229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

243/2022 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

2021eko abenduaren 29an, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Legearen hitzaurrean adierazten denez, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasun handia murrizteko beharrezkoak diren egiturazko erreformei aurre egiteko beharrari erantzun nahi zaio, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin bat. Plan horrek Europako Batzordearen aldeko ebaluazioa jaso du.

Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurriak hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Foru Lege-dekretu hori 2022ko ekainaren 9ko Osoko Bilkuran baliozkotu zuen Nafarroako Parlamentuak, eta foru lege proiektu gisa izapidetzea erabaki zuen. Horren ondorioz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea onetsi zen.

Foru lege horren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren V. tituluan aipatzen diren unibertsitateaz kanpoko irakasleei foru lege horren artikulu hauek baizik ez zaizkie aplikatuko: 1.a, 3.a, 4.a, 5.a, 8.a (11. eta 14. apartatuak), 9.a (3. apartatua), 11.a eta 12.a. Gainerakoan, langile horien araudi espezifikoa aplikatuko da.

Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeak, non neurriak hartzen baitira Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan egiteko, bere 5.3 artikuluan ezartzen du egonkortze-prozesuetan sartzen diren lanpostuetako batzuk oposizio-lehiaketa bidez beteko direla, alegia, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak, eta enplegua egonkortzeko lan publikoaren eskaintzetan sartzen diren gainerako lanpostuak, berriz, merezimendu-lehiaketa bidez beteko direla, salbuespenez.

Bestalde, irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legeak ezarri du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan eskaintza publikoak garatze aldera onesten dituen deialdietan aplikatzekoa izanen dela otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta arautu zen deialdi horietan nahitaez jasoko direla hautapen prozedura ezberdinak ezagutza arlo edo irakasle espezialitate bakoitzerako eta Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizial bakoitzerako.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartu, bertara igo eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onetsi zen, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra arautu zen. Errege dekretu hori apirilaren 12ko 270/2022 Errege Dekretuaren bidez aldatu da. Bosgarren xedapen iragankorrean, iraupen luzeko behin-behineko enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia zehazten da, zeina Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aipatzen baita.

Nafarroako 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian –unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzak– aurreikusitakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan zehaztuko da eskaintza horietan sartzen den irakasleen kidego bakoitzeko lanpostu kopuru osoa. Lan eskaintza horietan sartzen diren lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sartzeko hautaproben deialdia egin aurretik.

Lege aurreikuspen hori betetzeko asmoz, maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretua onetsi zen, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Foru dekretu hori irailaren 14ko 82/2022 Foru Dekretuaren bidez eta azaroaren 2ko 96/2022 Foru Dekretuaren bidez aldatu da.

Era berean, urriaren 11ko 93/2022 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu da, eta espezialitatearen eta hizkuntzaren ezaugarriak zehaztu dira maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsitako eskaintzan aurreikusten diren unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako 415 lanpostuetarako.

Lan publikoaren eskaintza horretatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoei dagozkien 315 lanpostu iragartzen dira iraupen luzeko behin-behineko enplegua egonkortzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 151.2 a) artikuluan xedatutakoarekin bat, Hezkuntza Konferentzian administrazioen arteko lankidetza-akordio bat sinatu da, hezkuntza-administrazioen artean modu koordinatuan aplikatzeko otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean aurreikusitako salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren araudia (276/2007 Errege Dekretuaren bidez, onetsi egin zen maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua), era horretan sarrera-sistema horren bidez bete daitezen Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan definitutako lanpostuak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 144.1.e) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Hezkuntza-administrazio hauek sinatu dute akordio hori:

–Andaluzia.

–Aragoi.

–Asturiasko Printzerria.

–Balear Uharteak.

–Kantabria.

–Gaztela eta Leon.

–Gaztela-Mantxa.

–Extremadura.

–Errioxa.

–Madril.

–Murtziako Eskualdea.

–Nafarroako Foru Komunitatea.

–Valentziako Erkidegoa.

–Ceutako Hiri Autonomoa.

–Melillako Hiri Autonomoa.

Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren akordio hori Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak sinatu duenez, deialdia egiten da erabakitako prozedura horren bidez bete daitezen Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoari jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetan eskaintzen diren lanpostuak.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozeduren deialdia, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

HONAKO KIDEGO HAUETAN MEREZIMENDU-LEHIAKETA BIDEZKO SALBUESPENEZKO SISTEMAREN BIDEZ SARTZEKO HAUTAPEN PROZEDUREN OINARRIAK, BETIERE NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN KUDEAKETA ESPARRUKO LANPOSTUAK BETETZEKO: MAISU-MAISTREN KIDEGOA, BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA, HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA, MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO KATEDRADUNEN ETA IRAKASLEEN KIDEGOA, ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGOA, ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO LANTEGIKO MAISU-MAISTREN KIDEGOA ETA LANBIDE HEZIKETAKO SEKTORE BEREZIETAKO IRAKASLE ESPEZIALISTEN KIDEGOA

Lehena.–Arau orokorrak.

1. Hautapen prozedurak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan, honako kidego hauetako 315 lanpostu betetzeko hautapen prozeduren deialdia egiten da: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

2. Hauxe da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren deialdian sartutako lanpostu kopurua, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera (gaztelania edo euskara):

–Maisu-maistren kidegoa.

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

LANPOSTU KOP.

TXANDA

597

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA

Gaztelania

25

Irekia

597

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA

Euskara

9

Irekia

597

LEHEN HEZKUNTZA

Gaztelania

1

Irekia

597

EUSKARA (Nafarroa)

Euskara

13

Irekia

597

ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA

Euskara

1

Irekia

597

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

Gaztelania

32

Irekia

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

LANPOSTU KOP.

TXANDA

590

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA

Gaztelania

3

Irekia

590

ALEMANA

Gaztelania

2

Irekia

590

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

Euskara

2

Irekia

590

MARRAZKETA

Gaztelania

2

Irekia

590

EKONOMIA

Gaztelania

1

Irekia

590

GORPUTZ HEZKUNTZA

Gaztelania

1

Irekia

590

EKIPAMENDU ELEKTRONIKOAK

Gaztelania

2

Irekia

590

FILOSOFIA

Gaztelania

2

Irekia

590

FILOSOFIA (euskaraz)

Euskara

2

Irekia

590

FISIKA ETA KIMIKA

Gaztelania

12

Irekia

590

FISIKA ETA KIMIKA

Euskara

5

Irekia

590

LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEAK

Gaztelania

10

Irekia

590

FRANTSESA

Euskara

1

Irekia

590

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

Gaztelania

3

Irekia

590

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

Euskara

1

Irekia

590

OSTALARITZA ETA TURISMOA

Gaztelania

1

Irekia

590

OSTALARITZA ETA TURISMOA

Euskara

1

Irekia

590

INFORMATIKA

Gaztelania

4

Irekia

590

INGELESA

Gaztelania

10

Irekia

590

INGELESA

Euskara

15

Irekia

590

INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK

Euskara

1

Irekia

590

GAZTELANIA ETA LITERATURA

Gaztelania

8

Irekia

590

GAZTELANIA ETA LITERATURA

Euskara

7

Irekia

590

EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA (Nafarroa)

Euskara

1

Irekia

590

MATEMATIKA

Gaztelania

8

Irekia

590

MATEMATIKA

Euskara

10

Irekia

590

MUSIKA

Euskara

1

Irekia

590

ELIKAGAIEN ELABORAZIOKO ERAGIKETA ETA EKIPAMENDUAK

Gaztelania

2

Irekia

590

NEKAZARITZAKO EKOIZPENEKO LAN ETA EKIPOAK

Gaztelania

4

Irekia

590

MERKATARITZAKO ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA

Gaztelania

3

Irekia

590

FABRIKAZIO MEKANIKOAREN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

Gaztelania

4

Irekia

590

FABRIKAZIO MEKANIKOAREN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

Euskara

1

Irekia

590

SISTEMA ENERGETIKOEN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

Gaztelania

3

Irekia

590

HEZKUNTZA ORIENTAZIOA

Gaztelania

2

Irekia

590

DIAGNOSTIKO KLINIKO ETA ORTOPROTESIKOKO PROZEDURAK

Gaztelania

2

Irekia

590

OSASUN ETA LAGUNTZA PROZEDURAK

Gaztelania

6

Irekia

590

ADMINISTRAZIO KUDEAKETAKO PROZESUAK

Gaztelania

1

Irekia

590

NEKAZARITZAKO EKOIZPEN PROZESUAK

Gaztelania

3

Irekia

590

PROZESU DIAGNOSTIKO KLINIKOAK ETA PRODUKTU ORTOPROTESIKOAK

Gaztelania

2

Irekia

590

ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO PROZESUAK

Gaztelania

1

Irekia

590

ZURGINTZAKO ETA ALTZARIGINTZAKO PROZESUAK ETA PRODUKTUAK

Gaztelania

3

Irekia

590

KOMUNITATEARENTZAKO ZERBITZUAK

Gaztelania

1

Irekia

590

SISTEMA ELEKTROTEKNIKO ETA AUTOMATIKOAK

Gaztelania

2

Irekia

590

SISTEMA ETA APLIKAZIO INFORMATIKOAK

Gaztelania

12

Irekia

590

TEKNOLOGIA

Gaztelania

4

Irekia

590

TEKNOLOGIA

Euskara

3

Irekia

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa.

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

LANPOSTU KOP.

TXANDA

592

EUSKARA

Euskara

1

Irekia

592

INGELESA

Gaztelania

3

Irekia

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa.

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

LANPOSTU KOP.

