229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, arkitektoaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Alkatetzaren 472/2022 Ebazpena.

Alkatetzaren 2021eko urriaren 29ko 37. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Lizarrako Udalaren zerbitzura aritzeko arkitekto lanpostu bat (3.7 kodea du plantilla organikoan) betetzeko oposizio bidez. Ebazpen hori 2021eko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an. Hala, deialdian xedatutako hautapen-prozesua amaituta, epaimahaiak Elena Martínez Litago izangaiaren aldeko izendapen proposamena egin du, prozesuko proba guztiak egin eta gero hura izan delako puntuaziorik altuena eskuratu duena.

Horiek horrela, eta deialdiaren 7. oinarrian gaindituen zerrendari eta izendapen proposamenari buruz araututa dagoenarekin bat etorriz, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Proposatzea Elena Martínez Litago izenda dadila Lizarrako Udaleko funtzionario, arkitekto lanpostuan aritu dadin (3.7 kodea Lizarrako Udalaren plantilla organikoan), hura baita deialdia osatzen duten hiru probak gainditu dituzten izangaien artean puntuaziorik altuena eskuratu duena.

Bigarrena.–Izendapen proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea deialdiaren 7.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.

Laugarrena.–Udalbatzaren Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2022ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2215138