257. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 646. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Beriaingo Udalak, 2022ko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen oztopo arkitektonikoak kentzeko hiri-jarduketarako plan berezia katastroko 5. poligonoko 646. lurzatian, Kale Berriko 1 kaleko auzokideen erkidegoak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako bulegoetan, jendea hartzeko ohiko orduetan.

Beriainen, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2216466