TXANDA

593

JAZZ BATERIA

Gaztelania

1

Irekia

593

JAZZ KANTUA

Gaztelania

1

Irekia

593

KLARINETEA

Gaztelania

1

Irekia

593

KONPOSIZIOA

Gaztelania

4

Irekia

593

JAZZ KONPOSIZIOA

Gaztelania

1

Irekia

593

GITARRA

Gaztelania

1

Irekia

593

GITARRA ELEKTRIKOA

Gaztelania

1

Irekia

593

INPROBISAZIOA ETA AKONPAINAMENDUA

Gaztelania

2

Irekia

593

HAIZE-INSTRUMENTUAK (Jazza)

Gaztelania

1

Irekia

593

GANBERA MUSIKA

Gaztelania

1

Irekia

593

MUSIKOLOGIA

Gaztelania

1

Irekia

593

OBOEA

Gaztelania

1

Irekia

593

PEDAGOGIA

Gaztelania

2

Irekia

593

PIANOA

Gaztelania

1

Irekia

593

INSTRUMENTURAKO ERREPERTORIOA PIANOAREKIN

Gaztelania

2

Irekia

593

AHOTSERAKO ERREPERTORIOA PIANOAREKIN

Gaztelania

1

Irekia

593

JAZZ TEKLATUAK/PIANOA

Gaztelania

3

Irekia

593

MUSIKAREN TEKNOLOGIA

Gaztelania

1

Irekia

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

LANPOSTU KOP.

TXANDA

594

BALLET KLASIKOA

Gaztelania

3

Irekia

594

DANTZA ESPAINIARRA

Gaztelania

1

Irekia

594

PIANOA

Gaztelania

6

Irekia

594

SAXOFOIA

Gaztelania

2

Irekia

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa.

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

LANPOSTU KOP.

TXANDA

595

MARRAZKETA ARTISTIKOA ETA KOLOREA

Gaztelania

2

Irekia

595

MATERIALAK ETA TEKNOLOGIA: DISEINUA

Gaztelania

1

Irekia

595

INFORMATIKAKO BALIABIDEAK

Gaztelania

2

Irekia

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa.

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

LANPOSTU KOP.

TXANDA

596

MOLDEAK ETA ERREPRODUKZIOAK

Gaztelania

1

Irekia

596

HARRIAREN ETA ZURAREN LANKETA

Gaztelania

1

Irekia

596

GRABATU ETA ESTANPAZIO TEKNIKAK

Gaztelania

1

Irekia

–Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

LANPOSTU KOP.

TXANDA

598

SUKALDARITZA ETA PASTELGINTZA

Gaztelania

1

Irekia

598

ESTETIKA

Gaztelania

1

Irekia

598

MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

Gaztelania

3

Irekia

598

MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

Euskara

2

Irekia

598

ILE-APAINKETA

Gaztelania

1

Irekia

598

JATETXE ZERBITZUAK

Gaztelania

1

Irekia

Lanpostuen ezaugarriei dagokienez, aditzera ematen da deialdian eskainitako kidegoen espezialitateetako lanpostuak ibiltariak izan daitezkeela.

Informazioa emate aldera, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak bere webgunean argitaratuko ditu akordioa sinatu duten hezkuntza-administrazioek egindako deialdietarako estekak.

https://www.educacionyfp.gob.es/contenidos/profesorado/no-universitarios/oposiciones-y-ofertas-trabajo/oposiciones.html

Era berean, akordioa sinatu duen hezkuntza-administrazio bakoitzak eskainitako lanpostu hutsen informazio-taula argitaratuko da, kidegoaren, espezialitatearen, sartzeko txandaren eta, hala badagokio, hizkuntzaren arabera, parte-hartzaileek horietako bakoitzean deitutako lanpostuei buruzko informazioa eskuratu ahal izan dezaten.

3. Hautapen prozedura hauetan, honako arau hauek aplikatuko dira:

–2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.

–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzkoa.

–2004/38/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena, langileen joan-etorri askeari buruzkoa.

–20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena.

–19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

–240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.

–276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartu, bertara igo eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten duena, eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra arautzen duena.

–800/2022 Errege Dekretua, urriaren 4koa, arautzen duena desagertu beharreko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzea eta aldatzen dituena unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako irakasleei buruzko zenbait errege-dekretu.

–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.

–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babestekoa.

–17/2017 Foru Legea, abenduaren 27koa, irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duena.

–11/2022 Foru Legea, maiatzaren 4koa, neurriak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira.

–2/2021 Foru Legea, otsailaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzkoa.

–18/2021 Foru Legea, abenduaren 29koa, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

–Eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak, bai eta deialdi honetan xedatutakoa ere.

Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.

Hautapen prozedura hauetan parte hartzen duten izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

1. Betebehar orokorrak.

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako batekoa, edo arau hauek aplikatzen zaizkion estaturen batekoa: langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua eta otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, hots, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.

Horien ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta bere ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude eta, ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira edo ezgaiak badira. Halaber, herritar horien aurreko ahaide zuzenek eta haren ezkontidearenek parte hartzen ahalko dute, zuzenbidez bananduta ez badaude eta haren kargura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Aukeratu nahi den kidegoari eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez egotea.

Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek, gainera, egiaztatu beharko dute ez daudela gabetuak diziplina-zehapen baten bidez edo zigor kondena baten bidez beren estatuko funtzio publikoan aritzeko.

e) Sartu nahi den kidego bereko karrerako funtzionarioa edo praktiketako funtzionarioa ez izatea, edo horrelako lanpostu baterako izendatzeko esperoan ez egotea.

f) Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa edukitzea, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluaren arabera.

2. Berariazko betebeharrak.

Aurreko atalean ezarritako betebehar orokorrez gain, izangaiek berariazko betebehar hauek ere bete beharko dituzte deitutako irakasleen kidego bakoitzerako:

–Maisu-maistren kidegoa:

  • Maisu edo maistra titulua edo dagokion gradudun titulua, edozein espezialitatetan maisu-maistren lanbidean jarduteko gaitzen duena.
  • Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomadun titulua.
  • Lehen Irakaskuntzako maisu edo maistra titulua.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

a) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradudun titulua izatea.

Era berean, II. eranskinean zehazten diren espezialitateetarako, onartzen ahalko dira, oro har eskatzen den titulazioa izan ez arren, unibertsitate-diploma bat, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza tekniko bat duten izangaiak.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea. Oro har, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan aritzeko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala dutenek betebehar hori konplitzen dutela ondorioztatuko da, master-tituluan agertzen den espezialitatea edozein dela ere. Unibertsitate-masterraren titulu ofizial hori eduki beharretik salbuetsita daude honako hauek egiaztatzen dituztenak:

  • 2009ko urriaren 1a baino lehenagotik betebehar hauetako bat betetzen dutenak:
    • Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Irakaskuntzarako Gaikuntza Agiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria izatea.
    • Maisu edo maistra titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko diplomadun titulua, Lehen Hezkuntzako maisu edo maistra titulua edo Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziadun titulua izatea, edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa daukan beste edozein lizentziadun titulu, edo horren baliokidetzat jotako beste titulu bat.
  • Irakasle jardun izana, 2008-2009 ikasturtea bukatu baino lehen, 12 hilabetez gutxienez, behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntza Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa:

a) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradudun titulua izatea.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea. Oro har, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan aritzeko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala dutenek betebehar hori konplitzen dutela ondorioztatuko da, master-tituluan agertzen den espezialitatea edozein dela ere. Unibertsitate-masterraren titulu ofizial hori eduki beharretik salbuetsita daude honako hauek egiaztatzen dituztenak:

  • 2009ko urriaren 1a baino lehenagotik betebehar hauetako bat betetzen dutenak:
    • Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Irakaskuntzarako Gaikuntza Agiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria izatea.
    • Maisu edo maistra titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko diplomadun titulua, Lehen Hezkuntzako maisu edo maistra titulua edo Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziadun titulua izatea, edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa daukan beste edozein lizentziadun titulu, edo horren baliokidetzat jotako beste titulu bat.
  • Irakasle jardun izana, 2008-2009 ikasturtea bukatu baino lehen, 12 hilabetez gutxienez, behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntza Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa:

a) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradudun titulua izatea.

b) Arte irakaskuntzen berezko ikerketetarako prestakuntza eta tutoretza-gaitasuna egiaztatzea. Hori egiaztatzeko, baldintza hauetakoren bat bete beharko da:

  • Doktore titulua izatea.
  • Ikertzeko nahikotasunaren aitorpena izatea (urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretua), edo ikasketa aurreratuak egiaztatzen dituen ziurtagiri-diploma (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua).
  • Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko eskatutakoa ez den beste master-titulu unibertsitario ofizial bat izatea, hezkuntza arloko ikerketan edo arte irakaskuntzen berezko ikerketan aritzeko gaitzen duena, betiere hura eskuratzeko, gutxienez, 60 kreditu eskatu badira.

c) Egonkortzeko hautapen prozesu hau salbuespenezkoa denez, arte irakaskuntzen berezko ikerketetarako prestakuntza eta tutoretza-gaitasuna egiaztatutzat joko dira baldin eta izangaia gutxienez 12 hilabetez aritu bada musikako goi mailako irakaskuntzetako irakasle lanetan irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatu baimenduetan.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa:

  • Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua izatea, edo dagokion gradudun titulua, edo, irakaskuntzaren ondorioetarako, baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Era berean, III. eranskinean zehazten diren espezialitateetarako, oro har eskatzen den titulazioa ez izan arren espezialitate bakoitzerako adierazten diren titulazio baliokideak dituzten izangaiek eska dezakete parte hartzea.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa:

  • Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradudun titulua izatea.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa:

  • Unibertsitateko diplomadun titulua, arkitekto teknikoarena, ingeniari teknikoarena edo dagokion gradudun titulua izatea, edo, irakaskuntzaren ondorioetarako, baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Era berean, IV. eranskinean zehazten diren espezialitateetarako, oro har eskatzen den titulazioa ez izan arren espezialitate bakoitzerako adierazten diren titulazio baliokideak dituzten izangaiek eska dezakete parte hartzea.

–Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa:

a) Diplomadun titulua, arkitekto teknikoarena edo ingeniari teknikoarena izatea, edo gradudun, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua.

