50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da toki erakundeetarako eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateetarako dirulaguntzen deialdia, 2022. urterako, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako. DDBN identifikazioa: 610190.

Azken bi hamarkadetan, migrazioaren eraginez nafar hiritargo berria sortu da, non era askotako etniak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak eta sinesmenak dauden. Aniztasun hori aberastasun iturri izan daiteke, baldin eta elkar ezagutu, onartu eta errespetatzeko bideak sustatzen badira. Ekintza komunitarioetan parte hartuta, gizarte are inklusiboagoa eta aniztasunarekiko toleranteagoa eraiki daiteke.

Nafarroako Gobernuak sustatu gogo du, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren bidez, Nafarroako elkarteen ehunak parte har dezala, ahalik eta gehien, Nafarroako hiritargoa osatzen duten kultura ugarien arteko bizikidetzarako esparruak sortzeko ekimenak sustatzean eta garatzean.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren onespena ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea toki erakundeetarako eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateetarako dirulaguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako. Oinarri arautzaileak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

2. 335.000 euroko gastua baimentzea. Horietatik 140.000 euro F10002-F1200-4609-231900 partidaren kargura izanen dira (Toki entitateetarako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizaziorako), eta 195.000 euro, F10002-F1200-4819-231900 partidaren kargura (Gizarte entitateetarako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako), 2022ko Gastuen Aurrekontukoak biak ere.

Baimendutako kreditua gehienez 170.000 euro handitzen ahalko da 2022ko Gastu Aurrekontuko F10001 F1100 4819 231903 partidaren kargura (“Migratzaileei harrera egiten eta laguntza ematen dieten entitateetarako dirulaguntzak”), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzei jarraikiz, baldin aurrekontuan krediturik badago.

Horrez gain, baimendutako kreditua, gehienez, 385.395,58 euro handitzen ahalko da, partida hauen kargura: “Gizarte entitateetarako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako” izeneko F10002-F1200-4819-231900 partida, eta “Toki entitateetarako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizaziorako” izeneko F10002-F1200-4609-231900 partida, biak ere 2022ko gastu aurrekontukoak, kreditua sortu baita itzulketen diru-sarrerak egiteagatik “Itxitako ekitaldietako itzulketa” izeneko F10000 F1000 3800 000000 partidan, 2022ko gastu aurrekontukoan; diru-sarrera horien jatorria deialdi honetan dago: toki erakundeetarako eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateetarako dirulaguntzen deialdia, 2022. urterako, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako. Hori dena, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46.2 artikuluaren e) letra, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen, 31.3 artikuluaren a) letraren 2. apartatua.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 11n.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

I. ERANSKINA

TOKI ERAKUNDEENTZAKO ETA IRABAZI ASMORIK GABEKO GIZARTE EKIMENEKO ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK, 2022. URTERAKO, KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA ETA ARRAZAKERIAREN NAHIZ XENOFOBIAREN AURKAKO BORROKA SUSTATZEKO PROIEKTUETARAKO

1.–Xedea.

1.1. Toki erakundeetarako eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateetarako dirulaguntzen 2022rako deialdiaren oinarriak arautzeko xedea dute oinarri hauek, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako.

1.2. Dirulaguntza horien helburua kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka sustatzea da, kulturen arteko sentsibilizazio eta sustapen ekintzen bidez. Diruz lagunduko diren proiektuak Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako biztanle guztiei zuzenduta egonen dira, batik bat egoera zaurgarrienean daudenei, hala nola emakumeei, haurrei eta nerabeei.

1.3. Proiektuak hiru mota edo modalitatetakoak izan daitezke:

–A modalitatea. Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeek kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko abiarazitako proiektuak.

A.1) Komunitatean esku hartzeko ekintzen bitartez kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren aurkako borroka hobetzeko programak.

A.2) Bizikidetzaren inguruan sentsibilizatzeko eta hura sustatzeko ekintzak, unean unekoak, migrazioen, babesaren, eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloan.

–B modalitatea. Toki erakundeek kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko abiarazitako proiektuak.

B.1) Kulturen arteko bizikidetzaren ildo estrategikoaren esparruko jarduketa planak egikaritzea (diagnostikoak egitea, neurriak planifikatzea eta gauzatzea barne hartuta).

