53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. sektoreko AH-15.12 eremu homogeneoan, 2. poligonoko 277. lurzatian. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2022ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Zuastiko 2. sektoreko AH-15.12 eremu homogeneoan, 2. poligonoko 277. lurzatian, Promociones y Construcciones MJSAk sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako dokumentua, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Behin betiko onesteko erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluei (lege horren bidez arautzen da administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Itzan, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203209