33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifen eranskina aldatzea, Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Espedientea jendaurrean egon da legez ezarritako epean, iragarkia paratuta 2021eko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an, eta epe horretan ez da alegaziorik jaso; beraz, behin betiko onetsi behar da.

Tarifen eranskinaren II. epigrafea, jarduera kaltegabeen lizentziarako eta jarduera kaltegabea edo etxeko eskorta eskualdatzeko, honela gelditzen da:

“II. epigrafea.–Jarduera kaltegabeak.

Irekitzeko lizentzia, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa: 75,00 euro.

Jarduera eskualdatzea, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa: 50,00 euro”.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Olaibarren, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2201660