3. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

128/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baliogabetzen baita Bankia SA gordailu-erakundeak Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena.

Bankia SA erakundeak (IFK: A14010342) aitortua du Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzailea izatea.

2021eko urriaren 19an, Caixabank SAk Nafarroako Foru Ogasunari jakinarazi zion ezen Bankia SArekin bat egin zuela, hura xurgatuta (legezko data: 2021eko martxoaren 26a; data operatiboa: 2021eko azaroaren 14a).

Bankia SAren nortasun juridikoa iraungi denez, bidezko da dagokion foru agindua izapidetzea, behin betiko baliogabetzeko aitortua duen izaera, zergen bilketan finantza-erakunde laguntzailea den aldetik. Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehena.–Baliorik gabe uztea, 2021eko abenduaren 13tik aurrera, Bankia SA gordailu-erakundeak (IFK: A14010342) aitortua duen izaera, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile den aldetik. Izaera hori aitortu zitzaion bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatearen diru-bilketaren erregelamendua onesten duen 177/2001 Foru Dekretuarekin.

Bigarrena.–Ixtea, erakunde laguntzailea den aldetik, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean Bankia SAn irekita dauden kontuak.

Hirugarrena.–Bankia SA ezabatzea hala ordainketak helbideratzeko nola fitxategiak editran bidez jakinarazteko prozeduretatik, biak ala biak esleitu baitzaizkio Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzailea den aldetik.

Laugarrena.–Foru agindu hau jakinaraztea Caixabank SAri, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari eta Diru-bilketa Zerbitzuari.

Bosgarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 14an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2117388