232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, 6. poligonoko 1045. lurzatian (Serafín Argaiz Santelices Fundazioa), erabilerak gehitzeko, zuzkidura-lurzati pribatuaren erabilera xehatuan.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-NOV-22 (6/CU).

«2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26an, argitaratu zen honako dokumentu hau: "Aldaketa xehatua Iruñeko Udal Planean, 6. poligonoko 1045. lurzatian (Serafín Argaiz Santelices Fundazioa), erabilerak gehitzeko, zuzkidura-lurzati pribatuaren erabilera xehatuan" (PLE-5-05-2022 (7/CU), eta jendaurreko epea iragan da alegaziorik aurkeztu gabe. IKUSIRIK Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena (2022ko ekainaren 7koa), Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena (2022ko abuztuaren 1ekoa), eta Iruñeko Udaleko Hiri Ekologiako Zerbitzuaren txostena (2022ko urriaren 18koa). Ikusirik, halaber, Serafín Argaiz Santelices Fundazioak 2022ko irailaren 21ean behin betiko onespenerako aurkeztutako dokumentua, "Aldaketa xehatua Iruñeko Udal Planean, 6. poligonoko 1045. lurzatian (Serafín Argaiz Santelices Fundazioa), erabilerak gehitzeko, zuzkidura-lurzati pribatuaren erabilera xehatuan" izenekoa; eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2022ko urriaren 20ko txostenarekin, ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea aipatu dokumentua, alegia, "Aldaketa xehatua Iruñeko Udal Planean, 6. poligonoko 1045. lurzatian (Serafín Argaiz Santelices Fundazioa), erabilerak gehitzeko, zuzkidura-lurzati pribatuaren erabilera xehatuan" izenekoa, Serafín Argaiz Santelices Fundazioak izapidetzeko aurkeztua 2022ko irailaren 21ean.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Serafín Argaiz Santelices Fundazioko idazkari María Victoria Borja Etayori.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko azaroaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2215171