B.2) Bizikidetzaren inguruan sentsibilizatzeko eta hura sustatzeko ekintzak, unean unekoak, migrazioen, asiloaren, eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloan, hala nola jardunaldiak, debateak, prestakuntzak, topaketak edo oinarrizko konpetentzien ikaskuntza.

2.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako gehieneko kreditua 335.000 eurokoa da, oinarri arautzaile hauek onesten dituen foru aginduan kreditua handitzeko aurreikusitakoa galarazi gabe.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A modalitatea: 195.000 euro, 2022ko Gastuen Aurrekontuko F10002-F1200-4819-231900 partidaren kargura (Gizarte entitateetarako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako).

  • A.1 modalitatea: 100.000 euro.
  • A.2 modalitatea: 95.000 euro.

–B modalitatea: 140.000 euro, 2022ko Gastuen Aurrekontuko F10002-F1200-4609-231900 partidaren kargura (Toki erakundeetarako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako).

  • B.1 modalitatea: 90.000 euro.
  • B.2 modalitatea: 50.000 euro.

2.2. Proiektu bakoitzean, hauexek izanen dira gehieneko dirulaguntzak:

  • A.1 modalitatea: 40.000 euro.
  • A.2 modalitatea: 10.000 euro.
  • B.1 modalitatea: 25.000 euro.
  • B.2 modalitatea: 6.000 euro.

2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, modalitate bakoitzean zehaztutako muga edukita.

Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta, bestetik, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

2.4. Edozein modalitatetan (A.1, A.2, B.1, B.2) zehazten den esleitutako guztizkoa ematen ez bada, gainerako modalitateetara bideratzen ahalko da. Lehenik eta behin aurrekontu-lerro beraren kontura finantzatzen diren proiektuetara (toki entitateak edo gizarte entitateak) bideratuko da, onetsiak izanik aurrekontu-esleipenik gabe geratu diren horietara, hain zuzen. Bestela, beren lerroan premiarik ez badago, gainerako modalitateei esleituko zaizkie, honako lehentasun-ordena honen arabera:

–B.1 modalitatea.

–A.1 modalitatea.

–B.2 modalitatea.

–A.2 modalitatea.

2.5. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, emakida osagarri bat egin dakieke dirulaguntzarik jaso ez duten entitateei, edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenei, baldin eta lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.

3.–Gauzatzeko epeak.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2023ko otsailaren 10a baino lehenago ordaindu direnean.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektuko jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzea.

b) A eta B modalitateen esparruko kultura ekintzek –aisialdi eta astialdikoek– kulturen arteko bizikidetzaren edota arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren ikuspegia bildu behar dute.

c) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatu behar du.

d) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeetara egokituko dira, baita aplikatu beharreko beste araudietara ere.

Ez dira diruz lagunduko irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa aplikatzen duten programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza edota birgaitze obren proiektuak.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:

A. Proiektuko jarduerak exekutatzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:

a.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, diruz lagundutako jarduerak erakundearen jarduketa guztiei eragiten dien zati proportzionalean.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileen gastuak. Horien artean sartzen ahalko dira soldatak, erakundearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo erakunde onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira erakundeak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak). Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Erakundeak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko. Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

B. Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren %15 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, erakunde onuradunaren funtzionamendu orokorreko gastuak (langileriaren beste gastu batzuk, lokalenak, bulego materialak eta beste gastu arrunt batzuk). Zeharkako gastu horien %85, gutxienez, Nafarroan egin beharko dira.

5.3. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.

Era berean, ez dira diruz lagunduko:

a) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) edo zeharkako beste edozein zerga, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.

b) Ondasun inbentariagarriak eskuratu, birgaitu eta hobetzea.

c) Amortizazioak.

d) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, eskersariak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).

e) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

f) Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.

g) Zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez duten gastu-kontzeptuak.

5.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Erakunde onuradunek bete beharrekoak.

6.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira: Gizarte entitateen kasuan:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta egotea. Baita pertsona juridiko pribatuen taldeak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan jasota izatea, helburu sozialen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

d) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremua autonomia-erkidegoaz gaindikoa bada, egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea Nafarroan. Ez da diruz lagunduko baldintza hau bete aurretik egindako jarduera.

Bai gizarte entitate bai toki entitateen kasuan:

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

f) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

7.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.