Era berean, onartzen ahalko dira, oro har eskatzen den titulaziorik ez izan arren, goi mailako teknikari tituluren bat duten izangaiak, betiere lehiatzen den espezialitatearen irakaslan bera esleitua daukaten titulazioei dagokien lanbide arlo batekoa bada. Ondorio akademiko eta profesionaletarako goi mailako teknikari tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak irakaskuntzaren ondorioetarako ere baliokideak izanen dira.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea. Oro har, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan aritzeko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala dutenek betebehar hori konplitzen dutela ondorioztatuko da, master-tituluan agertzen den espezialitatea edozein dela ere. Unibertsitate-masterraren titulu ofizial hori eduki beharretik salbuetsita daude honako hauek egiaztatzen dituztenak:

  • 2009ko urriaren 1a baino lehenagotik betebehar hauetako bat betetzen dutenak:
    • Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Irakaskuntzarako Gaikuntza Agiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria izatea.
    • Maisu edo maistra titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko diplomadun titulua, Lehen Hezkuntzako maisu edo maistra titulua edo Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziadun titulua izatea, edo prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa daukan beste edozein lizentziadun titulu, edo horren baliokidetzat jotako beste titulu bat.
  • Irakasle jardun izana, 2008-2009 ikasturtea bukatu baino lehen, 12 hilabetez gutxienez, behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntza Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

c) Daukaten titulazioa dela-eta b) letran adierazitako unibertsitate-masterraren titulua lortu ezin duten pertsonek (unibertsitate-titulurik ez dutelako), irakaskuntzaren ondorioetarako baliokidetzat jotzen den titulazio bat badute, irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan (urriaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) araututako ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko dute beren prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa.

Agindu horretan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren betebeharra aitortuta izanen dute honako hau egiaztatzen dutenek: 2014ko irailaren 1a baino lehen, Lanbide Heziketan edo kirol irakaskuntzetan bi ikasturte osotan edo, kirol irakaskuntzen kasuan, bi ziklo osotan aritu izana irakasle lanetan irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatu baimenduetan, edo, bestela, hamabi hilabetez jarraian edo etenekin.

3. Atzerrian lortutako titulazioak.

Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 2654/2015 ECD Aginduan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

4. Hizkuntza koofizialetan irakasteko lanpostuetan edo desgaitasuna dutenentzat erreserbatutako txandako lanpostuetan parte hartzeko berariazko betebeharrak.

4.1. Goiko 1. eta 2. ataletan ezarritako betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, euskarazko lanpostuetara lehiatzea eskatzen duten izangaiek Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidea izan beharko dute.

4.2. Balear Uharteetan eta Valentziako Erkidegoan hizkuntza koofizialaren eskakizuna duten lanpostuetara lehiatzea eskatzen duten izangaiek, 1. eta 2. ataletan ezarritako betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, hezkuntza-administrazio horien deialdietan eskatzen den ziurtagiria izan beharko dute.

4.3. Goiko 1. eta 2. ataletan ezarritako betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, beste hezkuntza-administrazio batzuetan desgaitasuna dutenentzat erreserbatutako txandako lanpostuetara lehiatzea eskatzen duten izangaiek hezkuntza-administrazio horien deialdietan eskatzen den ziurtagiria izan beharko dute.

5. Betebeharrak betetzeko eguna eta merezimenduak ixteko eguna.

Parte hartzeko betebeharrak eta alegatutako merezimenduak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta prozedura osoan mantendu beharko dira, karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetu arte.

Karrerako funtzionario izendatu aurretik eskatutako betebeharren bat betetzen ez bada, izangaia baztertu eginen da, eskaera aurkeztu den hezkuntza-administrazioaren ebazpen arrazoitu baten bidez. Jadanik lanpostu bat behin betiko esleitu bazaio, lanpostu hori zein hezkuntza-administraziotan lortu den, harexek emanen du baztertzeko ebazpena.

Hirugarrena.–Epeak, eskaerak eta dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 21etik abenduaren 21era bitartekoa izanen da, biak barne.

2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Administrazioen arteko lankidetza-akordioa sinatu duten hezkuntza-administrazioek deitutako lanpostuak lortzeko merezimendu-lehiaketara aurkezten diren pertsonek parte hartzeko eskabide bakarra aurkeztuko dute espezialitate bakoitzerako eta, hala badagokio, hizkuntza bakoitzerako.

Horrenbestez, espezialitate bakoitzean eta, hala badagokio, hizkuntza bakoitzean, lehenbiziko aukera gisa Nafarroako Foru Komunitatean eskainitako lanpostu bat eskatu nahi duten izangaiek erkidego honetan aurkeztu beharko dute eskabidea. Hezkuntza-administrazio hau arduratuko da, beraz, izangaiaren parte hartzeko betebeharrak egiaztatzeaz eta alegatutako merezimenduak barematzeaz.

Eskabide bakar horretan, parte-hartzaileek beste hezkuntza-administrazio batzuk gehitzen ahalko dituzte, baldin eta aukeratutako espezialitate berean eta, hala badagokio, hizkuntza berean lanpostuak eskaini badituzte; halakoetan, lanpostuak lehentasunaren arabera ordenatuko dira.

Hautapen prozedura hauetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera nahitaez, Hezkuntza Departamentuak helbide elektroniko honetan jarriko duen inprimaki elektroniko espezifikoaren bidez:

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/docentes-estabilizacion-concurso-de-meritos-2022

Espezialitate batera baino gehiagotara eta, hala badagokio, hizkuntza batera baino gehiagotara lehiatuz gero, parte-hartzaileak horietako bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko du lehenik eskatzen duen lanpostua iragarri duen hezkuntza-administrazioan.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, ezinezkoa izanen da espezialitate bereko lanpostuetara aurkeztu deialdi bereko txanda desberdinetan, baina bai hezkuntza-administrazio desberdinetako deialdietan.

Izangaiak espezialitate eta hizkuntza bererako bi eskabide edo gehiago aurkezten badizkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, aurkeztutako azkena izanen da kontuan hartuko dena hezkuntza-administrazioek espezialitate horretarako deitutako lanpostuak eskatzeko hurrenkeraren ondorioetarako, deusetan galarazi gabe hirugarren oinarriko 3.5 atalean xedatutakoa.

Izangaiak espezialitate eta, hala badagokio, hizkuntza bererako bi eskabide edo gehiago aurkezten baditu hezkuntza-administrazio batean baino gehiagotan, aurkeztutako azkena hartuko da kontuan eskaeren ordena zehazteko, bai eta izangaiaren parte hartzeko betebeharrak egiaztatzeaz eta azken eskabide horretan alegatutako eta aurkeztutako merezimenduak barematzeaz arduratuko den hezkuntza-administrazioa zehazteko ere.

3. Dokumentazioa.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

3.1. Espainiako nazionalitatea duten izangaiak:

1) Nortasun Agiri Nazionala edo horren agiri baliokidea, indarrean. Nafarroako Foru Komunitateak informazio hori kontsultatuko du, salbu eta izangaiak ez badu kontsultarako baimenik ematen. Halakoetan, agiriaren kopia aurkeztu beharko du, aurreko eta atzeko aldeak agertzen direla, artxibo bakar batean.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dutela inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizi diziplina espediente baten bidez eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko. Adierazpena egiteko, onartu beharko da eskaera telematikoki aurkezteko datu-orrian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.

3) Tasaren ordainketa, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

4) Betebeharra den tituluaren kopia eskaneatua edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.

Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

5) Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa egiaztatzen duen dokumentazioa, edo, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoaren kasuan, arte irakaskuntzen berezko ikerketetarako prestakuntza eta tutoretza-gaitasuna egiaztatzen dituena. Dokumentazio hori zein den ebazpen honen bigarren oinarrian adierazi da. Egiaztagiriak indarrean egonen dira, eta artxibo bakar batean aurkeztuko dira.

6) Euskaraz irakatsi beharreko lanpostuak eskuratu nahi izanez gero, EGA-Euskararen Gaitasun Agiriaren edo titulu baliokide baten kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria. Egiaztagiriak indarrean egonen dira, eta artxibo bakar batean aurkeztuko dira.

7) Balear Uharteetan eta Valentziako Erkidegoan hizkuntza koofizialaren eskakizuna duten lanpostuak eskuratu nahi izanez gero, kasuan kasuko hezkuntza-administrazioen deialdietan eskatzen den ziurtagiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko da. Ez dago ziurtagiri horiek gaztelaniara edo euskarara itzulita aurkeztu beharrik.

8) Beste hezkuntza-administrazio batzuetan desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak eskuratu nahi izanez gero, kasuan kasuko hezkuntza-administrazioen deialdietan eskatzen den ziurtagiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko da.

9) Merezimenduen frogagiriak, I. eranskineko merezimenduen baremoan ezarritakoaren arabera. Frogagiriak indarrean egonen dira. Alegatzen diren merezimenduak bereizita aurkeztu beharko dira: merezimendu bakoitzeko, frogagiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertzen dituen artxibo bakar bat. Artxibo bakoitzak alegatutako merezimenduari erreferentzia egiten dion izena izanen du, balorazioa errazteko.

Merezimenduen baremoaren I. atala (irakasle lanetan egindako zerbitzuak) baloratzeko, zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu behar izan gabe. Era berean, Hezkuntza Departamentuak ofizioz emanen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2012. urtetik aurrera (urte hori barne) egindako hautapen prozeduretan oposizio fasea gainditu izanaren ziurtagiriak, baldin eta lortu nahi den lanpostuaren kidegoaren espezialitate eta hizkuntza berari badagozkio. Beste hezkuntza-administrazio batzuetan edo beste ikastetxe batzuetan egindako zerbitzuak eta beste hezkuntza-administrazio batzuetan oposizio fasea gainditu izana egiaztatzeko, dagozkien ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, merezimenduen baremoan ezarritakoaren arabera.

3.2. Beste nazionalitate bat duten izangaiak.

3.1 atalaren 3. zenbakitik 9.era bitarte ezarritako agiriez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1) Indarreko Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen kopia eskaneatua. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.

