50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2022ko otsailaren 22an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2202770