232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

84/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behinean onesten baita Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektua.

Ekimen honen xedea Barañaingo udalerrian mugikortasuna hobetzeko asmoari lotzen zaio, Eultza jaurerriaren inguruko urbanizazio berria dela-eta. Helburua da ibilgailu, oinezko eta txirrindularientzako lotura bat ezartzea, gaur egun existitzen ez dena, bide baten bidez, Barañaingo industrialdearen (Arga ibaiaren ezkerreko ertza) eta NA-30 errepidearen (Arga ibaiaren eskuineko ertza) artean. Bide horrek biaduktu bat izanen du: Arga ibaia zeharkatuko du, eta Kirol etorbidearen eta Barañaingo industrialdeko A eta B kaleen elkarguneko biribilgunea lotuko du. Halaber, biribilgune berri bat ere eginen da NA-30 errepidean, Landabenen.

Jarduketa eremua argi eta garbi bereizitako bi eremutan banatzen ahal da: lehenengoa, Arga ibaiaren ezkerreko ertzean, eta bigarrena, eskuinaldekoan.

Konponbidea da oin berriko bide bat eraikitzea, 160 metro luze ingurukoa, Barañain eta Landabengo industrialdearen artean, Arga ibaia zeharkatuz. Bide horrek orduko 40 km-ko proiektu abiadura izanen du.

Arga ibaiaren ezkerreko ertzeko lotura lehendik dagoen biribilgunean eginen da, Estadioko pasealekuaren eta Barañaingo industrialdeko A eta B kaleen arteko elkargunean. Eskuineko ertzean, NA-30ean egitekoa den biribilgune batean eginen da lotura.

Arga ibaiaren ibilgua zeharkatzeko, hormigoi aurreatezatuzko habeekin egindako biaduktu bat proiektatu da, estribuen arteko 80 metroko luzerakoa. Biaduktu horrek tarteko bi zutabe ditu, ibaiaren ibilgutik kanpo zimendatuak.

Bideak 3,50 metroko errei bat izanen du zirkulazioaren noranzko bakoitzeko, bazterbideak, 2,00 metro zabaleko bizikleta-bidea eta oinezkoentzako 2,50 metroko espaloia, Arga ibaiaren parkearekin lotuko dena.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da trazadura proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin behinean onestea Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektua.

2. Abiaraztea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedientea (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Barañaingo, Iruñeko eta Oltza Zendeako udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Barañaingo, Iruñeko eta Oltza Zendeako udalei jakinaraztea, eta iragarki-taulan argitaratzeko eskatzea.

Iruñean, 2022ko azaroaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.

FINKA

Zk.

JABEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

BARAÑAINGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Barañaingo Udala

666

-

-

Bidea

BA-02

Elio Martínez, Carmen

Elio Martínez, Encarnación

Elio Martínez, José Luis

468

1

505B

Askotariko zuhaitzak

IRUÑEKO UDAL-MUGARTEA

PA-01

Iruñeko Udala

403

-

-

Bidea

PA-02

Iruñeko Udala

1.147

7

1416A

Lurzorua

PA-03

Volkswagen Navarra SA

3.093

7

2055A

Lurzorua

PA-04

Iruñeko Udala

431

7

2056A

Lurzorua

PA-05

Iruñeko Udala

3

-

-

Bidea

OLTZA ZENDEAKO UDAL-MUGARTEA

CO-01

Aratzuriko Kontzejua

4.625

2

195A

Lurzorua

CO-02

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidea)

1.942

2

776A

Lurzorua

Ukitutako linea elektrikoko zerbitzuak berrezartzea.

FINKA

Zk.

TITULARRA

ZORTASUNA EZARTZEA

ml-m²

EUSKARRIA-KUTX.

Unit.-m²

ALDI
BATERAKO OKUP.

ZERB. MOTA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

BARAÑAINGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Barañaingo Udala

6

24

9

31

LE

-

-

Bidea

IRUÑEKO UDAL-MUGARTEA

PA-01

Iruñeko Udala

147

706

2-19

1552

LE

-

-

Bidea

PA-02

Iruñeko Udala

46

212

1-40

354

LE

7

1416A

Lurzorua

OLTZA ZENDEAKO UDAL-MUGARTEA

CO-01

Aratzuriko Kontzejua

-

-

1-0,35

-

LE

2

195A

Lurzorua

Ukitutako kolektore zerbitzuak berrezartzea.

FINKA

Zk.

TITULARRA

ZORTASUNA EZARTZEA

ml-m²

EUSKARRIA-KUTX.

Unit.-m²

ALDI
BATERAKO OKUP.

ZERB. MOTA

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

BARAÑAINGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Barañaingo Udala

16

43

-

191

CO

-

-

Bidea

BA-02

Elio Martínez, Carmen

Elio Martínez, Encarnación

Elio Martínez, José Luis

14

42

159

CO

1

505B

Askotariko zuhaitzak

BA-03

Barañaingo Udala

3

8

-

64

CO

-

-

Bidea

OLTZA ZENDEAKO UDAL-MUGARTEA

CO-01

Aratzuriko Kontzejua

67

200

1-0,35

721

CO

2

195A

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2214967