Deialdi honen bigarren oinarriaren 1. atalean aipatzen diren ahaideek pasaportearen eta bisaren kopia elektronikoa aurkeztu beharko dute, eta, kasua bada, dagokien txartela eskatu izanaren frogagiriarena edo bisa salbuespena eta dagokien txartela eskatu izanaren frogagiriarena. Agiri horiek eskatu ezean, agintaritza eskudunek ahaidetasun lotura egiaztatzeko emandako agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein herritarrekin duten ahaidetasun lotura, horren zinpeko deklarazioa edo hitzematea ere, non adieraziko baitu ez dagoela bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta eta, kasuaren arabera, izangaia bere bizkar bizi dela edo bere kargupean dagoela. Bestela, izangaiaren egoera frogatzeko beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta libre zirkulatzeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Deialdian parte hartzeko eskabidean, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek beren estatuko Nortasun Txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena adierazi beharko dute "Nortasun Agiri Nazionalari" dagokion laukian.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, izangaiak bere estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazten duena. Adierazpen hori egiteko, onartu beharko da eskaera telematikoki aurkezteko datu-orrian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.

3) Gaztelaniaz behar beste badakitela frogatzeko, C1 mailako Gaztelaniaren DELE Diplomaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko dute, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat; edo, bestela, diploma horren baliokidea, aurreko araua aldatzen duen otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuan eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututakoa; baliokideak izanen dira, orobat, hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrentzat emandako Gaztelaniaren Gaitasun Agiri ofiziala (C1 maila), Filologia Hispanikoaren lizentzia edo bestelako titulu homologatu baliokideak, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria, edo Espainian lortutako unibertsitate titulu bat, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

3.3. Agirien formatua eta egiaztapena.

Kopia eskaneatuak aurkeztuko dituzte izangaiek betebeharrak edo merezimenduak justifikatzeko.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako batek ez dituela betetzen eskatzen diren betebeharrak, haren jarduerak baliogabetuko dira, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak. Era berean, baldin eta aipatu dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen aurkeztutako merezimenduak, egiaztatu gabeko merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.

Horren ondorioz, izangaiek parte hartzeko eskaerarekin batera aurkezten dituzten agiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak gorde beharko dituzte.

3.4. Agirien itzulpena.

Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3.5. Dokumentazioa metatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egonkortze-prozeduren deialdi batean baino gehiagotan parte hartuz gero, 20/2021 Legearen arabera.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022, azaroaren 3ko 245/2022 eta azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenen bidez onetsitako egonkortze-prozeduretako edozeinetan parte hartzeko asmoz izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aurkezten duten dokumentazio guztia metatu eginen da, halako moldez non aurkeztutako dokumentu guztiak deialdi guztietan kontuan hartu eta baloratuko diren, hala badagokio.

Dokumentazioa aurkezteko datu-orri telematiko bakoitzean, izangaiek ikusgai izanen dituzte aurreko eskaeren bat aurkeztean erantsi zituzten agiriak, eta, horrela, ez dituzte berriro aurkeztu beharko.

Laugarrena.–Eskubideen ordainketa.

Funtzio publikoan sartzeko hautapen prozedura hauetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da, onartua izateko eskatzen den espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen arabera, honako hauek ez dituzte tasak ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak; desgaitasuna frogatzen duen ziurtagiria edo irizpena aurkeztu beharko dute.

b) Deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egoteari buruzko baldintza kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen eskatzaile gisa.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpen bat emanen du txanda bakoitzean onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko du, deialdiaren fitxan. Zerrenda horietan azalduko dira parte-hartzaileen izen-deiturak eta zein txandatan parte hartzen duten, eta, baztertuak izanez gero, horren arrazoiak.

Eskatzen den lanpostua beste hezkuntza-administrazio batekoa bada, eta hizkuntza eskakizuna badu edo desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako txandakoa bada, eskatzen diren betebeharrak egiaztatu ezean, administrazio horri dagokion eskaera deuseztatuko da, eta betebeharrak betetzen dituzten gainerako lanpostu eskaerak mantenduko dira.

Izangaiak espezialitate bererako eskaera aurkeztu badu ondoren beste hezkuntza-administrazio batzuetan, baztertu eginen da.

Behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua edo ez onartua izatea eragin duen akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak egin direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

Akatsak zuzentzeko emandako epea amaitutakoan, webgunean argitaratuko da ebazpena, eta haren bidez ulertuko da beren eskaera bertan behera utzi dutela aurkeztu zuten eskaera emandako epean zuzendu ez duten izangaiek.

2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onesteko ebazpena emanen da.

Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen eskatutako betebeharrak, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

Informazio-ondorioetarako bakar-bakarrik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak bere webgunean argitaratuko du behin betiko onartu diren izangai guztien zerrenda orokorra.

https://www.educacionyfp.gob.es/contenidos/profesorado/no-universitarios/oposiciones-y-ofertas-trabajo/oposiciones.html

Zerrenda horretan azalduko dira, hezkuntza-administrazioek emandako informazioaren arabera, kidego, espezialitate, txanda eta, kasua bada, hizkuntza bakoitzean onartu diren izangaiak.

Halaber, informazio hori parte hartzen duen hezkuntza-administrazio bakoitzaren webgunean egonen da ikusgai.

Seigarrena.–Hautapen eta baremazio organoak.

1. Hautapen epaimahaia.

Izangaiak hautatzeko, hautapen epaimahai bat izendatuko da. Epaimahai hori ebazpen honen bidez deitutako irakasleen kidegoetako funtzionarioek osatuko dute, edo Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioek, eta sailkapen talde bereko edo handiagoko kidegokoak izanen dira. Epaimahaiak bost kide izanen ditu gutxienez, eta baremazio batzordeen eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren laguntza izanen du merezimenduen balorazioa egiteko.

Egonkortzeko hautapen prozesu hau salbuespenezkoa denez, izangaiek alegatutako merezimenduak baloratzeko fasea izanen baitu bakar-bakarrik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zuzenean izendatuko du epaimahaia. Epaimahaia ezin bada eratu goian ezarritakoari jarraikiz, epaimahaikideak izendatzeko zozketa publiko bat eginen da deitutako irakasleen kidegoetako edo Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen artean.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen bat emanen du hautapen epaimahaia izendatzeko, eta hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan. Beharrezkoa izanez gero, prozedura bera erabiliko da ordezko epaimahaikideak izendatzeko.

Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluan eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren 8. artikuluko 3. puntuan ezarritakoaren arabera, nahitaezkoa da hautapen organoetan parte hartzea, eta, horrelakoetan, aipatutako foru dekretuaren arabera zehazten diren ordainak dagozkie kideei.

Hautapen organoa autonomia funtzional osoz arituko da, prozeduraren objektibotasunaren erantzukizuna bere gain hartuko du eta deialdiko oinarriak betetzen direla bermatuko du.

Hautapen organoak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz arituko dira uneoro.

Komunikazio ondorioetarako eta bestelako gorabeheretarako, Hezkuntza Departamentua izanen da hautapen epaimahaiaren egoitza.

2. Epaimahaia eratzea.

Epaimahaiburuak deialdia egin ondoren, hautapen epaimahaia eratuko da. Horretarako, kideen erdiak, gutxienez, bertaratu beharko dira, burua eta idazkaria edo haien ordezkoak barne.

Eratu ondoren, haren jarduketek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da burua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan egotea.

Hautapen epaimahaiak aholkulari espezialistak eta laguntzaileak eskatzen ahalko ditu bere lanetarako; halakorik eskatuz gero, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu. Aholkulari espezialistek aholku emanen diete hautapen organoko kideei, deialdian aurreikusitako merezimenduak baloratzean. Laguntzaileen eginkizuna izanen da hautapen organoei laguntzea haiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Jarduteko orduan, batzuk eta besteak beren eskumenetara mugatuko dira.

Epaimahaikideen betebehar funtsezkoak dira objektibotasuna, neutraltasuna eta inpartzialtasuna gordetzea hautapen prozeduran, eta isiltasun profesionalari eustea. Isiltasun profesionalari eusteko betebeharrak barne hartzen du, halaber, epaimahaikide izateagatik hautapen prozesuari buruz eskuratzen dituzten datuen, egintzen edo inguruabarren gaineko informazioa, eta esan nahi du ezin dietela datu horiei buruzko informaziorik eman epaimahaikide ez diren pertsonei.

3. Hautapen epaimahaiaren eginkizunak.

Hautapen epaimahaiak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Deialdi honetan ezarritako oinarriak aplikatzen direla zaintzea.

b) Irizpideak finkatzea deialdi honen I. eranskin gisa erantsi den merezimenduen baremoaren balorazioa egiteko, eta baremazio batzordeei sortzen zaizkien zalantzak argitzea.

c) Baremazio batzordeen jarduketa-irizpideak bateratzea.

d) Parte-hartzaileei merezimenduen baremoaren ataletan esleitutako puntuazioak batzea.

e) Hautapen prozedura gainditzen duten eta hautatzen diren izangaien proposamena egitea eta organo deitzaileari igortzea.

f) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zehazten duen beste edozein eginkizun.

4. Beste administrazio organo batzuk.

4.1. Baremazio batzordeak.

Aurreko atalean aipatutako hautapen epaimahaiaren menpeko baremazio batzorde batek edo batzuek esleituko dituzte deialdi honetako I. eranskin gisa erantsitako merezimenduen baremoaren 2. eta 3.2 atalei dagokien puntuazioa.

Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetako funtzionarioek osatuko dituzte baremazio batzorde horiek, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez izendatuko dira. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Erakunde sindikalek baremazio batzordean parte hartzen ahalko dute.

Aipatu batzordeek hautapen epaimahaiak ezarritako irizpideen arabera eginen dute baremazioa, eta egindako jarduketaren emaitzak epaimahaiari emanen dizkiote.

Batzordeek hautapen organoaren eskuordez eginen dute balorazioa.

4.2. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari egokituko zaio deialdi honen I. eranskin gisa jaso den merezimenduen baremoaren 1. eta 3.1. atalei dagokien puntuazioa esleitzea izangaiei.

