41. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

36E/2022 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko laguntzen 2022ko deialdia.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 248E/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak. Deialdi hori 2022ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14koan.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi zen, eta 2022ko martxoaren 1ean bukatuko da. Egiztatu da eskaerak aurkezteko epea murriztu egin dela ebazpenaren sinadura eta ondorengo arauen argitalpena atzeratu delako, eta, horrenbestez, aurtengo epea aurreko deialdietan onartutakoak baino laburragoa dela. Hortaz, bidezkoa da epea 2022ko martxoaren 30era arte luzatzea, laguntza eskatzaileei kalterik ez eragiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen zatiaren 5. puntua aldatzea, honela idatzita gelditu dena:

“Eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi, eta 2022ko martxoaren 30ean bukatuko da”.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko otsailaren 18an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2202631