49. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratu bati aldaketa nabarmen ez-funtsezkoa egiteko espedientea, Valle de Odieta SCLk sustatua.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da espediente horretako dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientea

Ingurumen baimen integratu baten aldaketa nabarmena

Kodea

0001-0040-2021-000039

Hasiera eguna

2021-12-23

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Sailkapena

Legeria

A jarduera

B jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina /

10.15 taldea

-

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

-

I. eranskina / 5.4.a)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

-

I. eranskina / 5.3.b).i)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina /

1 f) taldea

II. eranskina /

9 e) taldea

Instalazioa

Esnetarako behien ustiategia (A jarduera) eta hondakin organikoen biometanizazio planta (B jarduera).

Titularrak

VALLE DE ODIETA SCL / HIBRIDACIÓN TERMOSOLAR NAVARRA SL

Zentroaren zenbakia

3106509002

Kokalekua

17. poligonoa, 48., 50., 51., 52., 53., 54., 55. lurzatiak. “Corraliza de Tomillar” alderdia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 607.519,000
eta Y: 4.684.429,000

Udalerria

CAPARROSO

Proiektua

Digestato likidoaren tratamendua, laboreak ureztatzeko ur gisa berrerabiltzeko

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko otsailaren 17an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2202481