Merezimenduen baremoaren 1. atala (irakasle lanetan egindako zerbitzuak) baloratzeko, zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu behar izan gabe. Era berean, ofizioz aurkeztuko dira merezimenduen baremoko 3.1 atalari dagozkion merezimenduak; merezimendu horiek lotuak daude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2012. urtetik aurrera (urte hori barne) egindako hautapen prozeduretan oposizio fasea gainditu izanarekin, lortu nahi den lanpostuaren kidegoaren espezialitate eta hizkuntza berean.

Zerbitzu honek hautapen epaimahaiaren eskuordez eginen du balorazioa, eta hari emanen dizkio egindako jarduketaren emaitzak.

5. Abstentzioa eta errekusazioa.

Hautapen eta baremazio organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaprobetarako izangaiak prestatzen modu sistematikoan aritu izan badira. Horrelakorik gertatuz gero, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari jakinarazi beharko diote. Azaldutako egoeraren batean egonez gero, horren berri eman beharko da izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean.

Halaber, izangaiek hautapen eta baremazio organoetako kideak errekusatzen ahalko dituzte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan adierazitako egoeraren bat gertatzen denean.

Zazpigarrena.–Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik-norakoak.

Deialdi honen I. eranskinean ezarritako merezimenduen baremo bakarrari lotuko zaio deialdia.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, seigarren oinarrian aipatutako organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen I. eranskineko baremoari jarraikiz.

Irakasle lanetan egindako zerbitzuak, prestakuntza akademikoa eta beste merezimendu batzuk hartuko dira merezimendutzat.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatzen diren merezimenduak baizik ez dira puntuatuko, I. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera eta hartan ezarri bezala aurkezten badira.

Hautapen epaimahaiak baremoaren atal bakoitzari dagozkion puntuazioak batuko ditu, eta merezimenduen behin-behineko balorazioen akta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko du, deialdiaren fitxan.

Interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo/eta aktetan jasotzen diren akats formalak zuzendu, haiek argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean. Erreklamazio edo akats zuzenketa horiek hautapen epaimahaiari igorriko zaizkio, www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxatik.

Era berean, hautapen epaimahaiak, erreklamazioak aurkezteko ezarritako epean, ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.

Aipatutako epean izangairen batek ez baditu akats formalak zuzentzen, ulertuko da uko egin diola akatsak zuzentzeko duen eskubideari, eta inguruabar hori berariaz deklaratuko da.

Izangaiek eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatu eta justifikatu ez dituzten merezimendu berriak ez dira inoiz kontuan hartuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta hautapen epaimahaiak horiek ebatzitakoan, merezimenduen behin betiko balorazioak onesten dituen akta argitaratuko da, eta balorazioak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari igorriko zaizkio, merezimendu-lehiaketa modu koordinatuan ebazteko.

Behin betiko balorazio horien kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzendua, hilabeteko epean, behin betiko balorazioa argitaratu eta biharamunetik.

Informazioa emate aldera bakar-bakarrik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak bere webgunean argitaratuko du parte-hartzaile guztien behin-betiko puntuazioen zerrenda orokorra, hezkuntza-administrazioek emandako informazioaren arabera eta kidego, espezialitate, txanda eta, kasua bada, hizkuntzaren arabera banaturik.

https://www.educacionyfp.gob.es/contenidos/profesorado/no-universitarios/oposiciones-y-ofertas-trabajo/oposiciones.html

Zortzigarrena.–Hautapen prozesua gainditzea.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak emandako informazioaren arabera, lanpostuak behin-behinean esleitzeko zerrenda argitara emanen da Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren akordioa sinatu duten gainerako hezkuntza-administrazioek argitaratzen duten aldi berean.

Behin-behineko esleipen horren arabera izangai batek lanpostua eskuratzen badu kidego berean bi espezialitatetan edo gehiagotan, eta, hala badagokio, hizkuntza batean baino gehiagotan, akordioa sinatu duten hezkuntza-administrazioetatik edozeinetan, lanpostu bat hautatu beharko du aurreko paragrafoan aipatu argitalpenaren ondoko bost egunean; horretarako, zein lanposturi uko egin nahi dion, lanpostu horren deialdia egin duen hezkuntza-administrazioari idatzi bat aurkeztu beharko dio. Izangaiak ez badu uko egiteko idatzirik aurkezten, ulertuko da puntuazio handiena lortu duen espezialitatea hautatzen duela, eta kasua bada, hizkuntza, edo bestela, halako espezialitatea non irakasle lanetan zerbitzu gehien egin dituen, ikastetxe publikoetan betiere, bitarteko funtzionario gisa edo administrazio araubidean aldi baterako kontratudun gisa; zerbitzualdiak urte, hilabete eta egunetan adieraziko dira.

Halaber, behin-behineko zerrenda horretan lanpostu baten esleipen-hartzaile gisa ageri den izangai bat hautatzen bada, epe beretan emandako ebazpen baten bidez, akordioari atxiki ez zaion hezkuntza-administrazio batek deitutako salbuespenezko beste merezimendu-lehiaketa batean, eta hartan lanpostua lortzen badu espezialitate berean edo kidego bereko beste espezialitate batean, aurreko paragrafoan adierazitako epe berean egin beharko du lortutako lanpostuetako baten aldeko hautua; horretarako, idatzi bat aurkeztu beharko du akordioa sinatu duen hezkuntza-administrazioan, adierazteko ea lortutako lanpostuari uko egiten dion edo hura onartzen duen. Izangaiak ez badu lanpostua onartzeko edo lanpostuari uko egiteko idatzirik aurkezten, ulertuko da uko egiten diola akordioari atxikitako hezkuntza-administrazioan lortutako lanpostuari.

Epe hori iraganik, eta kontuan harturik aurkez litezkeen ukoak, prozeduraren deialdian sartutako lanpostuak behin betiko esleituko dira. Izangai batek esleitutako lanpostuetako bati uko egiten badio ere, dela borondatez, dela nahitaez lanpostu bat baino gehiago lortu dituelako (aurreko paragrafoetan aurreikusitako egoerak), horrek ez du inola ere ekarriko deitutako lanpostu guztiak esleitzeko beste egintza bat egin beharra.

Ministerioak espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko izangaien zerrenda igorriko dio hautapen epaimahaiari, eta honek merezimendu-lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko ditu izangai horiek; kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzan guztira deitutako lanpostu kopurua zein den, ordena-zenbaki hori edo txikiagoa duten izangaiak izanen dira izangai hautatuak.

Izangaien puntuazioetan berdinketarik badago, honako irizpide hauen arabera hautsiko da:

1. Puntuaziorik handiena merezimenduen baremoko ataletan, deialdian agertzen diren hurrenkera berean. Atal bakoitzerako kontuan hartzen den puntuazioa ez da izanen baremoan atal bakoitzerako ezarritako gehienekoa baino handiagoa.

2. Puntuaziorik handiena baremoko azpiataletan, deialdian agertzen diren hurrenkera berean.

Ondorio horietarako, azpiataletan lortutako puntuazioari begiratuko zaio, baremoa antolatzeko ordena hierarkikoari jarraikiz. Azpiatal bakoitzean aintzat hartzen den puntuazioa ez da izanen baremoan azpiatal horrexentzat ezarritako gehieneko puntuazioa baino handiagoa, ezta horiexek biltzen dituen atalaren edo azpiatalaren gehieneko puntuazioa baino handiagoa ere. Irizpide horiek aplikatuta, azpiatalen batean atal edo azpiatal guztiari emandako gehieneko puntuazioa lortzen bada, gainerako azpiatalen puntuazioak ez dira kontuan hartuko.

3. Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketak badirau, berdinketa hausteko azken irizpide gisa erabiliko da izangaiak ikastetxe publikoetan, parte hartzen duen espezialitatean, egin eta egiaztatu dituen zerbitzualdiak, urte, hilabete eta egunetan adierazita.

Informazioa emate aldera bakar-bakarrik, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak bere webgunean argitaratuko du prozesuan parte hartu duten pertsonei esleitutako lanpostuen zerrenda orokorra, hezkuntza-administrazioek emandako informazioaren arabera, kidegoaren, espezialitatearen eta, hala badagokio, txandaren arabera banaturik, eta adierazita zein hezkuntza-administraziotan izan diren hautatuak. Zerrenda horretan aditzera emanen dira izandako ukoak, halakorik izan bada (https://www.educacionyfp.gob.es/contenidos/profesorado/no-universitarios/oposiciones-y-ofertas-trabajo/oposiciones.html).

Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda bakarrak, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera ordenatuak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan. Zerrenda horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Merezimendu-lehiaketa gainditzen duten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen direnetik hasita, izangai hautatuek bost egun balioduneko epea izanen dute Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkezteko, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluaren arabera.

Inolaz ere ezin izanen da aldarrikatu espezialitate eta hizkuntza bakoitzean deitutako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dutela sartzeko prozedura.

Nafarroako Foru Komunitatean kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean gainditzen duten izangaien zerrendak argitaratu ondoren, ez da onetsiko, inola ere, izangai hautatuen zerrenda osagarrik, nahiz eta izangairen batek lortutako lanpostuari uko egin edo behar bezala justifikatutako zioengatik izendatua izateko eskubidea galdu.

Bederatzigarrena.–Karrerako funtzionarioen izendapena.

Ebazpen honen bidez deitutako hautapen prozesua gainditzen dutenek ez dute praktikaldirik egin beharko. Hautapen prozesua bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Baldin eta prozedura amaitzen bada 2022-2023 ikasturtea bukatu baino lehen –prozedura amaitutzat joko da deitutako lanpostuak behin betiko esleitzen dituen ebazpenaren bidez–, izangai hautatuek 2023ko irailaren 1ean hasi beharko dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen duenaren arabera esleitzen zaizkien behin-behineko destinoetan, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak karrerako funtzionarioen izendapena egin arte.

Baldin eta prozedura amaitzen bada 2023-2024 ikasturtea hasita dagoenean –prozedura amaitutzat joko da deitutako lanpostuak behin betiko esleitzen dituen ebazpenaren bidez–, izangai hautatuek 2024ko irailaren 1ean hasi beharko dute hezkuntza-administrazio honek ezartzen duen prozeduraren arabera esleitzen zaizkien behin-behineko destinoetan.

