45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Untzueko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Untzueko Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu arauaren indargabetzea behin betiko onetsi da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Untzuen, 2022ko otsailaren 17an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2202548