46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Udalerako egoitza elektronikoa sortzea

Odietako Udaleko Alkatetzak, otsailaren 23ko 13/2022 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Odietako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.odieta.es helbide elektronikoan. Odietako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Odietako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Bosgarrena.–Odietako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Erripan (Odieta), 2022ko otsailaren 23an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2202756