36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-1eko 1. sektoreko A-2ri dagokion xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2021eko irailaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Elkanoko AR-1eko 1. sektoreko A-2ri eragiten diona, Javier Flores Galarza arkitektoak idatzia eta Flamarique Saez Laurak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko irailaren 7an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201283