36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Martzillako udal mugarteko “La Planilla” meatze-ustiategiaren baimena ukatzea.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 4/2022 Ebazpenaren bidez, ukatu egin da ezaugarri hauek dituen meatze-ustiategiaren baimena:

Izena: “La Planilla”.

Meatze-baliabidea: legarrak.

Udal mugartea: Martzilla.

Entitate sustatzailea: Grupo Samopi SL.

Ukoaren arrazoia: Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak araututako ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozeduraren ondorioz, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 1283E/2021 Ebazpenaren bidez, ingurumen inpaktuaren adierazpena egin da ustiapen proiektuari, ingurumen inpaktuaren azterketari eta leheneratze-planari dagokienez, eta kontrako adierazpena da. Horretarako arrazoia da proiektuak galzorian dauden espezie katalogatu batzuei eragiten diela, hala nola, basoiloari, basoilo txikiari, gangari eta mirotz zuriari. Kontuan harturik ingurumen inpaktuaren adierazpen hori kontrakoa dela, ebatzi da eskatutako baimena ukatzea.

Eta hori guztia argitara ematen da Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Iruñean, 2022ko otsailaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2201999