Eskaera Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio.

Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzeko (A.1, A.2, B.1, B.2).

Ekintza bat erakunde batek baino gehiagok elkarrekin gauzatzen badute, ekintza hori bere gain hartu duen erakundeak aurkeztuko du eskabidea; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrean aurkeztuko da. Helbide honetan dago eskuragai:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/instantzia-orokorra-deskargatu

Behar bezala betetako eskabide ofizialarekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztuko da, eskaneatuta eta agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta:

A. Erakunde eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

a) Erakundearen estatutuak. Ez da beharrezkoa toki erakundeen kasuan.

b) Erakundea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Erakundeak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean. Ez da beharrezkoa toki erakundeen kasuan.

c) Identifikazio fiskaleko txartela. Ez da beharrezkoa toki erakundeen kasuan.

d) Ordezkaritza Nafarroako Foru Komunitatean duela frogatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezkoa toki erakundeen kasuan.

e) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

g) Gizarte-erakundeen kasuan, gardentasun-betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduarekin bat datorrena, eta, hala badagokio, horri lotutako informazioa. Toki erakundeek ez dute aurkeztu behar.

h) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).

i) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean daudela Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (VII. eranskina).

j) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo emateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduari egokitua.

k) Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo zergaren menpe ez dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak gehienez hiru hilabete lehenago egina.

l) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakin eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren arabera. Horrez gainera, erakundeak ordaindu beharko lituzkeen finantza-gastuak egiaztatu ahal izanen dira hasierako eskabidean, baldin eta jarduera hirugarrenen kalterako ez eteteak banku-mailegu bat edo kreditu-lerro bat eskatzea badakar berekin, 5. oinarriko 2.A.a.6) apartatuan aurreikusita dagoen bezala.

m) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri

(http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm).

B. Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko dokumentazioa, baloratzeko:

a) Eskaera tekniko eta ekonomikoko ereduak, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztuak. Interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webguneko Zerbitzuen Katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskaera teknikoek ezin izanen dute 20 orrialde baino gehiago eduki (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.

b) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden agiriak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.A apartatuko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada jazo. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, baldin eta bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik.

8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

8.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

8.2. Prozeduraren instrukzioa Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskabideak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

8.3. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio erakunde interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Ezin izanen da zuzendu baloratzeko aurkezten den dokumentazioa. Okerreko datuak, akats aritmetikoak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.

8.4. Eskaerak bereiz eta bere aldetik baloratuko dira, bere modalitatearen arabera (1. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte guztira, eta gutxienez 28 puntu II. eranskineko b apartatuan (“Proiektuaren koherentziaren azterketa”) eta gutxienez 8 d apartatuan (“Giza baliabideen, baliabide teknikoen eta ekonomikoen azterketa”).

8.6. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.

Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskabidea berridazteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.

8.7. Jarduketaren modalitate berean proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortu eta aurrekontuan krediturik ez dagoen kasuan, II. eranskineko b apartatuan (“Proiektuaren koherentziaren azterketa”) puntuazio handiena lortzen duena izanen da erakunde onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen b.1 apartatuan lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

8.8. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, adieraziko du gainerako eskaerak zergatik baztertu diren.

9.–Prozeduraren ebazpena.

9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzen emakida ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskaerak ezetsi direla; ezetsitako eskaera horien artean zehaztu egin beharko da, besteak beste, aurrekontu baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsi direnak.

9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

9.3. Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik eta ordainketa bakar batean ordainduko da, emandako zenbateko guztiarekin, gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, eta behar bezala frogatzen badute. Era berean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan aurreikusitako baldintzetan, toki erakundeek dirulaguntzaren ordainketa aurreratua eskatzen ahalko dute diruz lagundutako jardueraren gauzatzea aldi baterako finantzatzeko baliabide nahikorik ez duten kasuetan, betiere behar bezala egiaztatzen badute.

Horretarako, eskaerari erantsi beharreko dokumentazioarekin batera, deialdi honekin batera III. eranskin gisa doan erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena funtsik ez dagoela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, eta premia hori egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz, dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu eta sarrera konpromisoak.

