garrantzitsuak, zehatzak eta argiak izatea, 3 puntu. Helburu orokorrak formulatuz gero, puntu bat. Ez bada helbururik formulatzen: 0 puntu.
  • Kalitatea eta beharretara egokitzea: Helburuak beharretarako egokiak izanez gero: 3 puntu. Partzialki egokiak izanez gero, puntu bat. Egokiak ez badira, 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Atzemateko eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero, 3 puntu. Ez badira erabiltzen, 0 puntu.
  • Onuradunak 20 lagun edo gehiago badira, 5 puntu. Onuradunak 20 lagun baino gutxiago badira, 3 puntu.
  • 10 ordutik gorako iraupena badu, 5 puntu. 10 orduko iraupena edo gutxiagokoa badu, 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Osasuna sustatzeko erabiltzen diren estrategiak (biztanleriari buruzko informazioa, talde-osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak): estrategia bat erabiliz gero, puntu bat; bi erabiliz gero, 2 puntu; bi estrategia baino gehiago erabiliz gero, 5 puntu.
  • Jarduerak deskribatuz gero (zer, nola, noiz, iraupena), 3 puntu. Partzialki deskribatuz gero, puntu bat.
  • Jarduerak helburuetarako, populazio onuradunarentzat eta estrategietarako egokiak izanez gero, 3 puntu. Partzialki egokiak izanez gero, puntu bat.
  • Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den azalduz gero, 3 puntu. Partzialki azalduz gero, puntu bat.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin, behar bezala arrazoitua eta/edo justifikatua: 9 puntu arte.

  • Entitate eskatzaileaz gain parte hartzen badute:
  • 2 entitate/zerbitzu/baliabide baino gehiagok: 9 puntu.
  • 2 entitate/zerbitzu/baliabidek: 6 puntu.
  • Entitate/zerbitzu/baliabide batek: 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

  • Xede-populazioak parte hartu badu proiektua diseinatzen, 5 puntu; proiektua diseinatzen parte hartu behar badu, 3 puntu.
  • Gizarte ekintzako entitatea bada, 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

  • Kofinantzaketa %10etik gorakoa bada: 5 puntu.
  • Kofinantzaketa %10etik beherakoa bada: 2 puntu.
  • Kofinantzaketarik ez badago: 0 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu arte.

  • Entitatearen ibilbide historikoa proiektuekin bat badator: 3 puntu arte.
  • Baliabideak proiektuarentzat egokiak izatea: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

  • Proiektuan zertan hartzen duten parte azalduz gero: 3 puntu.
  • Baldin badaude baina ez bada azaltzen zertan hartzen duten parte: 1 puntu.

3.6. Lokal publikoak erabiltzea edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

  • Lokalak eta baliabide publikoak erabiltzen badira eta/edo partekatzen badira beste elkarte batzuekin: 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen: 0 puntu.

–“Ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programa bat etortzea eta/edo osagarria izatea Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategia indardunekin bat etortzea: 15 puntu arte. Hauexek dira kontuan hartuko diren plan eta estrategiak:

  • Osasun Sistema Nazionalean osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia.
  • Nafarroako Osasun Plan indarduna, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarena.
  • Osasun Publikoaren Plan indarduna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarena. Proiektuak osasun arloko gai hauetakoren bat lantzen ote duen baloratzen da:
  • Gurasoen hezkuntza: 15 puntu.
  • Elikadura eta/edo ariketa fisikoa: 15 puntu.
  • Segurtasuna eta istripuen prebentzioa: 15 puntu.
  • Ongizate emozionala, estresaren maneiua: 15 puntu.
  • Tabakoa: 15 puntu.
  • Beste norbait zaintzea eta nork bere burua zaintzea: 15 puntu.
  • Loa, bizkarra zaintzea: 15 puntu.

Proiektuak gai bakar bati heltzen badio, dagokion puntuazio guztia esleitzen zaio.

Gai bati baino gehiagori heltzen badie lehentasun mailak ezarrita, batez besteko puntuazioa esleituko zaio.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

  • Haurtzaroko eta/edo zahartzaroko etapetan lan eginez gero: 5 puntu.

1.3. Ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea: 5 puntu arte.

