250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

2022. urterako Lan Eskaintza Publikoa (Berritzekoa)

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2022ko azaroaren 25ean:

JOB 25-NOV-22 (44/SG).

Kontuan harturik Iruñeko Udalaren Plantilla Organikoan dauden lanpostu hutsak, bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, ikusirik espedientean jasota dauden agiriak, eta ikusirik espedientean jasota dagoen Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren txostena,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa –Berritzekoa– onestea 2022. urterako, bertan honako lanpostu hauek sartuta:

–15 Udaltzaingoko agente.

–14 Gizarteratzeko teknikari.

–6 Zuzenbideko lizentziadun.

–1 Hiri Kontserbazioko Mantentze-lanetako Laguntzaile.

–1 Desinfekzio- eta Mantentze-lanetako Ofizial Profesional.

–1 Gizarte-enpleguko Ofizial.

–3 Familia-langile.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Iruñean, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2216279