256. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

266/2022 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onesten dira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, oposizio-lehiaketa bidezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Deialdiaren V. eranskinean, "Oposizio faseko probak baloratzeko irizpideak" izenekoan, akats bat atzeman da, testu bat falta delako, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza Orientazioaren espezialitateko probako B zatiaren B1 ariketa baloratzeko irizpideei buruzkoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak xedatzen duenez, "egintza edo xedapena eman duen organoari egokituko zaio errebokatzea kargak ezartzen dituzten egintzak edo pertsonen kalterako diren egintzak, eta zuzentzea administrazio-egintza eta -xedapenenetan egiten diren akats material, aritmetiko eta egitatezkoak".

Horrenbestez, bidezkoa da zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren V. eranskinean atzemandako akatsa.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea, akats material bat dela eta, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren V. eranskina. Hortaz, "B2 Ariketa" atalaren aurre-aurretik testu hau erantsiko da:

"Hezkuntza Orientazioaren espezialitaterako berariazko alderdiak:

Unitate didaktikoa izangaiak aurkeztutako urteko lan planaren barreneko esku-hartze psikopedagogikoko programetako bati buruzkoa izanen da.

Unitate didaktikoa egitean honako alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Esku-hartze programaren helburuak eta hartzaileak argi zehaztea.

–Esku-hartze programaren edukiak, jarduerak, prozedurak, baliabideak eta denborak.

–Esku-hartze programaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko prozedurak, bitartekoak eta irizpideak.

–Prozedurak, baliabideak eta berariazko jarduketak koherenteak izatea esku-hartze programaren helburu eta edukiekin".

2. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2022ko abenduaren 13an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2216909