  • Genero ikuspegia kontuan hartzea: 1 puntu.
  • Desberdintasun sozioekonomikoak kontuan hartzea: 1 puntu.
  • Jarduketak herritar baztertuekin: 1 puntu.
  • Jarduketak haurrekin eta nerabeekin: 1 puntu.
  • Jarduketak zaharrekin: 1 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

  • Egoeraren deskripzioa eta beharraren justifikazioa: 7 puntu arte.
  • Hasierako egoera eta erantzun nahi diren osasun beharrak behar adina deskribatzen badira edo proiektuaren beharra justifikatzen bada, 7 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero, 3 puntu.
  • Ez bada deskribatzen, 0 puntu.
  • Helburuen formulazioa: 3 puntu arte.
  • Formulatzen diren helburu orokorrak eta berariazkoak garrantzitsuak, zehatzak eta argiak izatea, 3 puntu.
  • Helburu orokorrak formulatuz gero, puntu bat.
  • Ez bada helbururik formulatzen: 0 puntu.
  • Kalitatea eta beharretarako egokiak izatea: 3 puntu arte.
  • Helburuak beharretarako egokiak izanez gero: 3 puntu.
  • Partzialki egokiak izanez gero, puntu bat.
  • Egokiak ez badira, 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

  • Atzemateko eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak: 3 puntu arte.
  • Erabiltzen badira, 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen, 0 puntu.
  • Populazio onuraduna: 5 puntu arte.
  • 20 pertsona edo gehiago, 5 puntu.
  • 20 pertsona baino gutxiago, 3 puntu.
  • Iraupena: 5 puntu arte.
  • 10 ordu baino gehiago, 5 puntu.
  • 10 ordu edo gutxiago, 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

  • Osasuna sustatzeko erabilitako estrategiak (biztanleriari buruzko informazioa, talde-osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak):
  • Estrategia bat erabiltzen bada: 1 puntu.
  • 2 estrategia erabiltzen badira: 2 puntu.
  • 2 estrategia baino gehiago erabiltzen badira: 5 puntu.
  • Jardueren deskribapena:
  • Jarduerak oso-osorik deskribatuz gero (zer, nola, noiz, iraupena), 3 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero, puntu bat.
  • Egokitasuna:
  • Jarduerak helburuetarako, populazio onuradunarentzat eta estrategietarako egokiak izanez gero, 3 puntu.
  • Partzialki egokiak izanez gero, puntu bat.
  • Ebaluazioa: 3 puntu arte.
  • Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den azalduz gero, 3 puntu.
  • Partzialki azalduz gero, puntu bat.

3. Entitateak programa aurrera eramateko duen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin, behar bezala arrazoitua eta/edo justifikatua: 9 puntu arte.

  • Entitate eskatzaileaz gain, beste 2 entitate/zerbitzu/baliabide baino gehiagok parte hartzen badute, 9 puntu.
  • Beste 2 entitate/zerbitzu/baliabidek parte hartzen badute, 6 puntu.
  • Beste entitate/zerbitzu/baliabide batek parte hartzen badu, 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

  • Xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartuz gero, 5 puntu.
  • Xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartu behar badu, 3 puntu.
  • Gizarte ekintzako entitatea bada, 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

  • Lerro honetan, kofinantzaketa baloratu beharrean, entitatearen lankidetza eta erantzunkidetasuna baloratzen dira (entitatearen beste programa batzuen lankidetza osasun programarekin):
  • Lankidetza, programa batean: 1 puntu.
  • Lankidetza, 2 programatan, 2 puntu.
  • Lankidetza, 2 programatan baino gehiagotan, 5 puntu.

3.4. Proiektua gauzatzeko gaitasun teknikoa: 6 puntu arte.

  • Entitatearen ibilbide historikoa proiektuekin bat badator, 3 puntu arte.
  • Baliabideak proiekturarentzat egokiak izatea, 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

  • Proiektuan zerbait egiten badute, 3 puntu.
  • Boluntariorik bada, puntu bat.

3.6. Lokal publikoak erabiltzea edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

  • Lokal eta baliabide publikoak erabiltzen badira eta/edo partekatzen badira beste elkarte batzuekin, 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen, 0 puntu.

c) Balorazio irizpideak aplikatzeko prozesua.

Proiektu bat dirulaguntza jasotzeko modukotzat jotzeko, 30 puntu lortu beharko dira gutxienez. Horietarik 15 gutxienez 2. atalean lortu beharko dira (proiektuaren kalitatea).

Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da programaren kostuari portzentaje bat aplikatuta, lorturiko puntuen adinakoa, betiere gutxieneko puntuazioa gainditzen bada, eta aurrekontuan jasotakoaren arabera. Kreditu erabilgarria gaindituz gero, dirulaguntzak hainbanatuko dira, baremoa aplikatzetik ateratzen diren kopuruen arabera.

“Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak” izeneko partidari dagozkion dirulaguntzetan, elkarte bakoitzak partidaren %10 jaso dezake, gehienez ere. Era berean, lerro horretan, erabat sanitarioak ez diren programetarako zenbateko osoa ezin izanen da partidaren ehuneko 3 baino handiagoa izan.

“Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak” eta “Toki erakundeentzako dirulaguntzak zahartze aktiborako (AGENDA 21)” programetako dirulaguntzetan, %30 onartuko da erakundeak programarako jartzen dituen langileen gastu gisa, eta, kontzeptu horrengatik, gehieneko dirulaguntza 6.000 eurokoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: F2202701