Aurrekoa gorabehera, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien artean, erakundearen ordezkariak sinatutako dokumentu independente bat ere agertzen ahalko da, non eskatuko baita emandako dirulaguntzaren %60 aurretiaz ordaintzea, behar adina baliabiderik ez dagoela egiaztatu beharrik gabe, baldin eta emandako zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada. Bigarren kasu horretan aurreikusitako aurrerakina ere hilabeteko epean eginen da, dirulaguntzaren ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, eta, kasu guztietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoa beteko da. Aurrerakin hori irabazi-asmorik gabeko edozein erakunderi edo horien federazio, konfederazio edo elkarteei aplikatuko zaie.

10.2. Ordainketa aurreratua egin ez den kasuetan edo ordainketa aurreratua emandako laguntzaren zenbateko osora iristen ez den kasuetan, emandako dirulaguntzatik ordaintzeke dagoena osorik pagatzeko agintzen duen ebazpena 2022ko abenduan emanen da, jarduera 11. oinarrian adierazitakoaren arabera egin dela justifikatu ondoren.

Ordainketa egiteko 2022ko abenduko ebazpen horretan sartzen ahalko da, entitate onuradunak aurkeztutako txosten ekonomikoan eskaera egin ondoren, emandako dirulaguntzaren zatiari buruzko konturako ordainketak egitea, justifikatzeke dauden gastu arrunten eta langile gastuen zerrendari erantzunez, gauzatutako jardueraren zatiari dagokionez, 3. oinarrian aurreikusitako baldintzetan.

Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren helburuak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Erakunde onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatzeari buruz behar diren txosten tekniko eta ekonomiko guztiak, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen Katalogoan eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

11.2. Erakunde onuradun guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txosten tekniko eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte. Beren egoera partikularraren arabera, epemuga hauetara egokitu beharko dute betiere:

–2022ko azaroaren 1a: dirulaguntza ordaintzeko eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna, 10.2 oinarrian aurreikusitako baldintzetan. Txosten hori epe barruan aurkeztea nahitaezkoa da dirulaguntza aldez aurretik ordaindu ez bada edo aurreratutakoa emandako laguntzaren zenbateko osora iristen ez bada, eta aukerakoa izanen da Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik jaso duten erakundeendako.

–2023ko otsailaren 10a: kasu guztietan, amaierako txostena aurkezteko azken eguna.

Halaber, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.

11.3. Bitarteko edo amaierako txostena, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiriak dituena, justifikazio kontuaren bidez eginen da, eta honako elementu hauek izanen ditu, dagokionaren arabera:

–Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa, oinarri honen 1. apartatuan aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere.

Tartean txosten horiek aurkezturik ere, programaren amaierako txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan. Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego. Bestela, tarteko txostentzat hartuko da.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko egiaztagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketa data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

200 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.

–Zergapetuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.

–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

–Erakundeko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

–Erakundeko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.

–Finantzatutako proiektua gauzatu dela bermatzen duen beste edozein agiri.

11.4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

11.5. Instrukzio-organoak zehazten duenean zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

11.6. Diruz lagundutako zenbateko osoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

12.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen erakunde onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen erakundearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, “Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan” markaren logotipoa agertuko da.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere 2022ko azaroaren 14a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierako txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.

13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.

13.1. Onuradunak hirugarrenekin azpikontratazen ahalko ditu proiektuaren jarduerak, gehienez ere diruz lagundutako aurrekontuaren %50 gizarte erakundeen kasuan, eta diruz lagundutako aurrekontuaren %70 toki erakundeen kasuan.

Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ezin izanen zaio muga horietatik goragoko portzentajea egotzi, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.

Ondorio horietarako, onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da, hirugarrenekin ituna egiten badu dirulaguntzaren xede den jarduera zati batean egin dezaten. Dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

Ezin izanen da azpikontratatu, inola ere ez, diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten eta haren edukiari baliorik eransten ez dioten jarduketarik.

Diruz lagundutako jardueren onuradunek egindako azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio betiere.

13.2. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000 eurotik gorakoak badira, erakunde onuradunak organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo erakunde hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu erakunde onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

14.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.

14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak VIII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

15.–Baldintzak ez betetzea.

15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

15.2. Gardentasunari buruzko betebeharrak betetzen direla frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean (VI. eranskina), ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, dagozkion dokumentuak epez kanpo aurkeztu diren egunen kopurua.

