240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, eskola-garraiorako laguntzak emateko, 2021-2022 ikasturtean Hegoalde ikastolara joan diren Beriaingo ikasleendako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 659935.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/659935).

2022ko azaroaren 17ko erabakia.

Deialdiaren oinarriak:

Lehena.–Onuradunak.

Laguntzak jasotzen ahalko dituzte Beriaingo ikasleek, baldin eta 2021/2022 ikasturtean Hegoalde ikastolan ikasi badute eta eskola-garraioa erabili badute.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdiaren xedea da arauak ezartzea Beriaingo familiei eskola-garraiorako laguntzak emateko, haurrak 2021-2022 ikasturtean Hegoalde ikastolan, D ereduan, eskolatzeagatik.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.beriain.es/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa izanen da egindako gastuaren %60, gehienez ere.

Aurrekontu-kontsignazioaren eta aurkeztutako eskaeren araberakoa izanen da ehuneko zehatza.

Bosgarrena.–Aurrekontu-kontsignazioa.

3.000,00 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2022ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2215572