25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Urbanizazio proiektua, 5. poligonoko 82. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren urtarrilaren 17ko 17/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen urbanizazio proiektua, 5. poligonoko 82. lurzatian, Fermín Legal Colomok aurkeztua Beriain Green Homesen izenean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan xedatutakoarekin, 74. artikuluari dagokionez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2200669