26. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 143. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren azaroaren 3ko 338/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, igogailua paratu ahal izateko Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, 5. poligonoko 143. katastro-lurzatian, Beriaingo Palomeras 1eko jabekideek sustatua.

Iragarkia argitaratu zen 2021eko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2022ko urtarrilaren 10eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Beriainen, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201018