238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 4koa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du, baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. Proposamen hori 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 5ean emandako 2256/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zituzten Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Izendapenaren aurretik, Ana Ezponda Casajus andreak, txanda irekiko izangaiak, ez zuen lanpostuaren jabetza hartu horretarako ezarritako epean, eta Mónica Mendigaña Ramos andrea, txanda irekiko izangaia, ezin izan zen izendatu ez zituelako eskatutako agiriak aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Izendapena egin ondotik, Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaio, jabetza hartzeko egunetik beretik hasita, txanda irekiko izangai honi: Florin Olimpiu Lenghel jauna; izan ere, une horretan zerbitzu finkoak ematen ari zen administrazio publiko honetan edo beste batean.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu betetzeko, honako hauen alde:

–Txanda irekia.

ALBERDI ALDASORO, NEREA

LOPEZ SALA, PAUL

ALONSO ORDAS, NURIA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2215272