15.4. Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

16.–Administrazio errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emandako ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

17.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak erakunde parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.

Dirulaguntzen erakunde onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Erakunde parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegian aurreikusita dagoena.

dpd@navarra.es helbidera joaz erabil dezakete interesdunek datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramatekoak ere. Konforme ez egonez gero, jo dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

18.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

II. ERANSKINA

–A modalitatea:

BALORAZIO IRIZPIDEAK, GIZARTE ENTITATEAK

100 puntu GEHIENEZ

a. Bidezkotasun instituzionala.

(12 puntu gehienez)

a.1.

Generoa:

(5 puntu gehienez)

Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen portzentajea:

–%50etik gorakoa.

–%20 eta %50 artean.

1 puntu

0,50 puntu

Kontratatutako emakumeen portzentajea:

–%50etik gorakoa.

–%20 eta %50 artean.

1 puntu

0,50 puntu

Gizon boluntarioen portzentajea:

–%50etik gorakoa.

–%20 eta %50 artean.

1 puntu

0,50 puntu

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izatea.

1 puntu

Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea.

1 puntu

a.2.

Esperientzia izatea migratzaileekin lan egiten, kulturen arteko bizikidetzako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako proiektu edo jardueretan:

(5 puntu gehienez)

Azkeneko 5 urteotan kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazismoaren aurkako borrokaren arloan egindako jardueren/proiektuen kopurua. (1 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu).

5 puntu gehienez

a.3.

Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea:

(2 puntu gehienez)

Boluntariotza plan bat du.

2 puntu

Lan egonkorreko ildo baten garapena.

1 puntu gehienez

b. Proiektuaren koherentziaren azterketa.

(50 puntu gehienez)

b.1.

Proiektuaren oinarriak:

(8 puntu gehienez)

Guztiz koherentea.

8 puntu gehienez

Oso koherentea.

6 puntu gehienez

Koherente samarra.

4 puntu gehienez

b.2.

Parte-hartzaileen profilak aurkeztutako proiektura egokitzea:

(3 puntu gehienez)

Oso egokia.

3 puntu gehienez

Egokia.

2 puntu gehienez

b.3.

Arreta bereziko kolektiboak (emakumeak, haurrak eta nerabeak):

(2 puntu)

Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta egotea.

2 puntu

b.4.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua:

(5 puntu gehienez)

Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko udalerri batean edo gehiagotan egitea.

5 puntu

Iruñean eta Iruñerrian soilik egiten bada.

1 puntu

b.5.

Esku hartzen den udalerriko edo udalerrietako biztanle migratzaileen proportzioa:

(3 puntu gehienez)

%15etik gorakoa.

3 puntu

%10 eta %15 bitartean.

2 puntu

%10Etik beherakoa.

0,50 puntu

b.6.

Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila:

(5 puntu gehienez)

Oso handia.

5 puntu gehienez

Handi samarra.

3 puntu gehienez

b.7.

Jarduerak. Deskribapen eta egokitasun maila:

(5 puntu gehienez)

Oso handia.

5 puntu gehienez

Handi samarra.

3 puntu gehienez

b.8.

Jardueren egutegia ezartzea. Deskribapen eta egokitasun maila:

(2 puntu gehienez)

Oso handia.

2 puntu gehienez

Handia.

1 puntu gehienez

b.9.

Jardueren Hedapen Plana eta baliatu beharreko euskarriak; kalitate maila:

(2 puntu gehienez)

Oso handia.

2 puntu gehienez

Handia.

1 puntu gehienez

b.10.

Helburuen, jardueren eta emaitzen koherentzia maila:

(8 puntu gehienez)

Guztiz koherentea.

8 puntu gehienez

Oso koherentea.

6 puntu gehienez

Koherente samarra.

4 puntu gehienez

b.11.

Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu gehienez)

Oso handia.

3 puntu gehienez

Handi samarra.

2 puntu gehienez

b.12.

Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegia noraino txertatu den:

(3 puntu gehienez)

Txertatze-maila handia.

3 puntu gehienez

Txertatze-maila handi samarra.

2 puntu gehienez

b.13.

Proiektu osoan 2030erako Agendako GJHak noraino txertatu eta aipatu diren:

(1 puntu arte)

Txertatu ditu.

1 puntu gehienez

Aipatu ditu.