Ez badira esleitutako destinoetan hasten aurreko paragrafoetan adierazitako datan, arrazoi justifikaturik gabe, ulertuko da uko egiten dietela hautapen prozesua gainditzearen ondoriozko eskubideei.

Era berean, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari igorriko zaizkio izangai hautatuen zerrendak, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera ordenaturik, karrerako funtzionario izendatu ditzan.

Hautapen prozedurak gainditzen dituzten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa, hautatzen diren espezialitate eta hizkuntza berean, eta, horretarako, ondoren deituko diren lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko dute.

Hamargarrena.–Aldi baterako kontratazioa.

Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko deialdi honen bidez ez da eratuko irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratu bidez aritzeko izangaien zerrendarik.

Hamaikagarrena.–Errekurtsoak.

Parte hartzeko eskaera zein hezkuntza-administraziotan aurkezten den, hari zuzendu beharko zaizkio merezimendu-lehiaketen behin betiko ebazpenen kontrako errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

Iruñean, 2022ko azaroaren 3an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Baremoa, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean aurreikusitako prozeduraren bidez irakasleen kidegoetan sartzeko merezimenduen balorazioan erabiliko dena

Merezimenduen balorazioan, izangaiek 15 puntu lortzen ahalko dituzte gehienez. Eskaerak aurkezteko epea bukatu arte burututako merezimenduak bakarrik barematuko dira, eta merezimendu bera ezin izanen da baremoko atal edo azpiatal batean baino gehiagotan baloratu. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, baloratzeko aurkezten diren dokumentuak gaztelaniara edo euskarara itzuliak izan beharko dira. Dokumentuak gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira, baldin eta autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizialean idatzita badaude eta autonomia erkidego horretako lurraldetik kanpo ondorioak izan behar badituzte, izangaiak, hala badagokio, erabaki duelako parte hartzeko eskabidea beste hezkuntza-administrazio batek egindako deialdiaren bidez aurkeztea. Alegatutako merezimendu guztiak frogagirien kopien bidez egiaztatu beharko dira, eta parte-hartzaileek beren gain hartuko dute, berariaz, aurkezten dituzten agirien egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna. Nolanahi ere, edozein unetan, agiri horien jatorrizko agiriak eskatzen ahalko zaizkio izangaiari, erkatzeko. Jatorrizko dokumentuaren eta haren kopiaren arteko edozein desberdintasun atzemanez gero, alegatutako merezimendua ez da baliozkoa izanen, deusetan galarazi gabe horrek ekar dezakeen erantzukizuna.

MEREZIMENDUAK

PUNTUAZIOA

FROGAGIRIAK

1. IRAKASLE LANETAN IZANDAKO ESPERIENTZIA

Gehienez

7,0000 puntu

1.1. Izangaia lehiatzen den kidegoko espezialitate berean, ikastetxe publikoetan, irakasle lanetan egindako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, 0,0583 puntu emanen dira hilabete oso bakoitzeko.

0,7000 puntu

Hezkuntza-administrazioko organo eskudunak emandako ziurtagiria edo zerbitzu-orria. Bertan, kidegoa, espezialitatea, eta lanpostuaz jabetzeko eta lanpostua uzteko datak adierazi beharko dira.

1.1, 1.2 eta 1.3 epigrafeetan alegatutako zerbitzuak egin badira parte hartzeko eskaera aurkezten den hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxe publikoetan, hezkuntza-administrazio horrek ofizioz aurkeztuko du zerbitzu-orria, izangaiaren espediente pertsonalean jasotako dokumentazioaren arabera. Zerbitzuak beste hezkuntza-administrazio batzuetan egin badira, izangaiak lehenengo paragrafoan adierazitako moduan egiaztatu beharko ditu, nahiz eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorturik izan antzinatasuna onartzearen ondorioetarako. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialaren zerbitzura 1990eko urriaren 1a baino lehen egindako zerbitzuen ziurtagiria interesdunek berariaz eskatu beharko dute.

1.2. Izangaia lehiatzen den kidegoko beste espezialitate batzuetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanetan egindako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, 0,0291 puntu emanen dira hilabete oso bakoitzeko.

0,3500 puntu

1.3. Izangaia lehiatzen den kidegokoak ez diren beste espezialitate batzuetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanetan egindako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, 0,0104 puntu emanen dira hilabete oso bakoitzeko.

0,1250 puntu

1.4. Izangaia lehiatzen den kidegoko hezkuntza maila edo etapa bereko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanetan egindako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, 0,0083 puntu emanen dira hilabete oso bakoitzeko.

0,1000 puntu

Ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana, non honako hauek adieraziko baitira: irakatsitako hezkuntza maila edo etapa, egindako zerbitzuen iraupena eta zerbitzuen hasiera eta bukaera datak.

Egindako zerbitzuen iraupena zehazteari begira, ez dira baliozkoak izanen ikasturte bati egindako erreferentziak, ez bada zehazten noiz hasi eta noiz bukatu ziren, edo, jarraitutasuna duten zerbitzuen kasuan, ez bada adierazten zerbitzuak etenik gabe egin direla halako egunetik aurrera eta ziurtagiria egiten den egunera arte, salbu eta izangaiaren lan bizitzaren kopia bat aurkezten bada.

Gaur egun funtzionamenduan ez dauden ikastetxeetan egindako zerbitzuak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako ziurtagiri baten bidez justifikatzen ahalko dira, unitate eskudunean dauden datuetan oinarriturik.

–Atal honetan aurreikusitako ondorioetarako, gehienez ere 10 urte baloratuko dira, eta urte bakoitza aurreko azpiataletako bakar batean baloratu beharko da. Betiere, interesdunaren aldeko balorazio onena duten urteak zenbatuko dira.

–Zerbitzuak hilabetetik beherako aldietan eman badira, egindako zerbitzuak 30 eguneko aldietan metatuko dira, eta bakoitza hilabete bat balitz bezala baloratuko da.

–Iraungi den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoari esleitutako espezialitateren batean jardun duten izangaien kasuan, espezialitate horietan izandako esperientzia baloratuko da kasuan kasuko kidegoan espezialitate berberetan sartzeko.

–Zerbitzuak lanaldi osora iristen ez diren lanaldietan egin badira, ez da murrizketarik aplikatuko irakasle lanetan egindako lanaren balorazioan.

–Zerbitzuak ikastetxe batean baino gehiagotan egin badira aldi berean, puntuazioak ez dira metatuko.

–Zerbitzu-orririk ezean, egindako zerbitzuak egiaztatzeko, izendapena eta lanpostu-uztea justifikatzen duten dokumentuen kopiak aurkezten ahalko dira. Dokumentu horietan, irakasleen kidegoa, espezialitatea, eta lanpostuaz jabetzeko eta lanpostua uzteko datak adierazi beharko dira.

–Ez dira kontuan hartuko interesdunek izenpetutako kontratuen kopia elektroniko bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman dituela agertzen ez bada.

–Ikastetxe publikotzat hartzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren IV. tituluaren II. kapituluan aipatzen diren ikastetxeak, hezkuntza-administrazioek sortutako eta sostengatutako ikastetxeen sare publikoan integratuta daudenak. Ikastetxe publikotzat hartuko dira Espainiako Estatuak atzerrian dituen zentroak.

–"Beste ikastetxe batzuk", berriz, honako hauek izanen dira: titular gisa izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko bat izanik, ireki eta jardunean hasteko administrazio baimena lortu beharra dutenak, egiaztatu ondoren betetzen direla Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 23. artikuluan edo Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren IV. tituluko III. eta IV. kapituluetan ezarritako betebeharrak.

–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten irakasleen kidegoek eman beharreko irakaskuntzetan egindako zerbitzuak baino ez dira baloratuko.

–Ez dira baloratuko unibertsitate publiko edo pribatuetan, haur eskola publiko edo pribatuetan (0-3 urte bitarteko zikloa), hezitzaile gisa, begirale gisa, mintzapraktikako laguntzaile gisa, irakurle gisa edo ikastetxeetan egiten diren antzeko beste jarduera batzuetan egindako zerbitzuak, ez eta profesional espezialista gisa egindakoak ere.

–Atzerrian egindako zerbitzuak egiaztatzeko, herrialde bakoitzeko Hezkuntza Ministerioak edo agintari publiko eskudunek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, gaztelaniara edo euskarara egindako itzulpen ofizialarekin edo zinpeko itzulpenarekin batera. Ziurtagirietan honako hauek adierazi beharko dira: zerbitzuen iraupena, hasiera eta bukaera datak, ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua, hezkuntza maila eta emandako espezialitatea edo ikasgaia. Alegatzen diren zerbitzuak ikastetxe publikoetan eta izangaia lehiatzen den kidegoaren antzeko mailan eman badira, eta kidegoaren espezialitatea egiaztatzen ez bada, zerbitzu horiek kidego bereko beste espezialitate batzuetan egin direla ondorioztatuko da, eta, irakatsitako hezkuntza maila edo etapa egiaztatzen ez bada, izangaia lehiatzen den kidegokoak ez diren espezialitateetako esperientzia gisa baloratuko dira. Ziurtagiri horiek gaztelaniaz edo gaztelaniara edo euskarara egindako itzulpen ofizialarekin edo zinpeko itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira.

–Irakasle bisitari gisa bildutako esperientzia, dela Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren kanpoko hezkuntza-ekintzako programaren barrukoa, dela irakasleak Europako erdialdeko, ekialdeko, Turkiako eta Txinako ikastetxeetan gaztelaniazko atal elebidunetan aritzeko programaren barrukoa (hori ere aipatu ministerioaren menpekoa), organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri horretan, ikastetxe mota, espezialitatea, hezkuntza maila eta egindako zerbitzuen iraupena jasoko dira, izendapenaren hasiera eta bukaera datak adierazita.

