32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra.

Aurrekontua jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Carcarren, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2201369