32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko plantilla organikoa.

Erabaki hori 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.

Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12.

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio egoera: jardunean.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12.

Izenen zerrenda

León Gárriz, Eva María. Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2003/06/07. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 4.

Goñi Allo, Blanca Ujue. Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2008/09/04. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 3.

Iragarkiaren kodea: L2201429