50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

13/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, jendaurreko aldia ebazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez, orobat, erabaki zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala”. Proiektua Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu zuen, xede harturik Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazadura aldatzea.

Nafarroako Gobernuak 2021eko abenduaren 29an hartutako erabakiaren bidez adierazten da presakoa dela “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak urtarrilaren 19an emandako 4/2022 Foru Aginduaren bidez (2022ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean), nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa abiarazi zen eta jendaurrean jarri zen “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposamenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Ebaztea ondotik aipatzen den proiektuaren jendaurreko aldia, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako: “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko”.

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

3. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, Andosillako udaletxean ager daitezen 2022ko apirilaren 11n eta 12an, okupazio aurreko aktak, eta, beharko balitz, okupaziokoak eta adostasunekoak egiteko, “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 6 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” proiektuaren karietara.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

7. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunari eta Andosillako Udalari, eta hura premiatzea haien iragarki taulan argitara dezan.

8. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

“UREZTALURRETAKO JARDUKETEN PROIEKTUA XXVI-EGA 6 SEKTOREAN, NAFARROAKO UBIDEAREN ETA HAREN EREMU UREZTAGARRIAREN 1. FASEA HANDITZEKO”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

TITULARRA

ZORTASUNA
M2

ALDI BAT.

OKUPAZIOA M2

M2

KUTX.

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

ANDOSILLAKO UDAL MUGARTEA

AN-086

Pardo Ruiz, Jesús Manuel

389

2.903

25

2

478

A

Ureztalurretako alorra

AN-087

Echarri Mayayo, Esteban

12

2

469

A

Fruta-arbolak ureztalurrean

AN-088

Sádaba Sádaba, Joaquín

12

2

468

A

Fruta-arbolak ureztalurrean

36

2

468

B

Fruta-arbolak ureztalurrean

AN-089

Bravo Murugarren, María Cerca

57

430

2

503

A

Ureztalurretako alorra

Bravo Murugarren, María Pilar

Bravo Murugarren, María Concepción

AN-090

Suescun Murugarren, María Cerca

208

1.104

2

533

A

Fruta-arbolak ureztalurrean

AN-091

Marín Alcalde, José María

81

551

2

534

A

Ureztalurretako alorra

AN-092

Marín Alcalde, José María

67

443

2

535

A

Ureztalurretako alorra

Pardo Pérez, María Inés

AN-093

Doria Goñi, Quintiliana

53

348

2

536

A

Fruta-arbolak ureztalurrean

AN-094

Esparza Alcalde, Domingo

50

332

2

537

A

Ureztalurretako alorra

Amatriain San Miguel, María Teresa

AN-095

Esparza Alcalde, Domingo

107

715

2

538

A

Ureztalurretako alorra

Amatriain San Miguel, María Teresa

AN-096

Doria Goñi, Quintiliana

20

123

2

539

A

Fruta-arbolak ureztalurrean

AN-097

Gurpegui Gil, Santiago

379

2.375

25

2

451

A

Fruta-arbolak ureztalurrean

AN-098

Gurpegui Resano, Jesús Manuel

293

2

452

A

Ureztalurreko mahastia

20

225

2

452

B

Larreak

AN-099

Amatria Pagola, Ana Beatriz

16

110

2

450

A

Fruta-arbolak ureztalurrean

63

384

2

450

B

Olibadia ureztalurrean

AN-100

Boleas Azcona, Jesús

125

740

2

445

A

Fruta-arbolak ureztalurrean

AN-101

Ursua Azcona, Luis Vicente

158

2

442

A

Ureztalurretako alorra

AN-102

Andosillako Udalaren herri-lurra

21

215

2

446

A

Larreak

AN-103

Andosillako Udalaren herri-lurra

67

446

21

2

447

A

Larreak

AN-104

Méndez Ezquerro, Tomás

59

2

449

A

Ureztalurretako alorra

AN-105

Canteras y Hormigones Vre, SA

34

2

376

A

Elkorra

AN-106

Vicuña Morales, David Francisco

29

120

4

2

448

A

Ureztalurretako alorra

AN-107

Canteras y Hormigones Vre, SA

89

671

25

2

378

A

Lehorreko alorra

Morales Esparza, María Pilar

AN-108

Gurpegui Resano, María

221

2

380

A

Larreak

AN-109

Morales Esparza, María Pilar

201

1.036

2

379

A

Lehorreko alorra

AN-110

Vicuña Morales, David Francisco

420

2.709

2

393

A

Lehorreko alorra

AN-111

Álvaro Ibáñez, Ana María

377

1.937

50

2

394

A

Larreak

Álvaro Ibáñez, Jesús

Álvaro Ibáñez, María Carmen

Álvaro Ibáñez, María Isabel

Álvaro Ibáñez, Marina

AN-112

Cárcar García, Luis Manuel

187

2

432

A

Ureztalurretako alorra

Echepare Robles, María Cristina

AN-113

Cárcar García, Luis Manuel

192

2

431

A

Ureztalurretako alorra

Echepare Robles, María Cristina

AN-114

Cárcar García, Luis Manuel

32

2

401

A

Ureztalurretako alorra

Echepare Robles, María Cristina

AN-115

Sesma Sádaba, Martín

94

433

2

400

A

Lehorreko alorra

AN-116

Sesma Sádaba, Martín

135

526

2

399

A

Lehorreko alorra

AN-117

Ruiz Pardo, Félix

77

724

2

398

A

Larreak

AN-118

Lapuerta Oses, Juan

163

3

914

B

Larrea

AN-119

Morales Esparza, María Pilar

185

1.410

25

3

1234

B

Olibadia

510

3.854

50

3

1234

A

Kaskailueta

93

560

3

1234

G

Ureztalurretako alorra

33

209

3

1234

D

Larreak

AN-120

Jiménez Núñez, Abelino

154

1.098

10

674

B

Larreak

Jiménez Núñez, Ramón

Jiménez Núñez, Pedro

AN-121

Goñi Gurpegui, María Carmen

791

10

726

B

Larreak

AN-122

Goñi Gurpegui, María Carmen

2.336

10

705

A

Larreak

Iragarkiaren kodea: F2202861