250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Aldaketa, Aldi baterako Enplegua Egonkortzeko 2022rako Lan Eskaintza Publikoan

Aldaketa, Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 12ko, 2022ko ekainaren 20ko eta 2022ko irailaren 26ko erabakien bidez onetsitako Aldi baterako Enplegua Egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoan.

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2022ko azaroaren 25ean:

JOB 25-NOV-22 (45/SG).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 12ko Erabakiaren BIDEZ, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin bat, Iruñeko Udalaren aldi baterako enplegua egonkortzeko lan-eskaintza publikoa onetsi zuen (2022ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialan, maiatzaren 19koan, argitaratua).

Akatsa atzeman zen aipatu Erabakian, eta ekainaren 20an zuzendu zen, aipatutako LEPean 302300-58 zenbakidun plaza sartuta (2022ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 5ekoa).

Iruñeko Udaleko langileak lan-kontratudun finko edo lan-kontratudun mugagabe ez-finko deklaratzen zituzten hainbat epai aplikatuz, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 26an (2022ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 13koa), egonkortzeko eskaintza publikoa aldatu zuen, aitortutako eskubideetara egokitzeko.

Iruñeko Lan Arloko 3. Epaitegiaren 2022ko uztailaren 28ko behin-behineko autoa betez, Tokiko Gobernu Batzarrak azaroaren 7an erabaki zuen epaiak eragindako Etxeko Arreta Zerbitzua Pamplona Sozietate Mugatua, enpresa publikoko langileak berriz ere udal-plantillan ezartzea.

Epaiak eragiten dien lanpostuak aztertu ondoren, eta egonkortzeko lep horretan sartutako plazen identifikazioan akatsak atzeman direnez, honako hau erabaki da: Iruñeko Udalaren aldi baterako enplegua egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoa aldatzea, honako hauekin bat:

1.–Lan Arloko 3. Epaitegiaren 2022ko uztailaren 28ko auto judizialak eragiten dien langileen plazak sartzea, erabaki honekin batera onetsi den eranskineko xehetasunekin bat.

2.–Enplegu-teknikariaren 1-204500-7 zenbakiko plaza lan-kontratudun mugagabe ez-finkoaren eskubidea aitortzeari buruzko epai judizialera egokitzea, eta plaza 2-204500-1 zenbaki berriarekin izendatzea.

3.–2-204300-6 plaza sartzea, Lorezaintzako Lantegi Eskolako zuzendariarena, eta zehaztea hura betetzeko sarbide-sistema oposizio-lehiaketa izanen dela.»

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, nafarroako administrazio auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Iruñean, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Lan arloko 3. epaitegiaren 2022ko uztailaren 28ko auto judiziala betearazi ondoren egonkortzeko lan eskaintza publikoan sartzeko baldintzak betetzen dituzten plazak

LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA

SARTZEKO BIDEA

2-403100-114: Familia-langilea

Merezimendu-lehiaketa

2-403100-130: Familia-langilea

Merezimendu-lehiaketa

2-403100-146: Familia-langilea

Merezimendu-lehiaketa

2-403100-200: Familia-langilea

Merezimendu-lehiaketa

2-403100-115: Familia-langilea

Oposizio-lehiaketa

2-403100-148: Familia-langilea

Oposizio-lehiaketa

2-403100-150: Familia-langilea

Oposizio-lehiaketa

2-403100-157: Familia-langilea

Oposizio-lehiaketa

2-403100-169: Familia-langilea

Oposizio-lehiaketa

2-403100-192: Familia-langilea

Oposizio-lehiaketa

2-408200-132: Familia-langilea lanaldi partzialean

Oposizio-lehiaketa

2-408200-133: Familia-langilea lanaldi partzialean

Oposizio-lehiaketa

2-408200-135: Familia-langilea lanaldi partzialean

Oposizio-lehiaketa

2-408200-137: Familia-langilea lanaldi partzialean

Oposizio-lehiaketa

2-408200-138: Familia-langilea lanaldi partzialean

Oposizio-lehiaketa

2-408200-139: Familia-langilea lanaldi partzialean

Oposizio-lehiaketa

2-408200-80: Familia-langilea lanaldi partzialean

Merezimendu-lehiaketa

2-408200-140: Familia-langilea lanaldi partzialean

Merezimendu-lehiaketa

1-404800-90: ADM. Laguntzaile osagarriduna

Merezimendu-lehiaketa

Iragarkiaren kodea: L2216367