0,5 puntu gehienez

c. Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua.

(10 puntu gehienez)

c.1.

Adierazleak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna eta pertinentzia.

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila.

1,50 puntu gehienez

c.2.

Egiaztapen iturriak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna.

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila.

1,50 puntu gehienez

c.3.

Ebaluazio prozesua:

(2 puntu gehienez)

Egokitasuna.

1 puntu gehienez

Zehaztasun maila.

1 puntu gehienez

c.4.

Jarraipen prozesua:

(2 puntu gehienez)

Egokitasuna.

1 puntu gehienez

Zehaztasun maila.

1 puntu gehienez

d. Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa.

(16 puntu gehienez)

d.1.

Giza baliabideen egokitzapena (kontratatutako berezko langileak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak:

(5 puntu gehienez)

Oso egokia.

5 puntu gehienez

Egokia.

3 puntu gehienez

d.2.

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:

(2 puntu gehienez)

Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak.

2 puntu gehienez

d.3.

Baliabide teknikoak:

(2 puntu gehienez)

Proiektura egokitzea.

2 puntu gehienez

d.4.

Baliabide ekonomikoak:

(7 puntu gehienez)

Aurrekontua proiektuari egokitzea.

4 puntu gehienez

Bat etortzea eta argiak izatea eskabide teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutako informazioa (Excel dokumentua).

3 puntu gehienez

e. Sareko lana eta beste entitate eta baliabide batzuekiko koordinazioa.

(5 puntu gehienez)

e.1.

Sarean lan egitea.

3 puntu gehienez

e.2.

Koordinazioa.

2 puntu gehienez

f. Proiektua zenbateraino osatzen den jarduketa eremuko beste baliabide batzuekin.

(2 puntu gehienez)

Osagarritasun handia.

2 puntu gehienez

Osagarritasun handi samarra.

1 puntu gehienez

g. Proiektuaren berrikuntza-maila.

(2 puntu gehienez)

Oso handia.

2 puntu gehienez

Handi samarra.

1 puntu gehienez

h. Proiektuaren onuradunen parte-hartze maila.

(2 puntu gehienez)

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko mekanismoak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak eta abar):

(2 puntu gehienez)

Baditu eta egokiak dira

2 puntu gehienez

i. Jarraitutasuna.

(1 puntu arte)

Proiektuak jarraitutasuna dauka, eta bi urte baino gehiago darama martxan.

1 puntu

Proiektuak jarraitutasuna dauka, eta bi urte baino gutxiago darama martxan.

0,50 puntu

II. ERANSKINA

–B modalitatea:

BALORAZIO IRIZPIDEAK, TOKI ENTITATEAK

100 puntu GEHIENEZ

a. Bidezkotasun instituzionala.

(10 puntu gehienez)

a.1.

Generoa:

(5 puntu gehienez)

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izatea.

2,50 puntu

Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea.

2,50 puntu

a.2.

Esperientzia izatea migratzaileekin lan egiten, kulturen arteko bizikidetzako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako proiektu edo jardueretan:

(5 puntu gehienez)

Azkeneko 5 urteotan kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazismoaren aurkako borrokaren arloan egindako jardueren/proiektuen kopurua.

(Puntu bat proiektu bakoitzeko)

5 puntu gehienez

b. Proiektuaren koherentziaren azterketa.

(50 puntu gehienez)

b.1.

Proiektuaren oinarriak:

(10 puntu gehienez)

Guztiz koherentea.

10 puntu gehienez

Oso koherentea.

8 puntu gehienez

Koherente samarra.

6 puntu gehienez

b.2.

Parte-hartzaileen profilak aurkeztutako proiektura egokitzea:

(3 puntu gehienez)

Oso egokia.

3 puntu gehienez

Egokia.

2 puntu gehienez

b.3.

Arreta bereziko kolektiboak (emakumeak, haurrak eta nerabeak):

(2 puntu)

Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta egotea.

2 puntu

b.4.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua:

(3 puntu gehienez)

Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko udalerri batean edo gehiagotan egitea.

3 puntu

Iruñean eta Iruñerrian eta, halaber, Foru Komunitateko beste udalerri batean egiten bada.

2 puntu

Iruñean eta Iruñerrian soilik egiten bada.

1 puntu

b.5.

