36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 542. lurzatian. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2021eko abuztuaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Cordovillako 1. poligonoko 542. lurzatiaren xehetasun-azterketa, María Pilar Fácil Carmenek sustatua.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2022ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201284