4. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, oposizio bidez bete daitezen udaltzain-agente izateko 6 lanpostu, Udaltzaingoan aritzeko. Izendapena

Udalaren Gobernu Batzarrak 2020ko urriaren 23an hartutako erabakiaren bidez, oinarriak onetsi ziren udaltzain-agente izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, Zizur Nagusiko Udaltzaingoan aritzeko. Deialdia 2020ko 271. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an. Era berean, 2021eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 16koan, argitara eman zen bi lanpostu gehiagorekin handitu zela hasierako kopurua, eta, beraz, sei izan ziren udaltzain agente lanpostua betetzeko deitutako lanpostuak.

Hautapen prozesu horretan Raúl López Magaña izangaia onartu zen, txanda irekitik aurkeztu zena. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartua izan aurreko hautapen prozesuaren fase guztiak gainditu ondoren, 37023 lanpostua esleitu zitzaion. Lehenago, aipatutako pertsonak jakinarazi zuen bazuela ikastaro horren diploma, eta hura baliozkotzeko eskaera egin zuen 2021eko azaroaren 25ean, eskola horretan; azkenean, eskolak onartu egin zuen. Era berean, proposatutako pertsonak deialdiaren 8.1 oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu zuen, 7.3.3 eta 3. oinarriei dagokienez. Horiek horrela, deialdiaren kalifikazio epaimahaiak Raúl López Magaña jauna proposatu zuen Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario izendatzeko, udaltzain agentearen lanpostuan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren abenduaren 15eko 937/2021 Ebazpenaren bidez egin zen izendapen hori, eta plantilla organikoko 37023 lanpostua esleitu zitzaion Raúl López Magaña izangaiari, Zizur Nagusiko Udaleko Udaltzaingoan aritzeko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2117866