53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta zerga-egutegia 2022rako. Behin betiko onespena

Erromantzatuko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022an indarra izanen duten karga-tasen, tasen, prezio publikoen eta zerga-egutegiaren aldaketa.

Erabaki hori 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Erromantzatuan, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

2022ko ZERGA-TASAK ETA TASAK

Zuzeneko eta zeharkako zergen tasak

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: epigrafeko tarifa %10 igota.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
  • Karga-tasa: %8,00.

Edateko uraren horniduraren eta banaketa zerbitzuaren prezio publikoak

A) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanengatik.

A.1. Etxebizitzetako erabilera: 4,00 euroko kuota hiruhilekoan.

A.2. Finketako aisiarako, ureztaketarako eta apaindurarako erabilera: 6,00 euroko kuota hiruhilekoan.

A.3. Industria edo merkataritza erabilera: 8,00 euroko kuota hiruhilekoan.

A.4. Erabilera konbinatuak: 10,00 euroko kuota hiruhilekoan.

B) Hornidura zerbitzua erabiltzeagatik edo benetan baliatzeagatik:

B.1. Etxebizitzetako erabilera: 0,40 euro/m³.

B.2. Finketako aisiarako, ureztaketarako eta igerilekuetarako erabilerak: 0,50 euro/m³.

B.3. Industriarako eta merkataritzarako erabilerak: 0,50 euro/m³.

B.4. Erabilera konbinatuetarako hornidura: 0,50 euro/m³.

C) Igerilekua betetzeagatik. (Kuota finkoa): 40 euro.

D) Hornidurarako hargunea jartzeagatik. (Kuota finkoa, behin bakarrik ordaintzekoa): 150 euro.

Tasak, Usungo aparkalekuan aparkatzeagatik - Arbaiungo arroilerako sarbidea

–Motozikletak: 2 euro eguneko.

–Autoak: 3 euro eguneko.

–Autokarabanak: 5 euro eguneko.

2022ko EGUTEGI FISKALA

–Zirkulazioaren gaineko zerga: martxoa.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: azaroa.

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: azaroa.

–Herri-lurrak eta ondareak: abendua.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urria.

–Uraren tasa:

  • Lehen hiruhilekoa: apirila.
  • Bigarren hiruhilekoa: uztaila.
  • Hirugarren hiruhilekoa: urria.
  • Laugarren hiruhilekoa: urtarrila.

Iragarkiaren kodea: L2202851