2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Plan Partzialaren aldaketa, APA-7 S-5 sektoreko UE-2 Exekuzio Unitatean. Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2021eko abenduaren 2ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Plan Partzialaren aldaketa, Udal Plan Orokorreko APA-7an (S-5 sektoreko UE-2 industrialdea).
Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Plan partziala (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2201420