–Ikastetxe publikoetan erlijio-irakasle gisa egindako zerbitzuak egiaztatzeko, hezkuntza-administrazio eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta, bertan, zerbitzuen iraupena eta lanpostua hartzeko eta uzteko datak adierazi beharko dira, bai eta hezkuntza-etapa ere. Hala, zerbitzuak izangaia lehiatzen den kidegoaren hezkuntza-etapa berean eman badira, 1.2 atalean zenbatuko dira, eta beste hezkuntza-etapa batean eman badira, berriz, 1.3 atalean. Zerbitzuak ikastetxe publikoak ez diren beste ikastetxe batzuetan egin badira, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Ziurtagiri horretan, emandako hezkuntza maila edo etapa adierazi beharko da, bai eta egindako zerbitzuen iraupena eta zerbitzuen hasiera eta bukaera datak ere. Zerbitzu horiek egin badira izangaia lehiatzen den kidegoak ematen duen hezkuntza maila edo etapa berean, 1.4 azpiatalean zenbatuko dira.

2. PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Gehienez

3,0000 puntu

2.1. Alegatutako tituluaren ikasketa espedientea

Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea, baldin eta, oro har, bat badator kidegoan sartzeko eskatzen den titulazio mailarekin (doktorea, lizentziaduna, ingeniaria edo arkitektoa, Al azpitaldeko irakasleen kidegoetarako, edo unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa, A2 azpitaldeko irakasleen kidegoetarako): ikasketa-espedientearen batez besteko nota besterik ez da baloratuko, jarraian adierazten den moduan:

0tik 10era bitarteko eskala 0tik 4ra bitarteko eskala

6,00tik 7,49ra 1,50etik 2,24ra

7,50etik 8,99ra 2,25etik 2,99ra

9,00tik 10,00ra 3,00tik 4,00ra

0,500

1,000

1,500

Alegatutako titulua lortzeko eskatzen diren irakasgai eta kurtso guztietan lortutako puntuazioak jasotzen dituen ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia, batez besteko nota berariaz adierazita.

–Baliokidetzat jotako titulazioen batez besteko nota bakarrik zenbatuko da baldin eta izangaiak titulazio horiek alegatzen baditu kidegoan sartzeko eta orokorki eskatzen den titulazioa aurkezten ez badu.

–Ikasketa-espediente horretan hitzen eta zenbakien bidezko kalifikazioa agertzen bada batez besteko nota adierazteko, zenbakien bidezkoa hartuko da kontuan.

–Espedientearen batez besteko nota gisa zenbakizko adierazpen zehatza agertzen ez den kasuetan, honako baliokidetasun hauek aplikatuko dira:

0tik 10era bitarteko eskala 0tik 4ra bitarteko eskala

Nahikoa: 5 Nahikoa: 1

Ongi: 6 Ongi: 1,5

Oso Ongi: 7 Oso Ongi: 2

Bikain: 9 Bikain: 3

Ohorezko matrikula: 10 Ohorezko matrikula: 4

–Alegatutako titulua lortzeko eskatzen diren diziplina eta kurtso guztietan lortutako puntuazioak jasotzen dituen ziurtagiri akademiko pertsonala igortzen ez bada, batez besteko nota adierazita, eta, halakorik ezean, tituluaren kopia edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiriaren kopia aurkezten bada, izangaiaren batez besteko nota "nahikoa" izan dela ondorioztatuko da.

–Ez da baloratuko izangaiak lortutako batez besteko nota jasotzen ez duen espedienterik, salbu eta, ziurtagiri akademiko pertsonalarekin batera, ikasketak egin ziren ikastetxeak emandako ziurtagiri bat aurkezten bada, eta ziurtagiri horrek agerian uzten badu ikastetxe horrek ezin duela batez besteko nota kalkulatu, titulazioari dagokion ikasketa-plana dela eta. Kasu horietan, batez besteko nota kalkulatzeko, irakasgai guztien puntuazioak edo goian adierazitako baliokidetasunaren ondoriozkoak batuko dira, eta horren emaitza irakasgaien kopuruaz zatituko da, edo, kreditutan adierazita egonez gero, gainditutako kredituak batuko dira, bakoitza biderkatuko da aipatutako baliokidetasunen arabera dagokion kalifikazioaren balioarekin, eta kreditu guztien kopuruaz zatituko da. "Baliozkotua" edo "gai" adierazpena duten kalifikazioak 5 punturen baliokideak izanen dira.

–Ikasketa-espedienteko batez besteko nota ateratzeko, ez dira inola ere kontuan hartuko karrera-bukaerako proiektuen, tesinen edo antzekoen kalifikazioak.

–Titulu gisa bigarren zikloko titulazio bat alegatzen bada, ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko da, bai bigarren ziklokoa, bai ziklo horretan sartzeko egin behar izan den lehen ziklokoa, eta espedienteko batez besteko nota izanen da bi titulazioen batez bestekoa.

–Titulua atzerrian lortu duten izangaiek, ikasketa-espedientea baloratu ahal izateko, Tituluaren Europako Osagarria eta/edo titulua lortu den herrialdeko hezkuntza-administrazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, non adierazi beharko baita karreran lortutako kalifikazioen araberako batez besteko nota, eta, horrez gainera, kasuan kasuko kalifikazio sistemaren arabera lor daitezkeen gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, Espainiako kalifikazio sistemarekiko baliokidetasuna zehaztearren. Gainera, "Atzerriko ikastetxeetan egindako unibertsitate-ikasketen batez besteko notak baliokidetzeko aitorpena" aurkeztu beharko dute, zeina, bat etorriz Politika Unibertsitarioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko martxoaren 21eko Ebazpenean xedatutakoarekin, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren egoitza elektronikoan lor baitaiteke dohainik, esteka honen bidez:

https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

2.2. Doktoretzak, graduondokoak eta aparteko sariak

2.2.1. Doktore titulua izateagatik, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatu ez bada.

1,000

Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoa edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

2.2.2. Ikasketa aurreratuak egiaztatzen dituen ziurtagiri-diploma (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master-titulu ofiziala (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasuna (urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretua) edo beste edozein titulu baliokide izateagatik, betiere irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatu ez bada

1,000

Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoa edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Ikertzeko nahikotasunari edo Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

–Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, eskuratuta izanez gero urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera.

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, eginak izanez gero apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera.

2.2.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik

0,500

Frogagiria

–Azpiatal honetan ez dira baloratuko graduondoko ikastaroak, espezializazio ikastaroak eta unibertsitate-adituen ikastaroak, ez eta unibertsitateek beren autonomia erabiliz ematen dituzten bestelako unibertsitate-titulu ez-ofizialak ere (berezko tituluak).

–Azpiatal honetan ez da baloratuko irakaskuntza-lanbidean jarduteko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala, baldin eta titulazio hori izangaia lehiatzen den kidegoan sartzeko deialdian parte hartzeko exijitzen bada.

–2.2.1 azpiatalean, doktore-titulua izatea baloratuko da, eta, beraz, doktorego-titulu bakar bat baloratuko da.

–2.2.2 azpiatalean, aurkeztutako tituluak baloratuko dira.

–Titulu ofizialak Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko mailekin baliokidetzeko aitorpenak ez dira baloratuko, baldin eta azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren babesean eman badira.

–Atzerrian lortutako tituluak homologatuak egon beharko dira, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuak, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

2.3. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak baloratuko dira baldin eta irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatutako berberak ez badira.

2.3.1. Lehen zikloko titulazioak.

Diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzagatik, eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik.

B mailako irakasle funtzionarioen lanpostuetara lehiatzen diren izangaien kasuan, ez dira inola ere azpiatal honetan baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenengo titulua edo era horretako ikasketak.

A mailako irakasle funtzionarioen lanpostuetara lehiatzen diren izangaien kasuan, ez dira inola ere azpiatal honetan baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenengo lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketen titulua edo era horretako ikasketak.

1,0000

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia edo ziurtagiri akademikoa, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztienak ere, edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Titulazio baten lehen zikloari dagozkion ikasketak direnean, irakasgai edo kreditu guztiak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa.

2.3.2. Bigarren zikloko titulazioak.

Lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik.

Azpiatal honetan gradudun-titulua izatea baloratuko da.

A mailako irakasle funtzionarioen lanpostuetara lehiatzen diren izangaien kasuan, azpiatal honetan ez dira inola ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lehenengo lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, ikasketa osagarriak).

1,0000

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia edo ziurtagiri akademikoa, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztienak ere, edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Titulazio baten bigarren zikloari dagozkion ikasketak direnean, irakasgai edo kreditu guztiak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa

–Egokitzapen ikastaroa gainditua izateak ez du berekin ekarriko titulazio baten lehen zikloa gainditutzat jotzea.

–Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko.

–Graduko titulu berari dagozkion aipamenak ez dira inola ere zenbatuko graduko titulu independente gisa.

–Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua merezimendu gisa aurkezteak, sartzeko betebehar gisa alegatzen denaz aparte, bigarren zikloko titulazio gisa emandako puntuazioa aitortzea baino ez du ekarriko, salbu eta lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa aurkezten bada; izan ere, kasu horretan, 2.3.1 eta 2.3.2 azpiataletan agertzen den puntuazioa emanen da.

–Merezimendu gisa gradu bikoitzeko titulazio bat gainditua izatea alegatzen denean, hura osatzen duen titulazio bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio.

–2.3.2 azpiatalean baloratuko dira Musikako, Dantzako eta Arte Dramatikoko goi mailako tituluak, bai eta gradudun edo lizentziadun tituluarekiko baliokidetasuna aitortu zaien arte irakaskuntzetako goi mailako tituluak ere.

–2.3 azpiatalean baloratuko dira gradudun edo lizentziadun tituluaren baliokidetzat jo diren unibertsitate mailako Eliza Zientzietako titulazioak.

–Titulu ofizialak Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko mailekin baliokidetzeko aitorpenak ez dira baloratuko, baldin eta azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren babesean eman badira.

2.4. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak.

Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebehar gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko erabili ez direla egiaztatzen bada, titulu horiek honela baloratuko dira:

2.4.1. Musikako edo dantzako titulu profesional bakoitzeko

0,500

Alegatutako tituluen kopia, edo titulu horiek lortzeko ikasketak gainditu eta titulu horiek jasotzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen ziurtagiria, bai eta sartzeko alegatutako titulua lortzeko erabili diren titulazioen kopia ere, 2.4.2 azpiatalean izan ezik

2.4.2. Hizkuntza eskola ofizialetako maila aurreratuko edo horren baliokidea den mailako ziurtagiri bakoitzeko

0,500

2.4.3. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko

0,200

2.4.4. Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko

0,200

2.4.5. Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko

0,200

–Ez dira inola ere azpiatal honetan baloratuko kidegoan sartzeko betebehar gisa aurkezten diren titulazioak, ez eta 2.4.1, 2.4.3, 2.4.4 eta 2.4.5 azpiataletan alegatutako titulazioak ere, baldin eta ez bada egiaztatzen, frogagirien bidez (batxilergoko titulua edo beste titulu batzuk), ez direla erabili funtzio publikoan sartzeko alegatutako titulua lortzeko.

–2.4.2 azpiatalean aipatzen den maila aurreratua bat dator abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan (abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko ziurtagiriekin, bai eta haren II. eranskinean ezarritako baliokidetasunekin ere. Hizkuntza bakoitzean ziurtagiri bakarra puntuatuko da, egiaztatzen den maila gorenari dagokiona.

–2.4.2 azpiatalean ez dira baloratuko hizkuntza eskola ofizialen edo baliokideen ziurtagiriak baldin eta agiri horien bidez egiaztatzen bada izangaiak hizkuntza koofizial batean hizkuntza maila jakin bat duela, eta maila hori eskatzen baldin bada, betebehar gisa, deialdi honetan parte hartzeko aukeraturiko hezkuntza-administrazioko irakasleen kidegoetan sartzeko.

2.5. Atzerriko hizkuntzak jakitea

ACLESek (goi mailako irakaskuntzako hizkuntzen ikastetxeen elkartea) onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriengatik, baldin eta atzerriko hizkuntza batean C1 edo C2 maila aurreratuko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen badute Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren sailkapenaren arabera: 0,500 puntu.

Hizkuntza beraren C1 edo C2 maila aurreratuko ziurtagiriak, 2.4 edo 2.5 atalaren arabera egiaztatuak, behin bakarrik baloratuko dira, atal batean edo bestean.

Era berean, azpiatal horietan hizkuntza berean hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen duten maila desberdinetako ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten direnean baloratzeko, maila altuena duena bakarrik baloratuko da.

0,500

Tituluaren kopia, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak sailkatutako atzerriko hizkuntza baten egiaztapen ziurtagiriari dagokiona.

–Azpiatal honetan, atzerriko hizkuntza baten ezagutza-maila egiaztatzearen balorazioa bateraezina izanen da 2.4.2 azpiatalean aipatzen den araubide bereziko titulazioa izatearen balorazioarekin, hizkuntza berari badagokio.

3. BESTE MEREZIMENDU BATZUK

Gehienez

5,0000 puntu

3.1. Izangai lehiatzen den kidegoko espezialitate berean oposizio faseren bat gainditua izateagatik.

Irakaskuntzako funtzio publikoaren kidegoetan sartzeko 2012tik aurrera (urte hori barne) deitutako hautapen prozedura bakoitzeko, egiaztatuz gero prozedura horretan gainditu dela orain parte hartzen den espezialitate bereko oposizio fasea:

Azpiatal honetan, gehienez ere bi prozedura gainditu izana baloratuko da.

Gehienez

5,0000 puntu

Hautapen prozedura zein hezkuntza-administraziotan gainditu den, hark emandako ziurtagiria, honako hauek adierazten dituena: deialdiaren urtea, espezialitatea, eta oposizio fasea gainditu dela, edo lortutako kalifikazioak.

Oposizio fasea gainditu bada parte hartzeko eskabidea aurkezten den hezkuntza-administrazio berean, merezimendu hori ofizioz aurkeztuko du hezkuntza-administrazio horrek, izangaiaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioaren arabera.

2,5000

–Oposizio fasea garai bateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoari esleitutako espezialitateren batean gainditu zuten izangaien kasuan, kasuan kasuko kidegoko espezialitate berberetan sartzeko baloratuko da merezimendu hori, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat etorriz.

–Deialdiaren urte berean espezialitate bereko hautapen prozedura batean baino gehiagotan parte hartu bada, zilegi izanen da azpiatal honetan baloratzea oposizio fasea urte bereko hautapen prozedura batean baino gehiagotan gainditu izana.

3.2. Etengabeko prestakuntza

Gehienez

2,0000 puntu

Gainditutako etengabeko prestakuntza eta hobekuntza ikastaro bakoitzeko, aukeratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzaren soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza-administrazioekin elkarlanean ari diren erakundeek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza-administrazioak aitortutako jarduerak badira:

Ikastaro horien ziurtagiria, non berariaz agertuko baita haien iraupenari dagokion kreditu kopurua. Ziurtagiri hori aurkezten ez bada, azpiatal horretan ez da puntuaziorik lortuko. Hezkuntza-administrazioekin elkarlanean ari diren erakundeek antolatutako jardueren kasuan, halaber, dagokion hezkuntza-administrazioaren aitorpena edo homologazioa egiaztatu beharko da. Ez dira kontuan hartuko ziurtagirietan kreditu kopurua edo emandako ordu guztiak berariaz adierazten ez dituzten ikastaroak.

a) Gutxienez 10 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko

0,5000

b) Gutxienez 3 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko.

0,2000

–Ikastaroak edo jarduerak ordutan adierazten badira, hamar orduko tarte bakoitza kreditu baten baliokidea dela ulertuko da. Izangairen batek ECTS (European Credit Transfer System) kreditutan adierazitako prestakuntza ikastaro edo jardueraren bat aurkezten badu, dagokion ziurtagiriarekin batera kreditu horien ordu-baliokidetasuna aurkeztu beharko du, dagokion unibertsitatearen edo hezkuntza-administrazioaren erabakiaren araberakoa. Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, ECTS kreditu bakoitza 25 orduren baliokidea dela ulertuko da.

–Orduen edo kredituen kopurua jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko, nahiz eta ikastaroa zein egun eta hilabetetan egin den adierazi.

–Azpiatal honen ondorioetarako, zilegi da ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikastaroak metatzea, gutxienez bi kreditukoak badira (edo, ordutan neurtuak, horren baliokide direnak). Ondorio horietarako, ikastaro horiek metatzen ahalko dira ikastaro bakar bat balitz bezala baloratuak izan daitezen, goian adierazitako baliokidetasunaren arabera.

–Bakar-bakarrik Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegorako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko musikako espezialitaterako, modu berean baloratuko dira musika kontserbatorioek antolatutako ikastaroak.

–Azpiatal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko bat lortzeko helburua duten ikastaroak.

–Ez dira baloratuko Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa lortzeko helburua duten ikastaroak edo jarduerak, ez eta Espezializazio Didaktikoaren Titulua edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria lortzera bideratutakoak ere, salbu eta prestakuntza hori nahitaez eskatzen ez bada izangaiak lortu nahi duen espezialitatearen kidegoan sartzeko deialdian.

Merezimenduen baremo osorako xedapenak:

1.–Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden merezimenduak baizik ez dira barematuko, eta, betiere, behar den epean aurkeztu badira.

2.–Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3.–Izangaiek merezimenduak justifikatzeko aurkezten dituzten agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo kopia elektroniko konpultsatuak izan; agiri horien kopia elektronikoak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean. Dena dela, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo kopia elektroniko konpultsatuak.

4.–Merezimendu bera ezin da inola ere atal edo azpiatal batean baino gehiagotan baloratu.

II. ERANSKINA

Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

(Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren xedapen ­gehigarri bakarra, 1. apartatua, eta V. eranskina)

Enpresen Administrazioa

Unibertsitate-diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa

Ekipo Elektronikoak

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika

Instalazio Elektroteknikoak

Elikagaien Elaborazioko Eragiketa eta Ekipamenduak

Nekazaritzako Ekoizpeneko Lan eta Ekipoak

Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak

Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak

Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak

Osasun eta Laguntza Prozedurak

Administrazio Kudeaketako Prozesuak

Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak

Elikagaien Industriako Prozesuak

Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesu eta Produktuak

Komunitatearentzako Zerbitzuak

Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak

Sistema eta Aplikazio Informatikoak

Teknologia

III. ERANSKINA

Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa:

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

(Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren xedapen ­gehigarri bakarra, 3. apartatua, eta VII. eranskina)

Saxofoia

Irakasle titulua, Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emana.

Opera kantariaren diploma, urtarrilaren 29ko 313/1970 Dekretuaren babesean emana.

Pianoa

Ballet Klasikoa

Dantzako ikasketa ofizial guztiak gainditu izana egiaztatzen duten agiriak, uztailaren 9ko 899/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emanak

Dantza Espainiarra

IV. ERANSKINA

Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa:

ESPEZIALITATEAK

ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO GOI ­MAILAKO TEKNIKARI TITULUA ETA BALIOKIDETZAT JOTAKO TITULUA –MARTXOAREN 11KO 440/1994 ERREGE ­DEKRETUAREN NAHIZ 1999KO MAIATZAREN 14KO ­AGINDUAREN ARABERA–

(Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren xedapen ­gehigarri bakarra, 5. apartatua, eta IX. eranskina)

Moldeak eta erreprodukzioak

Eskulturari aplikatutako arteak

Metalaren arloko arte aplikatuak

Modelismoa eta matrizegintza zeramikoa

Harriaren eta zuraren lanketa

Eskulturaren arloko arte aplikatuak

Zuraren arloko arte aplikatuak

Harriaren arloko arte aplikatuak

Grabatu eta estanpazio teknikak

Arte edizioa

Grabatua eta estanpazio teknikak

Ilustrazioa

Iragarkiaren kodea: F2214661