229. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdi murriztua, gizarte-langilearen lanpostua oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Alkatetzaren ekainaren 6ko 685/2022 Ebazpenaren bitartez, zeina argitaratu baitzen ekainaren 23ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Burlatako Udalean gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdi murriztuaren oinarriak onetsi ziren.

Alkatetzaren 1228/2022 Ebazpenaren bitartez, 2022ko azaroaren 7ko dataz izendatu da Maite Urzainqui Iriarte andrea Burlatako Udaleko funtzionario, gizarte-langilearen lanpostua bete dezan (6.24 lanpostua da plantilla organikoan). Ebazpen berean ezarri da lanpostuaz jabetzeko eguna: 2022ko azaroaren 7a.

Burlatan, 2022ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2214695