2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Zerga-tasak 2022rako
Donamariako Udalak, 2022ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, aho batez erabaki da:
1) Karga-tasa hauek ezartzea 2022rako:
Zergak:
1.–Kontribuzioa: %0,18.
2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.
3.–Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %0,12.
4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
2) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioetarako.
Jakinarazten dena, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Donamarian, 2022ko otsailaren 17an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2202464