Esku hartzen den udalerriko edo udalerrietako biztanle migratzaileen proportzioa:

(3 puntu gehienez)

%15etik gorakoa.

3 puntu

%10 eta %15 bitartean.

2 puntu

%10etik beherakoa.

1 puntu

b.6.

Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila:

(5 puntu gehienez)

Oso handia.

5 puntu gehienez

Handi samarra.

3 puntu gehienez

b.7.

Jarduerak. Deskribapen eta egokitasun maila:

(5 puntu gehienez)

Oso handia.

5 puntu gehienez

Handi samarra.

3 puntu gehienez

b.8.

Jardueren egutegia ezartzea. Deskribapen eta egokitasun maila:

(2 puntu gehienez)

Oso handia.

2 puntu gehienez

Handi samarra.

1 puntu gehienez

b.9.

Jardueren Hedapen Plana eta baliatu beharreko euskarriak: kalitate maila:

(2 puntu gehienez)

Oso handia.

2 puntu gehienez

Handi samarra.

1 puntu gehienez

b.10.

Helburuen, jardueren eta emaitzen koherentzia maila:

(8 puntu gehienez)

Guztiz koherentea.

8 puntu gehienez

Oso koherentea.

6 puntu gehienez

Koherente samarra.

4 puntu gehienez

b.11.

Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu gehienez)

Oso handia.

3 puntu gehienez

Handi samarra.

2 puntu gehienez

b.12.

Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegia noraino txertatu den:

(3 puntu gehienez)

Txertatze-maila handia.

3 puntu gehienez

Txertatze-maila handi samarra.

2 puntu gehienez

b.13.

Proiektu osoan 2030erako Agendako GJHak noraino txertatu eta aipatu diren:

(1 puntu arte)

Txertatu ditu.

1 puntu gehienez

Aipatu ditu.

0,5 puntu gehienez

c. Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua.

(10 puntu gehienez)

c.1.

Adierazleak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna eta pertinentzia.

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila.

1,50 puntu gehienez

c.2.

Egiaztapen iturriak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna.

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila.

1,50 puntu gehienez

c.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesua:

(4 puntu gehienez)

Egokitasuna.

2 puntu gehienez

Zehaztasun maila.

2 puntu gehienez

d. Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa.

(16 puntu gehienez)

d.1.

Giza baliabideen egokitzapena (kontratatutako berezko langileak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak:

(5 puntu gehienez)

Oso egokia.

5 puntu gehienez

Egokia.

3 puntu gehienez

d.2.

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:

(2 puntu gehienez)

Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak.

2 puntu gehienez

d.3.

Baliabide teknikoak:

(2 puntu gehienez)

Proiektura egokitzea.

2 puntu gehienez

d.4.

Baliabide ekonomikoak:

(7 puntu gehienez)

Aurrekontua proiektuari egokitzea.

4 puntu gehienez

Bat etortzea eta argiak izatea eskabide teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutako informazioa (Excel dokumentua).

3 puntu gehienez

e. Sareko lana eta beste entitate eta baliabide batzuekiko koordinazioa.

(5 puntu gehienez)

e.1.

Sarean lan egitea.

3 puntu gehienez

e.2.

Koordinazioa.

2 puntu gehienez

f. Proiektua zenbateraino osatzen den jarduketa eremuko beste baliabide batzuekin.

(2 puntu gehienez)

Osagarritasun handia.

2 puntu gehienez

Osagarritasun handi samarra.

1 puntu gehienez

g. Proiektuaren berrikuntza-maila.

(2 puntu gehienez)

Oso handia.

2 puntu gehienez

Handi samarra.

1 puntu gehienez

h. Proiektuaren onuradunen parte-hartze maila.

(5 puntu gehienez)

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko mekanismoak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak eta abar):

(5 puntu gehienez)

Baditu eta egokiak dira

5 puntu gehienez

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

III. eranskina.–Dirua aurreratzeko eskaera.

IV. eranskina.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharrak betetzeari buruzko adierazpena.

V. eranskina.–Sexuagatiko edo generoagatiko diskriminaziorik ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

VII. eranskina.–Baimena.

VIII. eranskina.–Beste laguntza batzuk eskatu eta/edo jaso izanari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

VI. eranskina.–Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (PDFa).

Deskarkatu III., IV., V., VII. eta VIII. eranskinak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2202531