36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

70/2022 EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara eman daitezela bai plantilla organikoa bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen izendapen libreko zuzendaritza karguak betetzen dituzten langile finkoen eta behin-behinekoen zerrenda ere, biak 2021eko abenduaren 31ri dagozkionak.

Gobernu Kontseiluak, 2009ko urriaren 6an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen Plantilla Organikoa eta hura osatzen duten lanpostuetan langileen esleipena onetsi zituen. Erabakiaren bigarren apartatuko 1. zenbakiak ezartzen duenez, langileen plantilla organikoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan funtzionarioen eta bertan izendapen libreko zuzendaritza karguak betetzen dituzten behin-behineko langileen zerrenda argitaratuko dira urtero, aurreko urteko abenduaren 31ko egitura organikoarekin eta egoerarekin bat etorrita.

Kontuan hartuz 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina), bidezkoa da argitara ematea bai 2021eko abenduaren 31n Unibertsitateak zeukan plantilla organikoa bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen izendapen libreko zuzendaritza karguak betetzen dituzten langile finkoen eta behin-behineko langileen zerrenda ere.

Legez dauzkadan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Xedatzea argitara dadila Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa (I. eranskina), 2021eko abenduaren 31ko egoerari dagokiona betiere.

Bigarrena.–Xedatzea argitara dadila Nafarroako Unibertsitate Publikoan izendapen libreko zuzendaritza karguak betetzen dituzten langile finkoen eta behin-behineko langileen zerrenda (II. eranskina), aipatu plantilla organikoan 2021eko abenduaren 31ko egoerari dagokiona betiere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 19an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

I. ERANSKINA

Administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla 2021-12-31n (PDFa).

II. ERANSKINA

Nafarroako unibertsitate publikoko administrazioko eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioen eta behin-behineko langileen zerrenda 2018/12/31n (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2202237