36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

152E/2022 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, María Eugenia Ciriza Ariztegui andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko 1-M Solairuko Erizaintza Unitateko burua.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horien 22.5 artikuluak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko dira erizaintza unitateetako buruak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, María Eugenia Ciriza Ariztegui andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko 1-M Solairuko Erizaintza Unitateko burua.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean itzuli beharko du jatorrizko lanpostura.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2201757