259. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontrataziorako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 661372.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/661372).

Vianako Udalak, 2021eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, 2023an enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontrataziorako udal dirulaguntzak emateko.

Lehena.–Onuradunak: Laguntza horien onuradun izan daitezke Vianan dauden enpresak –forma juridikoa edozein dela ere–, banakako enpresaburuak, profesionalak eta/edo autonomoak, baldin kontratatzen dituzten langabeak inskribaturik badaude Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan, Vianan erroldaturik badaude gutxienez 2 urte lehenagotik eta betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak.

Bigarrena.–Xedea: Pizgarriak ezartzea kontratazioa sustatzeko eta enplegua egonkortzeko, horretarako laguntzak eta dirulaguntzak emanez, Vianako udalerrian erroldatutako langabeei lan kontratuak egin diezazkieten, bai enpresek bai banakako enpresaburuek, profesionalek eta/edo autonomoek.

Era berean, enplegu autonomoa sortu eta finkatu nahi da, banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa ezartzen direnei laguntzak eta dirulaguntzak emanez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://www.viana.es/transparencia/contrataciones-convenios-subvenciones-y-costes-de-los-servicios/contratos-convenios-y-subvenciones/convocatorias-de-subvenciones/

Laugarrena.–Zenbatekoa: Laguntzetarako dagoen diru zenbatekoa, guztira: 15.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 10. oinarria.

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, oinarri hauek argitaratu eta biharamunetik hasita, 2023ko urtarrilaren 1aren eta argitaratze egunaren artean egindako kontratazioetarako, eta, gainerako kasuetarako, bi hilabetekoa, lan kontratua hasi eta biharamunetik, edo lan kontratua mugagabe bihurtu edo, autoenplegurako, autonomoetan alta eman eta biharamunetik.

Vianan, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2216342